ezin asimilatu
san juanetan hernanin izan nintzen ahal nuen guztitan. haietako bitan neska batekin egon nintzen, bere lagun bat ikusten nauenero datorkit esaten berarekin ligatu nahi nuela. gaur hortaz aparte beste gauza bat esan dit, gaindosiagatik hil dela.
ekainean norbaitekin ligatzen-edo egotea eta 3 hilabete beranduago hila dagoela jakitea oso jebia da.
baina etzen berri txar bakarra, pixkat beranduago jakin dudanez letaman (intxaurrondoko gaztetxea) astelehenean edo asteartean bota dezakete.
egia esan ez naiz ia inoiz egon (behin bakarrik) baina donostin bi gaztetxe daude orain (nik dakidala loiolakoa eta letaman) eta egiakoa ere bota zuten... (momentu klabea nere bizitzan)
gaur atzo idatzi nuen ipuin bat jarri nahi nuen, ipuin erotiko-politikoa zen.
baina idatzi nuenetik orainarteko denbora honetan gauza txarrak soilik gertatzen zaizkit (bakardadea geroz eta presenteago egiten da, aurrez aipaturiko bi kontuak, astebukaera honetarako nituen planetatik batere ez da bete...)
hobera doazenean idatziko dut, izan ere neretzako oso oso berezia da ipuina (esan nahi det asko duela autobiografikotik, eta beraz puntu emozional oso fuertea duela)
momentuz jendea animatzea besterik etzait gelditzen intxaurrondora azaltzeko.
astelehena eta asteartean kristo guztia letamanera!
(astelehenean ni berri hau gabe ere joatekoa nintzen emanaldi bat ikustera baina orain gogo gehiagorekin)

Zabaldu
del.icio.us
Azkenaldin bakardadeari milla buelta ematen ari ote zaren pentsatzen hasia nago. Ez eman hainbeste buelta. Atera. Planen bat bazenun, ba egin. Bestela ere atera. Azkenian, eztakizu egun edo gau batian ateatziak ze ekarrikoizun. En fin. Ideia edo sentimendu batekin gehiegi enparanoiatzia eztala ona. Holakotan, barruak askatu. Ahal dan neurrin behintzat.
Hum. Ta zailla itea. Ta galderak iteizkiozu zure buruai. Ta gorrotoa eta rabia sentitzeituzu. Edo ez. Eztakit. Baña betire, bakarrik badare, ateatziak eztizu kalte ingo. Ta aire berrik etorriko zaizkizu, inguratu ta hartuko zaituzte. Eta lehen bakardadea zena, beste era batea ikusikozu.
egoitx | 2007-09-24 - 02:40:27 GMT 2 #