maitasunaren kontrabandistak
aspalditik erakarri nau kontrabandistaren irudiak, ta blog honetan (ta udaberrian) maitasunaren kontrabandoa da tokatzen dena.
niri askotan tokatu zait sentimenduak ezkutuan eramatea, egun batetik bestera, aste batetik bestera, bizitza aurrera eta sentimenduak bihotzean tatuaturik eramatea, presente izateko baina inork ez ikusteko moduan, kontrabandistak poliziari edo deskubritua izateari badio beldurra, maitasunaren kontrabandistak maitatua dena mintzeari edo inkomodatzeari baitio beldurra.
latza da kontrabandistaren egoera, bakardadera kondenatzen delako, baina intentsidade askorekin eta apasionatuki bizi dituelako egoerak, hurrengo egunean zer gertatuko den ez dakiela, hurrengo egunean deskubritua izango den jakin gabe, enboskadarik jarriko dioten jakin gabe, baina maitasunaren kontrabandistak bereziak dira, dena galdu badezakete ere dena irabaziko dutenaren esperantzarekin bizi direlako.

Zabaldu
del.icio.us