Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

mis textos son hardcore aunque no escuches los gritos

08/06/2008 GMT 2

maitasunari buruz, ametsei buruz

amaiur @ 11:28

atzo idatzia izatea nahiko nuke orain idazten nagoen hau, atzo egun berezia izan zelako, atzo 40 urte bete zirelako ni baina berrogei urte lehenago jaio zen hura nik orain dudan adinarekin erahil zutenetik eta gure bihotzetan geratu zenetik, ta kuriosoa da baina berak bezela inoiz ez det pentsatu urte asko izatera iritsiko naizenik.

40 urte, 23 urte, 1944, 1968, 1984.

txabi kendu zeniguten, ametsak, konpromezua, koherentziaren bilaketa, erromantizismoa, etzen egunero ikusi ahal den edonor, kasu berezia zen, xalatua, jakinminez beteriko tipo bat, bizitza paper zuria dela ikusten dun hoitako bat, paperaren azken ixkina ere idatzi nahi duen hoietako bat, ezer zurian uztea desio ez duen hoietako bat, ikasteak duen balore extraakademikoa ulertzen duen hoietako bat.

eta gaur, txabi, zuri negar egin beharrean gaude, batzuk iluminatu gintuzulako (pertsonalki oso modu bortitz eta berezian influitua sentitzen naizelako) eta zuk eman zenigun argiak, euskal herriko zeru gainean zaren izarrak, gidatzen gaituelako, baina negar egin behar dizugu baita ere zure falta sumatzen dugulako, nortea galtzen goazelako, dena pribatizatzen doan garai honetan haize freskoa behar dugulako, apolitikotasunaren kantzerra etengabe zabaltzen doan bitartean, jendea lokartzen doan bitartean zure poemak irakurtzea, zure pentsamenduak irakurtzea, indarberritzea delako.

behar zaitugu, txabi, txiki eta zu guk ez ezagutzeko erahilak izan zinetelako, txiki eta zu gure inspirazio zaretelako. inoiz erromantiko existentzialista terminoa entzuten badet zutaz eta nitaz gogoratzen naizelako.

behar zaitugu, txabi, zure izena ta zure izana bihotzean tatuaturik daramagulako.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!