garaipenak eta garaipen ezak... oraingoz
bilbon irabazi egin dugu. errepresioari herri presioarekin erantzuten, kaleak jendez betetzen, 18/98 stop! esaten, 3 egunetan sekulako jendetza batzen, borroka da bide bakarra esaten, ez gaituzue geldituko esaten, ta zelda ilunetan dauzkagunen oroitzapena presente izaten.
gaur grabatuak dauzkadan bideoak ordenagailura pasatzen nenbilela orain ziega ilun batean dagoen bat agertu da. oihuka, jende pilaren artean, abesten edo. ta gararekin gogoratu naiz (ez det uste lotura errealik dutenik pertsona hark eta garak, baina bueno hori etorri zait) eta sabino ormazabal delakoa atxilotzen zuten uneko bideoa (garan dago eskegita) ikustean oroitzapen pila etorri zaizkit, hor inguruan ibili naizenetan gertatutakoak, maiderrek nola pasako zun une hori ere etorri zait, mikelekin genitun elkarrizketak, bere izena gogoratzen ez dedan informatiko hori, marga, sozialdemok karraskarien ondotik pasatzearen torturaz ere gogoratu naiz...
ta gero venezuelarekin gogoratu naiz. miamitsu gorrotagarriek irabaztearen kabreoarekin geratu naiz. putre zikin hoiek euren helburua lortzeko europa eta yankilandia nola erabiltzen duten, euren balore bakarrak burtsan daudenak direla, eta nire planteamentua sozialista ez bada ere, sozialistak edo miamitsuak jartzen badizkidazu aukeran dudarik gabe joango naizela sozialistekin pentsatu dut. ez da nere planteamentu amestua, baina chavezek irabaztea nahi nuelako, baiezkoak irabaztea nahi nuelako, venezuelak irabazita (baietzak alegia) guk ere irabaziko genuelako.
izango da beste aukerarenbat aurrerago.
iritsiko da garaipenaren eguna.

Zabaldu
del.icio.us