Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

mis textos son hardcore aunque no escuches los gritos

16/05/2008 GMT 2

ostiralkeria

amaiur @ 23:48

batzutan aspergarria naiz (bueno, batzuntzat ia beti) gehienbat droga kontukin (edo drogaik kontsumitzen eztetelako hobe esanda) baina aspertzen naute ostiralkeriek, tajatzea oinarri duten elkarrizketek zeinak bitan zatitu daitezkeen (pasa dan asteburuko taja kontatzia edo resaka analizatzia ta hurrengo asteburuko tajakin amestea) ze ikusteitut erlazio antzuen oinarri bezela. drogak jende inkonpatiblea batzen du horretarako pertsona hoiek guztiz ezabatzen, droga kontsumitzaile hutsak bihurtzen. ze iteuen? berdin dio, ze amets dituen? berdin dio, ze helburu bizitzan? ze inportakou ba horrek!, nolakoa da? zer dakizu beataz? jarto bat dala, kolgatua daola ta kriston tajak hartzeitula.

puesmiraquebien. paso fartsa hortan parte hartzeaz, baino paso sobradamente gañez.

erlazio naturlagoak emango dian egunakin amestukot bitartean

Erantzunak

Erantzunak(5) »

  1. zemuz pasa da asteburua? nola jun da festatxo hori?

    ostiralkeria, ze gauza gorrotagarria, lagunekin
    puntiloa hartzea atsegina izaten da drogak neurrian kontsumituz (bueno egun
    txarra izanez gero ez da komeni drogak erabiltzea), baina drogak "lagunak" egiteko erabiltzea patetikoa iruitzen zait

    nik ere amesten dut erlazio naturalagoekin, baina eztet oraindik ametsen maila gainditu

    muxu amaiur (ez diazu zure berri ematen eeee!
    bloga kotilleatzera behartzen nauzu, jeje)

    olatz | 2008-05-21 - 16:51:25 GMT 2 #

  2. guztiz ados.

    maialen | 2008-05-25 - 09:55:02 GMT 2 #

  3. "Existimos porque alguien piensa en nosotros, y no al revés" ez dit uzten bertan erantzuten

    oso ondo iruitzen zait halakoa izatea, ta erabat errespetatzen det, baina pentsatu al duzu inoiz zure jokaerak nola eragin dezakeen besteengan? pentsatu al dezu noizbait agian nahigabe bada ere norbait mindu dezakezula? zure erabateko askatasunak badirudi jende dexente mindu duela (zuk zeuk esan dezu askotan), baina horren inguruan hausnarketarik egin ak dezu? ala ez ulertuarena egitearekin konformatzen zara? jendeak etzaitu zu ulertzen baina zuk ulertzen al dezu jendea?

    eta zergatik diguzu halako nazka pertsona gris eta monotonoei? gu ere pertsonak gara ta sentimenduak ditugu, akaso lan iten degu (ta horrek monotonia suposatzen du) egunero platerean janaria eukitzeko ta inori konturik ez emateko nahi degun moduan bizitzeko, bueno igual ez, igual arrazoi dezu ta ilusio gabeko arratoi miserableak gara, baina bira batzuk lortzen degu depresiotik ateratzea ta biztzea ta harreman polit eta lagungarriak lortzea

    badakit etzaizula nere iritzia interesatzen baina zu hasi zinenez kontu honekin ba...

    olatz | 2008-05-26 - 12:19:23 GMT 2 #

  4. kontua da ni enaizela ideala konsideratzen, enaiz perfektua, baina asumitua det ezin naizela denekin ondo eraman (egia esan inor ezin da denekin ondo eraman) orduan nere helburua ez da inor mintzea, nik zerbait bilatzeak ez du esan nahi bestela direnak txarrak direnik, baina nik hori bilatzen det.

    ez da grixak gorroto ditudala, eske ez det nahi holakoa izan (ta aparte ezin det holakoa izan) ta argi uzten det, besterik gabe.

    askotan exijitu izan zaidalako grixa izatea.

    politika kontutaz hitzegitean esan ohi deten bezela ni nere planteamenduetan muturrera noa, muturreraino defendatuko ditut benetan nere badira, baina gero ezberdin pentsatzen duten pertsonekin egon ahal naiz lasai-lasai, baina ez diezadatela eskatu nere ideia eta printzipioak alde batera uztea, nik eskatuko ez diedan bezela.

    ulertzen nundik noan?

    jende asko mindu det, bai, baina ez detelako jakin muga ondo marrazten, jende askok ez nauela ulertzen planteatzean ez noa hortik, nere akatsak nere errua soilik direlako, ta horregatik ezbaninduten ulertuko ba nere errua litzatekeelako zuzenean.

    gauzak zoritxarrez ez doaz hortik.

    amaiur | 2008-05-26 - 13:10:56 GMT 2 #

  5. zer ez dugu ulertzen amaiur, emaidazu adibideren bat edo, ze ez dut ulertzen nundik zoazen, saiatu naiz baina eztet lortu, ni ez naiz erromantiko depresiboa, depresiboa naiz a sekas, bueno orain hobeto nago baina hori zuretzat akaso zure izaerarekiko traizio bat litzatekenez ba ez dizut esango nola lortu dudan ni neu izanda hobeto sentitzea

    olatz | 2008-05-26 - 13:33:04 GMT 2 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!