Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

mis textos son hardcore aunque no escuches los gritos

15/06/2008 GMT 2

futbola ikusten

amaiur @ 20:07

aspalditik deitu dit atentzioa jendeak kirol batzuk ta bereziki futbola ikusteko duen moduak. gaur nere etxean futbola ikusten zeuden, ta egoera analizatzen egon naiz. aita ixilik, interesarekin ikusten, normalean gustyoko du futbola ta espainiako selekzioaren partidak ikusten ere aurkitu det (ta ez da oso espainiazalea). ama ere hor zebilen, amaren motibazio bakarra errealak irabaztea zen, bazekien elkarrizketetan ager daitekeen gaia zela, baina ezin esan daiteke futbola interesatzen zaionik.

bueno, partida aurrera joan ahala tentsioa igotzen joan da, ta iritsi da puntu bat ama "que manzanillos" ta holako gauzak esaten hasi dela. nik ez ditut futbolariak defendatu behar, ez naute pagatzen ez ezer, baina ez det jasaten jendeak arinkeriaz botatzea gauzak berdin "que manzanillos", "puto gobierno", "zer moduz zaude?" bestearen erantzuna entzun nahi ez dezunean edo "pnv español" ez datorrenean ezertara.

que manzanillos esaten badezu behintzat gai izan zaitezela zu egiten duna egiteko, puto gobierno esaten badezu argumentatu, alternatibak planteatu, argi gera dadila zergatik dan "puto gobierno". zer moduz zaude? galdetzen badezu izan dadila interesagatik, ta ez kunplitzeagatik, izan dadila benetan nahi dezulako jakin, ta ez bestean "ondo, ta zu? " erantzun ta realizatuagoa sentitzeko. ta pnv español esaten badezu izan dadila zentzuz eta pentsatuta esaten den zerbait ta ez talde bat deskalifikatzeko modu merke bat. "pnvk dio genero biolentzia emakumeen erruagatik ematen dela, jipoituak izatea merezi dutelako askotan" bati "pnv español" esatea adibidez inkoherentzia agerikoegia da.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!