estatalistak eta teletubiak
beldurtzen ari naiz, geroz eta errepresentazio estatalista gehiago dago. duela urte batzuk independentistetaz hitz egiten genuen, gaur egun ia astero berri bat aurki dezakegu euskal estatuaren beharraren inguruan. erreflexionatu gabe agian ez dago ezberdintasunik, pixkat analizatuaz ordea ikus dezakegu independentista eta estatalistaren artean ezberdintasun nabarmena dagoela (pnv-ri laguntzeaz aparte, ze ia segurutzat dut estatua sortuko balitz pnv-k lituzkeela papeleta gehien boterera iristeko) kontua da independentista hitzak irekirik uzten duela antolaketa ereduaren kontua, aldiz gaur egun horrenbeste komentatzen den euskal estatuak dexente murrizten du eztabaida hori eta horrela badirudi independentista garen guztiak estatalistak garela, eta hori ez da horrela.
badakit kaka dexente ematen dudala kontuarekin baina dena gutxi da eromen hau geratzeko. ze gero autonomiaren kontua dago (horren hitz politta horrela zikintzea ere...) benetako jarrera rupturistak eman beharrean geroz eta gehiago ikusten dira politikari profesionalen jarrerak mugimendu independentistan. aralar ezker batua eta pse-rekin paktatzen, ezker abertzale tradizionala autonomiaren alde...
eta komunikabideak marrazki bizidunen orientazio sexualari buruz espekulatzen! teletubi hau gay dela, sinpsoi (nere hitz oso mitikoa bihurtu da sinpsoia eta horregatik jarri dut horrela, bestela antinaturala dirudi) hau gay dala,beste hau lesbiana dala... oso ondo dago bisibilizazioaren alde lan egitea baina ez al da pasatzea? (jakinda ere askotan deslegitimatzeko asmoekin hasten dela kontua eta ez horrenbeste berdintasunerako pausoak ematearren, baina irakurri dut artikulu bat komunikabide gay batean eta horregatik...) ze demontre axola digu marrazki bizidunek ze sexutako jendea duten gustoko? horren absurdua iruditzen zait...

Zabaldu
del.icio.us