musika bizitzan
asko atsegin dut musika mota ezberdinak entzutea. egoera bakoitzak musika bat balu bezela delako, pertsona bakoitzak abesti bat, leku bakoitzak.
musika bakoitzak oroitzapen pila dakarzkidalako.
tangoak damien argentinarra eta bere gelan mundu berri bat deskubritu nuenekoa, bandoneonaren erresuman erori nintzenekoa.
flamencoak hegoaldeko sentimentu bortitz eta erromantikoak, donostiatik pasioan deskubritu nuen flamenco festa hori eta nola sartu nintzen espero gabe eta nola izan nintzen festa ikusgarri horren testigu presentzial espontaneoa. el cabrero. besoetako ileak aiztoak baino zorrotzago jartzea lor dezaketen momentu hoietako bat.
fadoa, ezberdina dala esan behar da ze hau aurrekoak ez bezala ezin uler dezaket. fadoa portugalgoa baita. baina miresmena sortzen didate interpreteek. letra oso ilun triste eta gogorrak izan ohi dira fadoan, behin batek esana da fado bat ona kontsideratzeko negar eginarazi behar diola publikoari, baina fadista ez da kasi mugitu ere egiten, oso emotiboa imaginatzen det.
hiru musika hauei estima berezia diet, baina pena ematen dit baita ere hauen egoerak, izan ere, hiru gobernuek turistizatu egin dute eta herri xume eta ignoratuarena zena gaur egun estatuak diruz lagundua dago eta turistentzako montaturiko txoko batzuk egin dituzte zeintzuetan bere sorrerako xarma eta zentzua galtzen duten.
baita ere gogoan dut mem jaialdira joan ginenekoa 2003ko abenduan, alec empire ikustera eta nola aluzinatu genuen tipo horrekin, ate berri gehiago nola ireki zizkidan eta nola musika elektroniko pila entzuten hasi nintzen.
edo crooner handien dotorezia, nabarmenki influitu nauena (gehien bat frank izan bada ere, gutxitzen doa botere absolutua) kuriosoa da ze gehien influitu nauenetakoa da eta gutxien nabaritzen denetakoa.
<>eta nola ez, tango-flamenco-fado hirukoa eta gero ezin faltako ziren jazz, blues soul eta abarrak.
<>bizitzaren momentu ezberdinetan, egoera animiko ezberdinetan eta modu ezberdinetan etorri badira ere nere bizitzara argi dago geratzeko etorri direla. londonen izan nintzenean youth hostel hoitako batean izan nintzen. gau batean tabernara jeitsi (youth hosteleko tabernara) eta jam session hoitako bat zegoen, neska bat kantatzen zebilen eta ni bero jartzen ari nintzen, derrepentean mutil bat igo zen, erritmo lasaiarekin hautsi eta rapeatzen hasi zen. ya ezin nuen gehiago, asko zen hori niretzat, lehen orgasmo musikalaren antzeko zeozer izan zen. benetan ahaztezina.
rap-a beti egon da gustoko musiken artean, gertatzen dena da ez zaizkidala zabalduen dauden poseak gustatzen, baina duela gutxi ezagutu nituen talde libertario batzuk zeintzuek nahiko ondo betetzen duten ni bila nabilen hori, rap ez heterosexista alegia.
<><>adibide bezala hor doa mentenguerra edo folie a trois/722 eta baita abram (ataraxia diskoan klikatuta disko bikain hori jeitsi daiteke)
egia esan hau dena nujazz-agatik dator (jamendon entzuteko klikatu hemen) gogoratu dudalako batek nola esaten zuen jendeari ez zaiola gustatzen numetal egiten dutela esatea, eta honek degeneratu du niri gustatzen zaidanaren zati bat errepasatzen.
ta ya honaino ekarri nautela haiek ere linkatuko ditut. maz mon kis da taldea, multimedia atalean dago musika jeisteko aukera, benetan talde kañeroa. badut hortik elkarrizketa bat egina baina ez daukat ordenagailuan, ia egunen batean jartzerik dudan.
azken aldian musikarekiko gustua galdu ez badet ere egia da gehiago betetzen nautela letrek, ta igual nahiago detela entzun musika zerria ta letra kañeroak eta ez horrenbeste musika ona ta letra xinple eta errazak. 100% cutre pero real hardcorean edo musikherria euskal musikagintzan. musikherrian kiston artistak badaude ere ideiek garrantzia asko dutelako.
baina bada talde bat estima berezia diodana (gainera irailean disko berriarekin datorkigu):la casa azul. oso nere estiloko taldea da, izan ere azaleko analisiak okerrak izatera kondenatuak daude talde honekin, musika oso oso alaiaren barnean letra gogorrak doazelako. eta gainera nere fantasi eszenikoetako bat betetzen du, baina hori burutzen dedanean kontatuko dizuet, ze bestela sorpresa gabe geratuko zinatekete.
ale espero det interesgarria izatea hau. ta gomendatu dizkizuedanak gustatzea.

Zabaldu
del.icio.us