beste testu transzendental bat
ipuin erotiko bat idaztera nindoan, baina errealitate gordinak bortizki jo nau eta honela geratu da. gertakizun errealetan
oinarrituriko fikzioa da, eta kuriosoa bada ere errealetik gehien duena izan liteke fikziozkoena dena.
arratsaldeko bostak ziren eta etxetik atera nintzen, asanbladara joan nahi nuen lasai lasai buelta bat ematen. atsegin dut
bueltatxo bat ematea bakardadean, hausnartzen. hurrengo egunean klasea nuen, eta horren inguruan nenbilen pentsatzen. di-da
batean gladys-en parkera iritsi nintzen, eta gutxira jada ametsen etxean nengoen.
asanbladan erabaki genuen mobilizazioak egitea ametsen defentsan, eta auzoa inplikatzea oso ondo etorriko litzatekeela
komentatu genuen. banderatxoak egin genituen balkoietan jartzeko, ta manifarako.
gorritxo gaiztorik oraindik ez zen ageri. manifa hasi genuen eta orduan bai, orduan agertu ziren. eta bero zebiltzan, batzuk
identifikatu zituzten manifaren arduradun bezala jarriaz. eta gero barrikadak altxa zituzten batzuk, beste batzuk alde egin
zuten.
afaltzen nengoela, ondokoen elkarrizketa entzun nuen. sutan jarri ninduen. gorritxo gaiztoen defentsan eta gazteon aurkako
diskurtso hori auzoan bertan, mobidaren zentrutik oso metro gutxira emateak piztu egin ninduen. gorrotozko begirada bat izan
zen nire agurra eta alde egin nuen leku horretatik.
filmak ikusten geratu ginen desalojatzera etorriko zirenei itxoiten genien bitartean. sherlock holmesen bat ikusi genuen, eta
gero pixkanaka jendea alde egiten hasi zen. nik han geratu behar nuen, eta beste bat ere nirekin geratu zen.
gure arteko elkar ezagutza garatzen joan ginen, gure beldurretaz eta ametsetaz hitz egiten, gure desiretaz eta betetzen
gintuzten gauzetaz. hotza egiten zuen, eta gainera ixiltasun beldurgarria zen nagusi kanpoan, edozein zaratak aztoratzeko
moduko ixiltasun hori.
eta elkarri besarkatu ginen, biok genekien gau hori ez zela erraz ahazten denetakoa izango ze emozionalki oso kargatua
egoteaz gain, gure bizitzen zatitxo bat eta oroitzapen pila gordetzen zituen etxe horren azken eguna izan zitekeen.
dardarka ginen biok, eta belarrira gauzak xuxurlatzeari ekin genion, xuabe-xuabe elkar laztantzen hasten ginelarik. musuak
masailean eta lepoan, eta halako lasaitasun maila bat lortzen joan ginen, zilborrekin jolasten jarraitu genuen...
berak piercing bat zuen ditiburuan eta nik kontatu nion nola ikaragarri berotzen nauen hor piercinga ikusteak eta xuabe-xuabe
ikutzen hasi nintzen (minik ez egiteko) eta ni berotzen nindoan. nabaritu nuen bera ere antzeko zebilela eta elkarren
gorputzak deskubritzeko jokuak egitea proposatu nion. tentsioa lizunki garaitzea alegia. mihiarekin batak bestearen gorputza
errepasatzea, hatzekin gure zulotxoak deskubritzea... oso esperientzia politta izan zen eta ordurako genuen konexioa indartu
egin zen, orduan aurpegiak aurrez aurre jarri genituen eta denbora gelditzeko kapazak diren musu hoietako bat eman genion
elkarri, gure mihi bustiak euren artean jolasten, harnasa gelditzen eta eskuekin bestearen dena nabaritzen, sentitzen, gure
parte berri bat bezala. hankarteetara eraman nuen eskua eta gogor eta bustiak zeudela nabaritu nuen, horrek ilusioa egin ohi
dit, eta egun horretan baita ere noski. sortu genuen mundutxo horrekin ahaztua nuen hasieran genuen tentsioa. biok horren
biluzik (eta ez soilik fisikoki), horren bustirik, horren bero eta horren irribarretsu ginen...
eta bapatean...
PUM,PUM,PUM!
Zipaioak ziren eta gu desalojatzera zetozen pelotazoka!
atera gintuzten eta hor zeuden gure lagun eta lekua defendatzera zetozen guztiak eta baita ere eztakitzenbat gorritxo gaizto.
halako batean esnatu egin nintzen, dirudienez zarautzetik etorri ta gero ametsenean gertaturikoarekin pentsatzen hartu nuen
lo hondartzan, baina pum, pum, pum!-a oraindik entzuten zen, anbulantziak joan eta etorri... gorritxo gaizto pila bueltaka...
eta markelen argazkia. amets bat izan zen, baina momentu hartan elementu guztiak hor zeuden, ametsenea eta markel gure
bihotz, paret eta argazkietan, gorritxo gaizto pila kaña emateko gogoz, munipak ere gertu ziren...
hortik egun gutxira, ametsenearen desalojoaren urteurrena baina hilabete lehenago hor ondoan dagoen letamanen desalojoa eman
daiteke, beste ametsen gune bat desagerrarazi nahi dute donostian.
nik gustura egingo nituzke ipuin erotikoak baina horrelakoek etsipena soilik dakarkidate.
batzutan pentsatzen dut erotismoa gure ihesbidea dela, bizitza gris eta tristetik alde egiteko, bihotza bizirik mantentzeko
ta sentitzen ez ahazteko. baina horren zaila dirudi askotan gure arimak gorrotoz blai ez geratzea...
batzuk ziega ilunetan sartzen dizkigute, leku batzuk suntsitu egiten dituzte, gai batzuetaz espresatzea debekatu egiten
digute...
baina potentzialidade handiena gure memoriak du, oraindik ez baita asmatu gure memoriatik oroitzapen hoiek denak borratzeko
ezer.
eta bukaera klasiko berritzaile bat emateko...
ipuina ez bazaizue gustatu nere errua eta atsegin baduzue eman eskerrak markel ta erikari.
zor nien. zor dizuet.
(markeli lotsagatik edo kasi ezagutzen ez nuenez ez diodalako idatzi gogo asko izan arren eta erikari berarekin izango dudan
azken oroitzapena ez delako nahiko nukeen bezain politta)

Zabaldu
del.icio.us
me la estaba poniendo dura hasta k han venido los malos....joe txo, como me cortas la historieta asi?!?!?! asi mal txo, asi mal!!creo k manyana me voy al adult's bookshop a pillarme una nueva historieta de esas de cruces de genero. Yo te digo en serio, no se por k no dan libros de estos a la chabaleria pa aprender ingles. Seguro k es muchisimo mas interesante k muchos de los libros esos k recomiendan los ministros de cultura...k no?
Si el primer libro erotico k tienes entre manos es en otro idioma k no sea el tuyo...makagueeeeen, vas al diccionario a traducir pero rapido. Te juro k me he apuntado mil de palabras nuevas. Con otros libros es en plan...."baaaaaa", ya entendere el contexto, no miro la palabra. Con el erotiko es en plan "necesito saber exactamente k significa cada palabra, no puedo perder detalle"
jejeje
LECTURA EROTICA EN LAS ESCUELAS PARA APRENDER INGLES PERO YA!!!
hay k ir a la jaurlaritza esa a proponerlo seriamente a traves de comunicado de bujarrai
oixna | 2007-10-01 - 00:53:02 GMT 2 #