Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

mis textos son hardcore aunque no escuches los gritos

17/06/2008 GMT 2

maritxu egin naute

amaiur @ 14:45

txikitatik (bo, nerabezarotik) seinalatua izan denak, jazartua izan denak ta kondizionatua izan denak askotan maritxu naiz baino egin naute esatea zuzenagoa da, maritxua naiz esatean zure eboluzioa hartzen duzulako kontutan, baina maritxu egin naute esatean erresistentzian kokatzen zara, heterosexismoak behin hortik atera ginenok jazartzeko makinaria zure aurrean jarri zuenean erresistitzen jarraitu nahi zenuela ikusi zenuenean jarri zinen bezala.

ni tendentzia heteroak dituen maritxua bezala agertu nintzen nonbait duela denbora bat, uste det hortik zihoazela kontuak, jasandako eraso, humillazio ta bazterketa homofoboa jasan eta gero ezinezkoa zait atzera bueltatu ta dena ezabatzea, ezinezkoa zait identidade maritxuari uko egitea edo sexu askapenaren borroka alde batera uztea, ezinezkoa zaidan bezela homofoboa den heteroaren rola edo homofobia existitzen ez dela dioen jendea bihurtzea. maritxu egin naute bizipenek, askapenek, borrokek eta hitzek, eta horrek ez du atzera bueltarik, soilik bururik gabeko oiloa bezela korrika bazter guztiak aztoratu eta txoko guztiak lumaz betetzea geratzen zaigu, baina kontuz, gure lumek pozoia dute, luma bakoitza heterosexismoaren aurkako pozoidun dardotxo bat da.

erahilak izan diren erresistente guztiengatik, kapitalismoaren aurkako erresistenteek gure borrokaren zilegitasuna ikusteko zailtasunak izanda ere kapitalismoaren aurkako erresistente izaten jarraitzen duten guztiengatik, musuak eta afektua iraultzaileak direla ikasi duten guztiengatik, pasioa ohean, kalean, igogailuan, eskolan, asanbladan, sorkuntzan edo lagunak hezten laguntzen bizi duten guztiengatik.

borrokadabidebakarraborrokadabidebakarraborrokadabidebakarra

Erantzunak

Erantzun bat »

  1. azkenean ingurukoekin ditugun interakzioek eraikitzen gaituzte, onek eta txarrek, ni emakume feminista erdi lesbiana-bisexuala egin ninduten, askotan esan zidaten lagunek nere libidoangatik mutila ematen nuela

    orain pertsona multifilikoa naiz geroz ta gehiago, nintzena izaten jarraitzen dut baina emakume feminista bisexuala izatea nere burua mugatzea da, hau da baliagarri zaizkit baina etabar luze bat beharko lukete atzetik, pertsona multifilikoa motzagoa da, jeje

    uda dator, ondo pasa "maritxu";)

    olatz | 2008-06-19 - 10:01:44 GMT 2 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!