Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

mis textos son hardcore aunque no escuches los gritos

20/11/2007 GMT 2

norekin zaude?

amaiur @ 20:44

izarretatik animatu naute idaztera.

orain ez naiz originalegia izango, baina nerea ez izateak ez du esan nahi mereziko ez duenik.

aspaldian batzuk (oso gutxik) ondo dakizuen moduan mineroen grebetako filmak ikusi ditut, batzuentzat tontakeria edo anekdotikoa izan daitekeenak ni asko markatu nau, ta honek sorkuntza lantzea ekarri dit, ta hor nabil nere abestiak egiten ta notatxo batzuk jarriko dizkizuet.

hau zein aldetan zaude? izena duen abesti ezagun baten bertsio egokitua da (berez grebei buruzkoa da, piketean ala greba txikitzaileekin?)

aldaketak, kritikak eta abar egin mesedez, horrelako gauzak asko eskertzen dituenetakoa naiz. hori bai, kasu honetan gehienbat forma aldaketak hobetsiko nituzke, mezua uste det nahiko argi dagoela.

norekin zaude? norekin zaude?
inor ez da neutrala erabaki zaitez
heterosexisten alde ala borrokatzen?
norekin zaude, norekin zaude?

bildu zaitezte denak
entzun zazue hau
ez dugu irabazi
jazarpenak dirau

jazartua nintzen ta
jazartua naiz gaur
borrokatzera batu
heldu gazte ta haur

norekin zaude? norekin zaude?
inor ez da neutrala erabaki zaitez
heterosexisten alde ala borrokatzen?
norekin zaude, norekin zaude?

jazarpena jasaten
nola segi lasai?
erakutsi gaudela
borrokarako gai

ez entzun boterearen gezurrak
ez ahaztu arreba baztertua
nola nahi duzu aske izan
utziaz laguna ahaztua?

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!