Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

mis textos son hardcore aunque no escuches los gritos

17/07/2007 GMT 2

arrosa antzua?

amaiur @ 22:05

nere aitaren tontakeria hoietako batengatik hitzak txiki-txiki egiteko ohitura (batzutan kutrea) dut.

ni mundura etorri nintzen herriak (bueno, residentzitik atera ostean) oria hitza du izenean. nire aitak tontoarena egiten horia balitz bezela erabiltzen zuen, kolorea bezela.

nire aita langile borroketan-eta ibilitako generazioko kidea da, frankismoaren aurkako generazioko kidea. eta horiak, sindikatu horiak edo sindikatu bertikala ziren, hau da, frankismoaren erreferente laborala, frankismoaren sindikatu ofiziala edo.

honengatik, inoiz ez dut naturaltasunez ikusi "oria" hori.

denbora aurrera joan ahala bestelako erreferenteak hartzen joan nintzen, eta pixkanaka pixkanaka (edo golpeka golpeka, edo irainka) queer referenteak hasi nintzen ikusten, aurkitzen eta nere egiten.

orduan jada puto-maricon nintzenean eta klaseko ia mutil guztiek uste zutenean nere desioen zentrua zirela (zeinen patetikoa izan daitekeen jendea) beste gauza bat deskubritu nuen.

nazismoaren garaian emandako jazarpenaren kolore arrosa eta beltza.

eta planteatu nion nire buruari ia ez ote zen hobeago edo polittago herri hori pareta grisekoa baino, herri arrosa eta beltza.

faxisten koloreak baino (grisa eta horia) erresistentzien koloreekin janztea herria.

eta ea zergatik ote zen arrosa kolore antzua kontsideratzen zena, erresistentzia kolorea izan bazen ere, kolore horrengatik jendea jazartu bazuten ere eta aldiz, maskulinitatea eta heterosexismoa ez ziren gaitzesgarritzat ikusten nahiz eta jarrera hoiek milloika jende hil duten.

Erantzunak

Erantzunak(2) »

  1. aupa txo!!

    zelan bizi motel?!

    bo...ni...pansexuala nauk, beraz...ez dot oso ondo ikusten arrosa zure bandera egitea. Ustet haratago doala iraultza, ta da kulturalki ez azeptatzea inposatu zaigun koloreak(hauekin egiten den erlazioa).

    Arrosa?! bai, noski! arrosa beste kolore bat da, ni mejor ni peor. Arkoirisa maitatzea zentzu gehiago ikustet. Kolore guztiak maitatzeko.

    Ni jada, arrosari diodan beldurra superatuet, ene kamiseta arrosa erosi dudalako.

    Atzerrian nago, ta beharbada hemendik sexualki askeago dira(ez dut esan nahi askeak direla guztiz). Eta ikusi dezakezu mutilak trankilamenteian arrosa diren gauzekin. Alkondarak, kamisetak, korbatak...

    eta ez dute hartzen marikoitzat. zegatik?

    euskal herrian seguraski bahietz. beharbada metrosexualitate kontua ingalaterratik datorrelako. Baina zuk esan moduan, metrosexualitatea ez da irualtzailea. Argi dagona da, nahiz ta kamiseta arrosa eduki, ez bada maskulinitatea kuestionatzen, ez dago iraultzik. Baina beno, orokorrean, ez da gizarte hain sexista hau.

    booo,,,, gabon kantzatu naz idazten, ea ze erantzuten dozun...ah!!!

    http://www.fotolog.com/halo_x

    liburu interesgarria dirudi honek...

    anxio | 2007-07-18 - 01:02:22 GMT 2 #

  2. joe uste baño obeto idaztezu e?'
    pd: tu krees q al final konsegiras tu meta?
    no olvides q puede salir un niño....jajaj

    tu ya sabes kien soy (enaz txakur bat!) | 2007-07-19 - 21:21:48 GMT 2 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!