Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

mis textos son hardcore aunque no escuches los gritos

12/09/2007 GMT 2

Homosexualak bakerako zubia? (aseli hartua)

amaiur @ 10:08

<><>duela denbora bat,  punkamineko jendea ezagutzeko aukera izan nuen, benetan aukera interesgarria ze haien mundua deskubritu eta hartan saltseatzeko aukera eman zidan. duela gutxi aselen bloga topatu nuen.

<>bertan testu hau aurki daiteke

Homosexualak bakerako zubia?

Nork esango zigun homosexualek lagunduko zutela Ekialde Hurbilera bakea ekartzen! Badakit ametsetan egon naitekeela, baina mementoz gay eta lesbianek lortu dute inork gutxik eskuratutakoa: etsai zaharren muturrak soka berean elkartzea. Dena jai koloretsu bati esker...

Ez da harritzekoa eta agian bake nobel batzuek lehenago pentsatu behar zuketen hortxe egon zitekeela giltza: hiru erlijioek jatorri bera badute, zergatik ez jo haien erro homofobo eta misoginoei, hasieran bat zirenak anaitasunera eroateko? Anaitasunera, bai, hauen artean ahizpatasunak jai daukalako. Itun Zaharra irakurtzen hasi eta hortxe gatazka odoltsuaren bukaerarako gakoa gure zain. Hiru erlijioak eskutik homosexualen aurka! Prestatu misilak desbideratu horiek txikitzeko! Animaliak baino okerragoak diren horiek lur gainetik ezaba! (zein gutxi ezagutzen dituzte batzuek abereen ohitura intimoak...).

Asko eskatzea ote da hauen moduan elkar musuka hasteko eskatzea?

Pulp Fiction-eko "Lobo" handiak zioen legez, "ez diezaiogun elkarri zakila oraindik jan..." (denetarako denbora egongo da, baina zuhur jokatzea hobe!).

<>

Erantzunak

Erantzun bat »

  1. Apaa!
    beno aber itzeitedeu mas afondo e! jajajaja
    ta oi! que tambien tengo ganas de saber mas de ti y ver que curiosidades te quedan de esas charlas! jajaja

    Beno baa egongo gea e!

    ta ideia ona izango zan zinea jutea edo!
    beno baa
    muxu askooo!
    aiou!

    :-)

    amy thompson | 2007-09-30 - 21:26:44 GMT 2 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!