kokapenak
behin liburu batean (traficantes de sueñosek argitaraturiko bat martxoaren 11tik 14ra gertatu zirenen jendearen kontakizunez osatua) irakurtzen nuen nola batek esaten zuen oso aztoraturik izan arren manifan kokatu behar zuela bere gorputza.
asko oroitzen naiz hortaz, gustatu zitzaidan nola azaltzen zuen. ni ere atzo oso aztoratua nengoen, eta manifa zegoen ere, eta bertan kokatzearen beharra sentitzen nuen, baina behin masa hartan kokatuta nere kokalekuaren inkomodidadea sentitu nuen, gorputza hor baineukan, baina burua hara eraman ezinda nenbilen, masa ikaragarri haren bakardadean galdurik, noraezean, noizean behin laguinenbat agurtu, gorritxo gaiztoak patetikotasunean mugarik ez dutela berriro ere konprobatu eta jendearen espresio alai, besarkada goxo eta maitasunezko hitzei erreparatzen bukatu nuen.
nola diren gauzak, atzo zoriontsu zena gaur burua altxa ezinik.
like a rolling stone, dena aurretik daramala.
kokatzea ez da zaila, ondo kokatua egotea bai.

Zabaldu
del.icio.us