diasporak
diaspora denik eta kokaleku zailenetakoa da. bitan zatitzen garelako, gorputza leku batean eta bihotza bestean dugulako. hemengoek ez gaituztelako ulertzen baina hangoek erez. hemen ez garelako osorik sentitzen baina han ere ez. beti erdizka, beti osatu gabe, beti noraezean.
nik esan ohi dut gipuzkoako zaraitzuar diasporaren parte naizela, gutxitan dudan arren joateko aukera oso lotua sentitzen naizelako maila emozionalean, sufritzen dedalako ikusten nola desagertzen doan, nola paraje hori jende gabe geratzen doan ta nola hango euskera berezia (napoleon euskaltzaleak oker ez banago euskalki kontsideratzen zuen zaraitzuera) desagertua den jada.
gaur errealitate gordina da sakabanaturik gaudela munduaren zehar. eta ez luke zertan txarra izan... arrazoiagatik ez balitz. munduaren zehar gehien sakabanatu gaituzten arrazoiak gudak, jazarpena eta lana baitira. geure lurra maitatzea, geure jendea maitatzea izan da askotan gure jenaren artetik alde egiteko arrazoia. eta honek sufrikario hau guztia dakarkigu, diaspora inoiz ez baita naturala izango (izango balitz diaspora izateari utziko bailioke) kokaturik dagoen lur berri hortan.
aspaldidanik dut bideo bat egitearen asmoa diasporatik aportazio bat bezela zaraitzu eta orokorrean pirinioen egoeraren inguruan.asteburuan nere alderantzizkoa den (hau da, zaraitzun bizi den eta izatekotan diaspora hemen duen bat) batekin egon naiz, eta esan dit ekialdeko gazteria bilduko dela hemendik gutxira. han izango naiz ba.
hilabete kargatuak datorzkigu, aurreko urtetako martxan. ondo ondo.
<>raimonek oso abesti polit bat idatzi zuen diasporaren inguruan "he deixat ma mare" izenekoa.
hor doa euskerazko itzulpen librea (nerea da asike izan ditzake falloak saiatuko naiz ordena errespetatzen beraz pixkat artifiziala gera daiteke)
<>NIRE AMA UTZI DUT
<>nire ama utzi dut
bakarrik
xativako kale zurian.
nire amak beti
<>itxoiten du
joan nintzen bezela bueltatzea.
utzi ditut maite nauten
lagunak eta anaiak
eta amak bezela espero dute
lehen bezela bueltatzea
hona etorri naiz
<>uste baitut esan diezazkizuedala
nire hizkuntza maltratatuan
oraindik ere anaitzen gaituzten
hitz eta gertakariak
oraindik ere pertsonen artean pertsona garela
sentiarazten diguten
hitz eta gertakariak
beldurraren aurkako borrokan
odolaren aurkako borrokan
minaren aurkako borrokan
gosearen aurkako borrokan
oraindik ere anaitzen gaituzten
hitz eta gertakariak
ezberdintzen gaituenaren eta
gure artean arrotz sentiarazten gaituenaren
aurkako beharrezko borrokan
nire ama utzi dut
eta anaiak ere bai.
lagunak eta etxea utzi ditut
eta lehen bezala bueltatzea
espero duen jende guztia.
eta uste dut ondo egin dudala
eta uste dut ondo egin dudala
badakit, badakit, badakit,
kale zurira bueltatuko naizela
baina orain hemen,
baina orain hemen,
uste dut hau ere badela nere etxea
eta bihotza zabalik
esan diezazuekedala
zuei guztioi:anaiak
ANAIAK
<>

Zabaldu
del.icio.us
bueno itzulpena ez da munduko onena izan, egia esan bastante eskasa gelditu da, baina norbaiti gustatu bazaio goear-era igo det
http://www.goear.com/listen.php?v=de7602a
amaiur | 2007-09-04 - 18:50:28 GMT 2 #