herrikultura.org, sartu parte hartu ta zabaldu!
patxi gaztelumendik hau idatzi du. bat nator berak aipatzen dituenekin.
kultura modu basatian husten (antzu bihurtzen alegia) ari denaren inpresioa dut. kultura baino produktu ta folklorez hitz egin beharko luke bat baino gehiagok. sormena boterearen aurka landu den eta herritik abiatu den zurrunbilo bat izan da, eta da oraindik, edo izaten jarrai dezan nahi dugu behintzat.
batzuetan ematen dira herritik sortutako makroinperioak, kultura jazartuen hedapena handitzeko sortutako enpresak, zeintzuek asmo on guztiarekin herritar askoren babesa jasotzen duten, eta handitzen hasten da, baina horrenbeste handitzen da, hasieran animatu ziezaiekena (kultura jazartuak bultzatzea) euren kontra jartzen dela kultura-jazartzaile bihurtuaz haiek.
elkar-en inperioa durangon oso presente dago (esan zidaten behin %80a mugitzen duela elkarrek gutxi gora behera) eta lehen euskal kultura indartzeko zen saiakera hori orain negozio hutsa da. dirua da mintzagaia, kultura jazartuen barne estruktura.
euskal kulturaren chueca (elkar) eta europride (durangoko azoka).
chueca da ze askotan hori egiten zaigu aukera bakarra, edo elkaren zaude edo ez zara existitzen, honek bere indarra areagotzen duelarik, bide berriak hasi dira bai, badago jende bat lanean, bagaude eragile batzutan jendea honekin kezkaturik eta egoera aldatzeko gogoz, gartzela kulturalaren paretak suntsitu eta sormen askea garatzeko gogoz.
ta europride da durangoko azoka ze gay harrotasunaren eguna konfrontazio batengatik hasi zen, transexualek stonewallen esan zutelako aski da! eta poliziaren aurka oldartu zirelako. hori ospatzen da ekainaren 28an eta durangon aldiz euskal kultura indartzeko asmoz biltzen hasi zirela.
gaur egun europridea telebistan botatzen da, politikariak eta bestelako jazartzaileak doaz eta gainera enpresa ezberdinek antolaturiko festa elitista batekin bukatzen da. justu stonewallen altxa zirenek izan zuten jarreraren aurkakoa. jazartuen altxatzea ospatzen den eguna jazartzaileek antolatzea!
horrelako egoera nahi dugu?

Zabaldu
del.icio.us