Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

mis textos son hardcore aunque no escuches los gritos

26/05/2008 GMT 2

Existimos porque alguien piensa en nosotros, y no al revés

amaiur @ 04:47

badakizue nola batzutan gauza batzuk jarri nahi dituzun ta konturatzen zaren ez dagoela territorio librerik? kontatu nahi duzula baina ez dakizula nori kontatu eta espresatu nahi dezula baina eztakizula non espresatu?

ba askotan gertatzen zaizkit, gehiegitan. erraz desmantelatzen naizelako eta ti-ta batean jakin ditzakezu nere txoko guztiak.

ta klaro horrek denborarekin arazoak planteatzen dizkizu, nonbaitera jun  lasaitasun bila eta behar ez zuena agertzen zaizunean bezela.

gaur holako puntu bat eman dit ta barne azterketa saio idatzizko bat izan det

onartu beharra dago edo enaizela oso zorteduna izateko jaio edo xxi. mendeko erromantiko inkonprendido bat izango naizela.

kuriosoa izango zen zeozer idatzi, hau historiara pasatzea ta ez dakit zenbat mende barru klasean ikasten daudela batek esatea joder hauek dia nereak! (sinmas, neri hori gertatu zitzaidan erromantikoekin)

eta ni hiltzean, urte luzez ni ulertzen saiatu ez direnak, edo beste mila gauza negarrez ariko lirateke esaten ze ona nintzen, ta zoritxarrez askok ez lukete planteatu ere egingo bizitzan zenbat aldiz egingo nun haiek eraginda negar nik.

garai hauetan, denak bere zentzua, balioa eta edertsuna galdu duenean, hitzen edertasunarekin emozionatzen den, pasioa eta ametsa bere bizitzaren oinarri dituen, lanaren gatibutzaren aurka posizionatzen den eta bere barne kaosa ingurua eraldatzeko baliatu nahi duen tipo batek etorkizun gutxi duela erakutsi nahi didate beti.

hobe dela grisa izatea, rutinarioa, ametsik eta ilusiorik gabea, dena planeatua izaten duen hoietako bat.

ez naiz horrelakoa, sentitzen det nitaz hori espero duten guztiengandik baina ez bilatu hori nigan.

bizitzaren suizida izaten gozatzen det, inprobisatzen, hemendik bost minutura ze gertatuko den jakin gabe baina antsiaz itxaroten, bizitzak eskaintzen dizkidan aurpegi ezberdinei erreparatuaz eta hauek analizatzen ikasten, usainetaz, begiradetaz, hitzetaz, ahotsetaz, musuetaz, pertsonetaz, momentuetaz maitemintzen.

gaur sumendi, bihar tornado eta etzi lurrikara, etengabe mugimenduan, geldi egon edo ez beti mugimenduan.

maitatzen ditudanei nere estima adierazten, jasan ezin ditudanei nere gorrotoa, baina gaur bati esan diodan bezela bihotza eskuekin hartzera iritsiko zarela emateraino.

orain desafioa nirekin hori dena eta askoz gehiago konpatitu nahi duen norbait aurkitzea da. horrenbestetan ikusi det hain gertu eta horrenbestetan desegin da dena areazko gaztelu bat olatu batek hartzean bezela...

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!