sutsuki erromantikoa
asteburu hontan pertsona bat ezagutu det. pertsona horrekin ondo pasatzeaz gain (dantzatzen ta hitzegiten) indar asko eman zidan.
gustatu zait bera ezagutzea.
gaur (bueno orain dela oso minutu gutxi) mezu bat jaso det ustez ezagutzen ez deten batena ta dexente emozionatu naiz. uste det behar nuena zela, indarra, desertu batean izanda ere loretxoak egon badirela jakitea, sentitzea norbaitek atsegin zituela irakurtzea gauzak. beldur naiz ze horrelako jarrerak ez ditut gehiegi atsegin nigan, baina ez naiz pertsona perfektuaren adibide garbia, koherentziaren borroka egunerokoa da, egunero agertzen diren inkoherentziak borrokatzean dago kontua.
atzo komunikatu nintzen garai batean gustatu zitzaidan batekin (bueno egia esan birekin baina batekin gertatu zenean zentratu nahi dut) berarekin komunikatzen nengoela (komunikatu diodanean normalean internet bidez esan nahi det, ze ez da hitzegitea, ta horregatik esaten det komunikatu) buenrollismoaz jarri ginen hizketan.
geroz eta zabalduagoa dago itxurakeriaren kontua, nik ez diot inorri esango beste jendearekin dituen erlazioetan ze demontre egin behar dun baina ze ingo zaio nerekin ditunetan gustatzen zait benetan sentitzen duna esatea, zerbait gustatu ez bazaio, zerbait gustatu bazaio, zeozer aldatu beharko nukeela badio... kritika konstruktiboa oso interesgarria iruditzen zait pertsona bat egiteko. lehen aipaturiko inkoherentziak borrokatzeko.
beldur handia dago pentsatzen dena esateko, eztabaidari beldurra zaio, jendea inkomodatzeari eta horregatik ixilik geratzea hobesten du jendeak. horrelako gehiegi ikusi ditut azkenaldian.
bada bikote bat sekulako inbidia diedala aspektu horretan, edozergatik eztabaidatzen dute, oso eztabaida sutsuekin, baina nik hor gaizki eramatea ikusi beharrean konfidantza ta konplizidadea ikusten ditut eta hori gertatzen denean pozten naiz errealitate hori nere muturraren aurrean jarri didatelako.
eskerrikasko ba.
borrokak aurrera darrai, bai ala bai, bizitza bera borroka delako, gertatzen zaizkigun gauzen aurrean aukera ezberdinak daudelako ta bat hartzera kondenatuak gaudelako, lur azpian bukatu arte zentzu hortan behintzat atsedenik ez dugulako izango.
eskerrikasko ere indarra eman didazuenei.

Zabaldu
del.icio.us