zelulatxo bat hiltzen denean
egun batzutan hutsa sentitzen naiz, bortizki hauskorra, txiki eta zentzugabea.
zure existentziaren zergatiaren inguruan hausnartzen aritu ta ezer ulertzen ez dezun momentu hoitako batean bezela, inolako heldulekurik gabe, inolako ihesbiderik gabe, zuzenean galbidera, zuzenean desastrera, noraezean.
badira egunak bihotza bera ere dardarka izaten dudala, inork nabaritu ez arren lehertuko dela dirudiela, bere ixiltasunean, bere anonimotasunean, bere taupaden beroak eta bere babes-ezaren hotzak ematen duen egoera kuriosoan (paradoxikoan).
badira egunak nik plan bat izanda ere, nik asmo bat izanda ere, egoera batzuk asmo hoiek abortatu eta kaltegarriak zaizkidan erabakiak hartzera eramaten nautela, inor ohartu gabe, barnetik eramaten sufrikario guztia, barnetik negarrez, gelditu ezinik negarrez. xumeki mindua, mundua ez baita gelditzen, mundua aurrera doa gertatzen dena gertatuta ere.
badira egunak gauza gutxik dutena zentzua, eta okerrena dena, jende gutxik detekta ditzakeela gertatzen diren mikrohistoriatxo guztiak.
ba egun hoietako bat dut gaurkoa, negar malkotan baina inor konturatu gabe sufritzea tokatzen zaidan egun hoietako bat.
mingarriena agian ez da hori, mingarriena agian bihar inork ez duela jakingo da, bihar inorentzako ez dela relebantea izango, ez dela irakaspenik edo hobetzen lagun diezaguken ezer egongo, denak berdin jarraituko duela berriro sentsazio honek guztiz hartzen nauen arte.
berriro ere bakardadean, berriro ere ixilik eta berriro ere bortizki hauskor izan arte, inpotentzia nitaz jabetu arte.
gaur rocky horror picture show ikusiko det, behar detelako, antidepresibo moduan baliagarria izateko kualidadea duelako.
eta bihar masa akritiko edo alkoholizatuaren artean nahastuko naiz eta esango didate mozkorra noala inoiz alkoholik edan ez badut ere, hausnartu, analizatu eta inguruan gertatzen direnetaz konturatzeko gaitasuna galdu baitugu

Zabaldu
del.icio.us