berri txarrak
beldur naiz, badira aste batzuk berri txarrak, beldurrak, kabreoak, eztabaida gogor eta mingarriak eta duda latzak ditudala.
badira aste batzuk benetan kezkatua noala, ta aste hau ya bum! egiteko modukoa da.
eztanda egin nahi det, ta behar det, baina ez daukat eztanda kontrolatuko didanik, ya kezkatua ta aztoratua nengola ezkerra ta eneko hartu zituzten, ta horrek joditu intzian, asko joditu zian, gero etxean egunero bronkak, ta barnera gorde naiz, mundutik at bezela, gaur gainera sekulako eztabaida fuertea izan det, gainera gaur deklaratu dute atxilotuek eta barrura doaz (ta zein egoeratan daude? ondo daude? zerbait egin diete? galdera hoiek buruan bueltaka) ta eztabaidana superatzen nengola (bestea latzagoa da, ta berriak izan arte...) goizeko 4.30tan etxera deitu dute, eta harrituta geratu naiz (ez baita bate normala) ta osaba zela jakitean ta ia lotan zeuden galdetu gabe gurasoak esnatzeko eskatu didanean aluzinatzen neon.
baliteke orainarteko heriotzarik garrantzitsuena ematea hurrengo orduetan (bi ordu ematen zizkioten azken berrien arabera)
galdua nago, guztiz deskolokatua, eta beldur naiz, ez dakit zer etor daitekeen, nola hartuko dudan datorrena, nola egingo diodan aurre etorkizunari.
jaio.sufritu.hil.

Zabaldu
del.icio.us