hilargia erotikoa da (baina gehiago betetzen nau bere lagunak)
hilargia erotikoa da, ez dako ukatzerik, gaurkoa bezalako gau hotz eta ilunetan hor ageri zaigu erraldoi, dotore, errealitate bat erakusten, bere edertasuna agerian uzten, biluzik.
baina badira bere inguruan laguntzaile txiki, ezezagun eta hauskor batzuk, errealitatea baino pritzesatxo ameslari bat dakarkigutela, azkar badoaz gure desiren aldea pizten dutela eta hilargiak duen handitasun horren beharrik ez dutenak ederrak direla ikusteko, gure bidea iluminatu dezatela nahi izateko, gure bidea erakusten uzteko.
izan ere, badira. hor, desafiatzen bezela, zeruko kubak, estatu batuen muturretan beren edertasuna eta balioa erakusten, otsoaren aurrean harro zutitzen den zerritxoa lez, gure imaginazioan, ametsetan, errealitateak duen edertasun guztia gainditzen.
eta ni begira, niregana etorri, eskutik heldu eta berak duen leku pribilegiatu hartatik mundua elkarrekin ikusi eta sentitzeko, hilargiaren laguntzaileak ez baitu hilargiak duen harrokeria puntu hori, xalada baita, gutakoa, ameslaria.
eta biziki estimatzen det, sua eta argia delako, nire barne sua eta iluntasunetik ateratzen nauen argia.
beste mundu(txo) berri bat darama(gu/da)lako bihotzean

Zabaldu
del.icio.us
bua bua bua...infraganti total txabal!
da señales de vida no?
bengaaa izango deu elkarren berri mr watson!
muaaa!
i.m. | 2007-11-24 - 13:41:35 GMT 2 #
hilargi-ren kasua muxu-rena bezelakoa ote da?
mundu guztiak dakienean ilargi eta musu idatzi beharko litzakeela, hilargi eta muxu ikusten dugula paperetan izkiriaturik, oraindik ere?
Portzierto, badakizue zer topatu genuen aurreko batean duela 30 urteko hiztegi erotiko batean??
"Sek-sua"
"Joko sek-sualak"
jajjaja, ez da aparta..???
e.f. | 2007-11-24 - 15:50:41 GMT 2 #
nik berez erreferentzia bat egiten det hilargi jartzean.
duela urte batzuk ("berria" egunkaria ateratzear zenean) neska bat ezagutu nuen, nik nere estiloan jlo deitzen nion (jo eske ezizenak asmatzea dibertigarriagoa zait!)gainera gustatzen zitzaidan ze bera zen anti-jlo izatez, formaz, estetikaz eta abar, gertatzen dena da abizenen hasierekin jlo egiten zela ta asteburu baten etxera gonbidatu nuen.
berak kaset bat grabatu zidan eta abestien izenak jarri papertxo batean.
kaseta sorotan beleren disko bat zen, ta bertan abesti baten izenean hilargi jartzen zuen.
eta horri erreferentzia egiteko hasi nintzen erabiltzen, neska hari egindako keinutxo entrañable baten moduan edo.
gaur egun ez dugu harremanik, nere "lagun" batek egin zidan bat gaizki gestionatu nulako ta bueno hilargi da geratzen zaidana.
hilargi ta sorotan bele.
sek-sua... sua...
liluragarria hitzaren beraren indarra eta definitzeko gaitasuna.
amaiur | 2007-11-25 - 05:30:17 GMT 2 #