luma hoztea eta errespetua
badira momentuak soilik gauza bati buruz idaztea desio duzula, beste dena antrutasunez josia dagoela ematen duelako, baina ezin baduzu nahi duzun horri buruz idatzi beste norbait inkomoda dezakezulako soilik luma hoztea geratzen da.
luma hoztea pertsona horri zor diozun errespetuaren (ta kasu hontan miresmenaren) seinale. baleki hiztun ixililezinak zeinen polita den ixiltasun konplize edo errespetuzkoa...
musuak dagozkionari (ta gaur bahitutakoen senideetako batenbatek nere blogtxo xume hau aurkitu badu hari ere) ta barkamenak dagozkionari ere (bueno, hau pluralean hobe, ez det oso aste ona izan ta dexentek sufritu naute)
etorriko dira garai hobeak, eta haiek iritsi zain egon beharrean haiek lortzearen alde borrokatuko dudala, borrokatzea besterik ez dudala, borroka dela nire hautua esango dizuet.
zoriontasunaren bidean ere... borroka da bide bakarra borroka da bide bakarra borroka da bide bakarra

Zabaldu
del.icio.us