Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

mis textos son hardcore aunque no escuches los gritos

26/09/2007 GMT 2

demokrazia hitzak nazka ematen dit

amaiur @ 17:32

demokrazia hitzak nazka ematen dit. hitz horrengatik miloika basakeria egin delako. herriak jazartu, lege ustelak ezarri, alkatesa lotsagabeak legitimatu, mugimendu sozialak anikilatu, herriari erabaki ahalmena kendu, botere gehiegikeriak, torturatu, gartzelaratu, hil. drogekin jendarte inkonformista ixildu, medioekin zarata egin jende bat isilarazteko, ustelkeria eman da, xantaia, trapitxeoak, jazartzailea defendatu da jazartuaren aurrean, hezkuntzaren bidez jendea moldatu da, ez dute ikasi euren kabuz pentsatzeko, ikasi dute euren kabuz pentsatu ahal ez izateko.

demokraziak nazka ematen dit, ezin dut jasan.

demokrata deitzen direnek demokrazia ahoan dutela jarduera antidemokratikoak burutzen dituzte eurentzat demokrata ez direnen aurka!

ni bezala pentsatu edo bestela etzara demokrata. zenbat min egin duen mccarthy ustel hark.

eta pentsatzea kargutik kendu eta hamarkadetara beraren teknikak baino basatiagoak erabiltzen direla... masiboki eta ez herrialde gutxitan

batzutan pentsatzen dut faxista hitzarekin ere antzeko zerbait gertatzen dela, askotan erabiltzen dela zentzurik ez duenean, deskalifikatzeko modu bezela

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!