ameslariak militante bihurtzen garenean
aurreko batean testu hunkigarri bat aurkitu (bizitza aldatzen edo hobe esanda markatzen duten hoietako bat) nuen blog batean saltseatzen. ta nire ikuspuntua oso modu ederrean erretratatua ikusten det gainera.
eskerrikasko horrelako gauzak idazteagatik, sekulako ilusioa egiten du esperantza badela, izan behar dugula, ametsek bizirik dirautela ikusteak.
militantzia eta konstatzia. kritikotasuna ta elkartasuna.
grisa aspergarria da! dio nere herrian auki daitekeen pintada batek, etzaio arrazoirik falta. amesten (ta borrokatzen) jarraituko dugu gris guztia ezabatu arte!
MILITANTZIARI BURUZ
http://mourirpourdesidees.blogspot.com-etik hartua
Militate on batek behar du
Hasieratik ametsen iturburu izan;
Ideia abstrakto guzti horiek
Nolabait baliatzen jakin;
Mundu deritzogun zirko hau aldatzeko
Gogoa eta betebeharra sentitu;
Kideekin batera, ekin eta
Ideia berritzaileak aportatu;
Injustizien aurrean zutik mantendu
Eta erasoen aurrean sutu;
Ikuskizunaren lekuko izan ordez
Gertakarietan esku hartu.
Militante on bati eskatzen diogu
Ikuspegi zabala eta aurrerakoia;
Iniziatiba eta jarrera baikorra;
Konpromezua eta kontzientzia.
Militante on batek, batez ere,
Kausan sinetsi beharko du
Ekintzaile edota pentsalari izango bada.
Hala ere, are garrantzitsuagoa da
Militanteak, egoki iruditzen zaionean
Taldearen iritziak kuestionatzea.
Militante bat ez baita egiten
Ematen zaion informazioa digeritzen.
Militante ona, jasotzen duenaren
Kritika gogorra eginez
Eta iritzi kolektibotik edanaz
Kriterio propioa sortuta
Eratzen den kidea baita.
Guk ez ditugu berdin pentsatzen duten
Berrehun mila klon nahi,
Militantziak ez du inoiz
Bakoitzak dituen ideien jarioa
Gelditu behar.
Militantziak ez du izan behar
bularrean eramateko intsignia bat.
Eta ezta ere, talde baten barnean
onartua sentitzeko modu bat.
Militantziak ez du izan behar
gogoz kontrako zerbait.
Militantziak behar du izan
Egunero amets egitera
Zaramatzan ilusio bat.

Zabaldu
del.icio.us
Aupa,
Ze pozgarria den batzutan zu bezala sentitzen den norbait aurkitzea, konpromiso berdina sentitzen duen norbaitekin topo egitea.
Zertarako disimulatu: poema hemen ikusteak kriston ilusioa ein dit!... Noizbehinka ezertarako balio ez duten gauzak idaztearen sentsazioa izaten dugulako izango da.
Bide batez, hemendik aurrera blog honetan maizago sartzeko asmoa daukadala ere esango dizut.
Gurekin harremanetan jartzeko badakizu,www.mourirpourdesidees.blogspot.com-en sartzea besterik ez daukazu. Bestela, nire emaila ere utziko dizut (denakezdubalio@hotmail.com). Portzierto (eta ya, bukatzeko), badakizu blogaren izena (mourirpour..) nondik datorren?
Asmatu; interesgarria irudituko zaizulakoan nago.
-E.F.
ella fitzgerald | 2007-11-22 - 23:18:03 GMT 2 #