saudade
gogoan dut hitz hori lehen aldiz non irakurri nuen, dixebraren abesti baten letra irakurtzen izan zen, nork esango zidan momentu hartan irakurtzen ari nintzen hitz horrek bizitza markatuko zidala...
izan ere, saudadea bizitza bera da, bizitza ez baita, ezin uler baitaiteke hau gabe. agian honegatik edo agian ez, baina ez nintzateke harrituko munduan gehien analizatu diren hitzetako bat balitz, izan ere misterioaren, indefinizioaren eta erromantikotasunaren xarma duen kontzeptua da, agian horregatik edo agian ez, baina itsaso zatarrak ta gizakiak zatarki tratatua den costa da morte inguruetan ematea deigarria bada behintzat. fadoaren lurraldean, begirada itzali eta tristeen lurraldean, drogaren erresuman, migrarien lurrean, itsasoaren askatasuna ikusi baina kateaturik bizi den lurrean. diote hizkuntza bakoitzak errealidade soziala islatzen duela bere hitzetan, ta horregatik agian, duen xarma kurioso horrengatik da horren termino bereziaren jabegustoko ditut berrogeigarren urteurrenak, gehienbat gogorarazten didatelako nola ni jaio baino berrogei urte lehenago poeta eta ekintzaile erromantiko ta existentzialista hura jaio zen, aurten betetzen dira berrogei urte hil zutela, aurten 40 urte maiatzak mundua aztoratu zuela, ta hemen ni ordenagailuaren aurrean zatarki saudadea omendu nahiean.
Em cada esquina um amigo
Em cada rosto igualdade
... em cada mente saudade?
apirilaren 25a horren gertu izanda ta iraultza frustratuen zerrenda amaigabea duen penintsulan bizita ezin erreferentzia egin gabe geratu...

Zabaldu
del.icio.us