dulce (2)
gaur dulce etorri zait bere lagun batekin erlijioaz hitz egitera. gustatzen zait ze horrela nere kapazidade kritikoa lantzen det, nire ideiak argiago eta argumentuak landuago izaten laguntzen dit.
ta gainera sekulako morboa ematen dit neskak, baina hori ez da berria, berari buruzko lehen postean aipatu nuen. berriro bisitatuko nau.
gaur beste mezu bat heldu zait. egia esan aspaldian egin didaten gauza politena da, ez dakit brometan den edo intrigatua dagoekako den edo zer baina ahazten zail den gauza hoietako bat bezela da. ikaragarri gustatzen ari zait.
nola jarri didan helbidea ez dedan egiazkotzat jotzen denei azalduko dizuet.
nik jaiotzez beste izen bat daukat. berak badaki, ta horrekin nahiko jeje. kontua da izen hori garai historiko bati hasiera eman zion pertsonaiaren izena dela. eta nere hasiera fasea amaitutzat eman dut, baina ez pertsonalitatearen osaketa.
beraz orain erresistentzia burura ekartzen didan izena hartu dut (amaiur, nafarroako azken erresistentzia fokoetako bat)
ta ez, ez naiz transexuala askoz xinpleagoa da.
generoari ezartzen zaizkion rolek zentzurik ez dutela (mundu hontan bai, nik amesten dudanean ez) pentsatzen dut eta orduan ba saiatzen naiz rol hoietatik ihes egiten ta nire bidea egiten, ez euskaltzaindiaren edo ia edozein botereren neska/mutila logikari jarraitzen, beraz amaiur neretzako horren aurrean erresistentzia akto bat da, izena hartu nuen arrazoia presente eginaz.
ta hurrengoan jarri korreo fidagarri bat ta horrela ez da kristo guztia nere bizitzaz enteratuko...

Zabaldu
del.icio.us
ta ni oain arte pentsatzen aspaldin hitzeiten nun pertsonetako bat ote ziñan o ez...
maialen | 2007-11-30 - 22:10:28 GMT 2 #