hallelujah
atzo ari nintzen lagun batzuekin arrazoi absolutuen inguruan hitzegiten, sinismenen inguruan hitzegiten eta gaur hallelujah esaten deskubritu naiz, hallelujah bizitza den paper zuri honetan beste lerro bat idazteko aukera izateagatik, hallelujah bizi izan ditudan momentu bereziengatik, hallelujah galiza eta portugalengatik, hallelujah fatimarengatik, ta bere ahots hunkigarriarengatik, hallelujah maitasunarengatik, maite ditudanengatik, maite nautenengatik, hallelujah bizitzara etorri nintzen momentutik hartu ditudan erabakiek orain nagoen puntura eraman nautelako ta ez beste inora, hallelujah izan ditudan bidailagun, ezagun eta etsaiengatik, zuek izan zaretelako ta ez beste inor.
despedida bat dirudi, agur bat, menudas estrellasen ohiko itxurarekin agurtu eta imitatu beharreko artistarenarekin agertzen zirenean bezala agian, ez dakit, ezegonkorra naizela betidanik dakite nere ingurukoek, baina egun hauetan determinazio argiarekin erabakiak hartzen hasi naiz, jaustera noa. izango da berri gehiago.
portzierto, laster blog hau urtebete egitera doa, nork esperoko luke eh? eskerrikasko urte hontan existentzia poztu didazuenei, eskerrikasko nire akatsak akats nere ondoan egon zaretenoi, eskerrikasko, seguraski zuek espero baina gehiago apreziatzen det.

Zabaldu
del.icio.us
jo amaiur, gaur irakurri det hau ta izutu nauzu, ez da despedida bat ezta? bueno hurrengo egunean idatzi dezunez ezetz pentsatuko det
jarraitu zu zeu izaten batzuk moskearazten bagaituzu ere
nik grisa izaten jarraituko det, jeje, baina etengabe ikasten
olatz | 2008-06-14 - 10:26:39 GMT 2 #