demokrats
oso gogoko dut hitz hori.
nere degenerazio linguistikoetako bat da, demokrazia eta arratoiak (gajoak) nahasten dituena.
gaur dokumental bat ikusten nengoen, madrilgo lavapies auzoaren ingurukoa (a ras del suelo, emulen aurki dezakezue) eta bertan lavapies auzoko borroka eta kezkak agertzen dira.
politikarien inguruan dexente hitz egiten da, ez da dokumental guztiz politikoa baina argi dago egin dutenen asmoa bazela.
kontua da politikarietaz hitz egitean mesfidati agertzen zaizkigula, ez dutela sinesten batere klase politikoan, baina halere berriz bozkatzera joateko intentzioarekin imaginatzen nituen.
halako egoerak geroz eta hedatuagoak daude espainiar estatuan, baina gurera joanaz, euskal herrian bada bozkatu nahi baina uzten ez dioten jendea. honen aurrean bi bide har daitezke:
1- bozkatzeko gogoekin jarraitzea marko berdinean bada ere
2- arotzarena egin ta txikitu gaur egun dagoena denok libreki ibili gaitezkeen eta herritarren kezkengandik gertuago ibiliko den boterea (edo botere eza) ahalbidetzen duen beste eszenario bat eman arte.
nik oso argi dut bigarren posizionamendua dela nirea, kontua da egunero argiago ikusten dudala beste bideek ez dutela ezer onik ekartzen.
monarkia, konstituzioa, autodeterminazio eskubidea, identitatea, antolaketa modua (zergatik izan behar da demokrazia bide bakarra?) eztabaidaezin diren bitartean jo ta suntsitu.
inposaketen aurrean altxatzen ez bagara noiz altxako gara?
antimonarkikoa, 1978ko konstituzio frankistaren aurkakoa, independentista, euskalduna ta akrata.

Zabaldu
del.icio.us
mucho estas escribiendo tu ultimamente en el blog mainstream ese de fotolog....si, ese k censura a la minima....
anxio | 2007-10-23 - 12:47:40 GMT 2 #