indarge
suposatzen det hitza ofizialki existituko dela, ez naiz inoiz bila jarri, baina hitz hori erabiltzen det inpotentziaren edo ahuldadearen antzeko termino bezala.
<> gaurlako egun batean asmatua izan zela dirudi, edo egun hau gaizki etorri dela mundura, bakartua, jazartua, gutxitua, hutsa sentiarazten bainau. indarge.
munduak ni bertan egongo ez banintz bezela jarraitzen duelako, ikustezin eta antzu bihurtzen noalako, eta desagertzerik ez dudalako. eta zer dago gogorragorik uneoro kontutan hartua ez zarela jasaten egon behar izatea baino? ihesbiderik gabe, besarkatu eta maitatuko zaituenik gabe, orduak nola pasatzen diren ikusten eta biharko eguna hobea izango denaren esperantzarekin.
egun eguzkitsu batean argirik/berorik ezin sentitzea bezala.
<>

Zabaldu
del.icio.us
indarge, bai , ongi erabilia. Egokia oso sentitzen duzuna adierazteko. Eta? Zer du txarretik horrek? Beharturik gaude beti, uneoro zoriontsu, indartsu izatera ala? Zein burugabek dio hori. Inperatibo bat bihurtu da antza musajean irribarrea marraztuta eramatea. Baina, errealitatea bestelakoa da. Anitza esan ohi da ezta? Bada, gure aldarteak ere bai, eta ezta ezer gertatzen. Esistitzen zara, ni lekuko (bestela nore hitzak irakurri ditut). Norbaiten gogoan zaude ziur. Maitasuna? ez bada etorri etorriko da, ez itsutu horrekin. Bizitza bera da opari, eta eskuzabal jokatzen badaki. Zaude lasai. Etorri, etorriko da eta. Eta bihar? Bihar ere argituko du egunak bular beteko arnasa har dezagun gonbita luzatuz. Hartu sakon eta lasai. Eta bitartean, aizu, zeure burua hobekiago ezagutzeko baliatu. Animo .
auntxe | 2007-09-02 - 21:56:19 GMT 2 #
benga txooo, animoooo
muxuuuuuuus, ni ere bakarrik sentitzen naz ta batzutan ta, pentzau, zu existitzeak, nire askatasunan influentziatu dauela. Ez dakit hori balio al badatzun zehozertarako, baino beno, niri behintzat askotan balio dit norbaitek eskertzen didanean zehoze. Nahiz ta jakin gabe askotan uste baino gehiago laguntzen diogu elkarri, albokoei. Imaginatu baino gehio.
Adibide ona da nire gurasoena, ez naz konturatzen beraien maitasuna zein handia den, beraien alde egiten dodan arte.
Imaginau mundua zu barik! el mundo necesita de lokos como nosotros, si no se convertiria en una realidad gris!
gente k hablaria solo de futbol o coches y de penetraciones....bufff, menudo santo aburrimiento!
anxio | 2007-09-03 - 13:49:28 GMT 2 #