Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

mis textos son hardcore aunque no escuches los gritos

04/09/2007 GMT 2

diasporak

amaiur @ 12:08

diaspora denik eta kokaleku zailenetakoa da.  bitan zatitzen garelako,  gorputza leku batean eta bihotza bestean dugulako. hemengoek ez gaituztelako ulertzen baina hangoek erez. hemen ez garelako osorik sentitzen baina han ere ez. beti erdizka, beti osatu gabe, beti noraezean.

nik esan ohi dut gipuzkoako zaraitzuar diasporaren parte naizela, gutxitan dudan arren joateko aukera oso lotua sentitzen naizelako maila emozionalean, sufritzen dedalako ikusten nola desagertzen doan, nola paraje hori jende gabe geratzen doan ta nola hango euskera berezia (napoleon euskaltzaleak oker ez banago euskalki kontsideratzen zuen zaraitzuera) desagertua den jada.

gaur errealitate gordina da sakabanaturik gaudela munduaren zehar. eta ez luke zertan txarra izan... arrazoiagatik ez balitz. munduaren zehar gehien sakabanatu gaituzten arrazoiak gudak, jazarpena eta lana baitira. geure lurra maitatzea, geure jendea maitatzea izan da askotan gure jenaren artetik alde egiteko arrazoia. eta honek sufrikario hau guztia dakarkigu, diaspora inoiz ez baita naturala izango (izango balitz diaspora izateari utziko bailioke) kokaturik dagoen lur berri hortan.

aspaldidanik dut bideo bat egitearen asmoa diasporatik aportazio bat bezela zaraitzu eta orokorrean pirinioen egoeraren inguruan.asteburuan nere alderantzizkoa den (hau da, zaraitzun bizi den eta izatekotan diaspora hemen duen bat) batekin egon naiz, eta esan dit ekialdeko gazteria bilduko dela hemendik gutxira. han izango naiz ba.

hilabete kargatuak datorzkigu, aurreko urtetako martxan. ondo ondo.

<>raimonek oso abesti polit bat idatzi zuen diasporaren inguruan "he deixat ma mare" izenekoa.

hor doa euskerazko itzulpen librea (nerea da asike izan ditzake falloak saiatuko naiz ordena errespetatzen beraz pixkat artifiziala gera daiteke)

<>NIRE AMA UTZI DUT

<>nire ama utzi dut

bakarrik

xativako kale zurian.

nire amak beti

<>itxoiten du

joan nintzen bezela bueltatzea.

utzi ditut maite nauten

lagunak eta anaiak

eta amak bezela espero dute

lehen bezela bueltatzea

hona etorri naiz

<>uste baitut  esan diezazkizuedala

nire hizkuntza maltratatuan

oraindik ere anaitzen gaituzten

hitz eta gertakariak

oraindik ere pertsonen artean pertsona garela

sentiarazten diguten

hitz eta gertakariak

beldurraren aurkako borrokan

odolaren aurkako borrokan

minaren aurkako borrokan

gosearen aurkako borrokan

oraindik ere anaitzen gaituzten

hitz eta gertakariak

ezberdintzen gaituenaren eta

gure artean arrotz sentiarazten gaituenaren

aurkako beharrezko borrokan

nire ama utzi dut

eta anaiak ere bai.

lagunak eta etxea utzi ditut

eta lehen bezala bueltatzea

espero duen jende guztia.

eta uste dut ondo egin dudala

eta uste dut ondo egin dudala

badakit, badakit, badakit,

kale zurira bueltatuko naizela

baina orain hemen,

baina orain hemen,

uste dut hau ere badela nere etxea

eta bihotza zabalik

esan diezazuekedala

zuei guztioi:anaiak

ANAIAK

<>

musika bizitzan

amaiur @ 08:14

asko atsegin dut musika mota ezberdinak entzutea. egoera bakoitzak musika bat balu bezela delako, pertsona bakoitzak abesti bat, leku bakoitzak.

musika bakoitzak oroitzapen pila dakarzkidalako.

tangoak damien argentinarra eta bere gelan mundu berri bat deskubritu nuenekoa, bandoneonaren erresuman erori nintzenekoa.

flamencoak hegoaldeko sentimentu bortitz eta erromantikoak, donostiatik pasioan deskubritu nuen flamenco festa hori eta nola sartu nintzen espero gabe eta nola izan nintzen festa ikusgarri horren testigu presentzial espontaneoa. el cabrero. besoetako ileak aiztoak baino zorrotzago jartzea lor dezaketen momentu hoietako bat.

fadoa, ezberdina dala esan behar da ze hau aurrekoak ez bezala ezin uler dezaket. fadoa portugalgoa baita. baina miresmena sortzen didate interpreteek. letra oso ilun triste eta gogorrak izan ohi dira fadoan, behin batek esana da fado bat ona kontsideratzeko negar eginarazi behar diola publikoari, baina fadista ez da kasi mugitu ere egiten, oso emotiboa imaginatzen det.

hiru musika hauei estima berezia diet, baina pena ematen dit baita ere hauen egoerak, izan ere, hiru gobernuek turistizatu egin dute eta herri xume eta ignoratuarena zena gaur egun estatuak diruz lagundua dago eta turistentzako montaturiko txoko batzuk egin dituzte zeintzuetan bere sorrerako xarma eta zentzua galtzen duten.

baita ere gogoan dut mem jaialdira joan ginenekoa 2003ko abenduan, alec empire ikustera eta nola aluzinatu genuen tipo horrekin, ate berri gehiago nola ireki zizkidan eta nola musika elektroniko pila entzuten hasi nintzen.

edo crooner handien dotorezia, nabarmenki influitu nauena (gehien bat frank izan bada ere, gutxitzen doa botere absolutua) kuriosoa da ze gehien influitu nauenetakoa da eta gutxien nabaritzen denetakoa.

<>eta nola ez, tango-flamenco-fado hirukoa eta gero ezin faltako ziren jazz, blues soul eta abarrak.

<>bizitzaren momentu ezberdinetan, egoera animiko ezberdinetan eta modu ezberdinetan etorri badira ere nere bizitzara argi dago geratzeko etorri direla. londonen izan nintzenean youth hostel hoitako batean izan nintzen. gau batean tabernara jeitsi (youth hosteleko tabernara) eta jam session hoitako bat zegoen, neska bat kantatzen zebilen eta ni bero jartzen ari nintzen, derrepentean mutil bat igo zen, erritmo lasaiarekin hautsi eta rapeatzen hasi zen. ya ezin nuen gehiago, asko zen hori niretzat, lehen orgasmo musikalaren antzeko zeozer izan zen. benetan ahaztezina.

rap-a beti egon da gustoko musiken artean, gertatzen dena da ez zaizkidala zabalduen dauden poseak gustatzen, baina duela gutxi ezagutu nituen talde libertario batzuk zeintzuek nahiko ondo betetzen duten ni bila nabilen hori, rap ez heterosexista alegia.

<><>adibide bezala hor doa mentenguerra edo folie a trois/722 eta baita abram (ataraxia diskoan klikatuta disko bikain hori jeitsi daiteke)

egia esan hau dena nujazz-agatik dator (jamendon entzuteko klikatu hemen) gogoratu dudalako batek nola esaten zuen jendeari ez zaiola gustatzen numetal egiten dutela esatea, eta honek degeneratu du niri gustatzen zaidanaren zati bat errepasatzen.

ta ya honaino ekarri nautela haiek ere linkatuko ditut. maz mon kis da taldea, multimedia atalean dago musika jeisteko aukera, benetan talde kañeroa. badut hortik elkarrizketa bat egina baina ez daukat ordenagailuan, ia egunen batean jartzerik dudan.

azken aldian musikarekiko gustua galdu ez badet ere egia da gehiago betetzen nautela letrek, ta igual nahiago detela entzun musika zerria ta letra kañeroak eta ez horrenbeste musika ona ta letra xinple eta errazak. 100% cutre pero real hardcorean edo musikherria euskal musikagintzan. musikherrian kiston artistak badaude ere ideiek garrantzia asko dutelako.

baina bada talde bat estima berezia diodana (gainera irailean disko berriarekin datorkigu):la casa azul. oso nere estiloko taldea da, izan ere azaleko analisiak okerrak izatera kondenatuak daude talde honekin, musika oso oso alaiaren barnean letra gogorrak doazelako. eta gainera nere fantasi eszenikoetako bat betetzen du, baina hori burutzen dedanean kontatuko dizuet, ze bestela sorpresa gabe geratuko zinatekete.

ale espero det interesgarria izatea hau. ta gomendatu dizkizuedanak gustatzea.

03/09/2007 GMT 2

euskaltube

amaiur @ 19:08

<>gaur gara egunkariaren webean irakurri ahal izan degu euskaltube sortu dela.

aski jakina da youtube google video eta abar jendea nazkatzen ari direla. espero dezagun euskaltube honen ezberdintasun bakarra ez izatea euskal hori.

ya egin det userra, laster lehen bideoak.

bestela beti geratuko zaigu intimidades 

01/09/2007 GMT 2

indarge

amaiur @ 16:12

suposatzen det hitza ofizialki existituko dela, ez naiz inoiz bila jarri, baina hitz hori erabiltzen det inpotentziaren edo ahuldadearen antzeko termino bezala.

<> gaurlako egun batean asmatua izan zela dirudi, edo egun hau gaizki etorri dela mundura, bakartua, jazartua, gutxitua, hutsa sentiarazten bainau. indarge.

munduak ni bertan egongo ez banintz bezela jarraitzen duelako, ikustezin eta antzu bihurtzen noalako, eta desagertzerik ez dudalako. eta zer dago gogorragorik uneoro kontutan hartua ez zarela jasaten egon behar izatea baino? ihesbiderik gabe, besarkatu eta maitatuko zaituenik gabe, orduak nola pasatzen diren ikusten eta biharko eguna hobea izango denaren esperantzarekin.

egun eguzkitsu batean argirik/berorik ezin sentitzea bezala.

<>

31/08/2007 GMT 2

Euskalduntasunaren ereduak euskal musikan

amaiur @ 17:04

hemen

<> "Gure autoa errepideko oztopo batean trabatu eta bertan geratzen bada, ezinbestekoa da konpontzea. Denbora luzea da gure motore izpirituala geldi dagoela. Eta beharrezkoa da motore horren funtzionamendua interpretatzea, zer hondatu den ulertzeko eta konpontzen saiatzeko, zutik, lurrean botata (egin ezin duguna eserita idazten jarraitzea da). Ez gara pieza bakoitza desmuntatzen entretenituko, sentimenduz laztantzen, jasotzeko. Ezin dugu oztopo historiko horretan geldi jarraitu, non jada hainbeste euri egin duen, hainbesteko arriskuarekin, eta non deserosoki hainbeste denbora daramagun".
Jorge Oteiza. Quosque tandem...! 

Duela hilabete batzuk ere idatzi nuen gai beraren inguruko beste testu bat, fanzine baterako, eta beharbada orduan gauza asko behar bezala azaldu ez nituelako edo, eta denbora pasa hala gauzak argiago ikusten direlako edo, gai berari buruz idaztea pentsatu dut. Astuna ere ez dut izan nahi, gai berari buelta gehiegi emanez, eta bigarren testu motzago honekin bertan utziko dut gaia, beraz. Labur azaltzeko, ikusten dudana zera da, badela hemen, gure euskal eremu honetan, kulturako arlo batzuetan eboluzio arrunt bat eramatea oztopatu duen eta oztopatzen duen "zera" bat (ez dakit gordezalekeria deitzea zilegi ote den). Kultura esan dut, orokorrean, eta arlo batzuekiko nire ezjakintasuna aitortu behar dut hemen, antzerkian edo literaturan esaterako. Beraz, eta beste arlo batzuetan antzeko zerbait gertatzen denaren susmoak baditut ere, musikaz arituko naiz, besteetan muturra sartuta erratu nahi ez dudalako.

Aferaren abiapuntua euskal nazionalismoaren existentzian bertan dagoela esango nuke. Nazionalismo batek, gehienetan, idealizazio bat dakarrelako, neurri txikiagoan edo handiagoan: lur batena, kultura batena..., horiekiko atxikimendua, maitasuna... eta idealizazioa, azken finean. Zerbait (edozer gauza) idealizatzen dugunean, hor eredu bat sortu dugu jada, eta eredu bat sortzen dugunean, eredu horrekiko defentsa agertzea da hurrengo pausua. Eta defentsa kasu horietan erabilitako argudioek berek agerian uzten dute hauen benetako oinarririk eza: betikoa, benetakoa, jatorra, gurea... Euskal eremuaren kasuan, are gehiago puzten da arazo hau eremu txiki bat izaterakoan, hizkuntza gutxitu batekin..., galera arriskuak oraindik gehiago idealizatzen dituelako eredu horiek. Eta gatazka politiko bat ere badagoela kontutan hartuta, oraindik ere gehiago nahasten dira gauzak. 

Idealizazioa aipatu dut eta hasi gaitezen bada hortik (musikarekin zerikusi zuzenik izan gabe ere, geroago datorrena hobe ulertzeko). Ezinbestean, Aranaren lehen nazionalismo hura gogoratu behar dugu, baserria garbitasun moralaren, lanaren eta tradizioaren eredutzat hartzen zuen hura, eta beste muturrean industria, hiria eta modernitatea jartzen zituena, hain justu kontrako baloreekin. Makinen etorrerarekin, nabarmen jaisten joan zen baserriak gizartearen ekonomian zuen pisua, eta pisu hori jaitsi ahala, beste bat igotzen zen are eta gehiago:pisu sinbolikoa. Baserri mundua zen idealizatua, euskalduntasunaren eredutzat hartua, garbia, modernitatearen kutsadurarik gabea..., eta baserritarra zen kristau zintzoena ere. Hona J.J. Mogelen Peru Abarca lehen euskal eleberriko(1802) pasarte bat: "Oficio garbiagoric ta gloriaraco errazagoric ez daquin pensatu ere ote ditequean" (Jainkoak gizakia paradisutik bota zuenean eman zion ogibidea nekazaritza izan zela eta). Euskaldun fededun esapideak eta Jainkoa eta lagi zarra esaldi ezagunak ere nahikoa esaten digute euskaldun ona zein zen, esaterako, orduan erlijioak zuen pisuaz. Gauza bera mendiarekin eta eremu lauekin ere. Arturo Campionek zauri irekiekin alderatzen zituen eremu lauak, nondik Euskal Herriaren izaera odolusten zen, non bidea irekita zegoen inbasoreentzat. Horra bada, nola XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hasiera hartan benetako euskalduntasunari buruzko eredu ideal bat sortu zen: baserria, kristautasuna, mendia. 

Baserriaren eta mendiaren idealizazioa gure pentsamoldetik erabat ezabatu ez den arren, kristau izatearenak balio oro galdu du, ez bada oso pertsona adineratuetan. Belen Altunak dio: "Egia da euskaldun fededun esapideak bere zentzu guztia galdu duela honezkero. "Euskaldun ona"ren irizpidetzat, behintzat, ez du dagoeneko batere zentzurik. Gaur egun "abertzalea" izateak osatzen baitu irizpide goren hori (Jon Sudupek ere azpimarratzen duen moduan). Fededun/Ez fededun bereizketak garrantzi soziala galdu du erabat, eta baita baserritar/kaletar dikotomiak ere; horien ordez badirudi abertzale/ez abertzale eta Euskal Herria/Espainia aurkezten direla orain zatiketa erabakigarritzat." 

Gure XXI. mende honetan, beraz, belaunaldi berriagoentzat aldatu egin da euskaldun ona-ren eredua: nazionalismoak betetzen du kristautasunak betetzen zuen lekua, eta beste erreferente garrantzitsu bat agertu da: 80. hamarkada eta orduko mugimendua: RRVa, gaztetxeak, etab. Eta hemen agertzen zaigu musikaren gaia.Hasieratan, inguru nazionalistetatik kritikatua izan zen oso RRV deituriko hura: arrotza zela, kanpotikoa... Baina, halako batean, hain balore anti-euskaldunak izatetik, bestemuturrera igaro zen, onartua izatera eta balore euskaldunak izatera alegia, ezker abertzaleak mugimendu berri hura bere mesedetan erabili zuenean. Josu Zabalaren hitzetan, "hasiera batean kasurik egin ez zigun ezker abertzaleak mugimendu berri honen indarraz jabetuta "Martxa eta Borroka" kanpaina antolatu zuen". Asko baitira gaur egun, RRVak ekarritako giro hura euskalduntzat hartzen dutenak, lehenago ikusi ditugun argudioekin: betikoa, benetakoa, jatorra, gurea... Hala esan badaiteke, euskal folklore berria da. Ez dago edozein herritako jaietako txosnetara hurbiltzea besterik nirearen antzeko inpresioak izateko.  

80. hamarkadatik, euskal eremuan agertutako musika talde eta proiektu berrien ehuneko zati oso handi bat punk, reggae, rock, metal (RRVaren itzalagatik hauek) edo folka eta kantautoretza egitera mugatu dira (RRVaren aurretiko Ez dok hamairuren inguruko kantagintzaren eraginez). Eta portzentaia hori askoz ere gehiago igoko litzateke euskaraz egiten dutenak bakarrik hartuko bagenitu. Honek bide ematen digu esateko (gizartearen zatiketa eta estereotipazioa dela medio), hain juxtu eskema horietatik gehien atera diren eta euskal eremuan egindako musikara aniztasun gehien ekarri duen jendea nazionalista ez liratekeenak direla (salbuespenak salbuespen, jakina). Euskalduntasunaren eredu bat egon badago, euskal musika sorkuntzaren kaltetan eragiten duena, inmobilismora eramanaz. Eredu horrek pisu handia eragiten du nazionalista direnen artean, eta ez direnen artean ez, askatasun gehiago eta atzetik aurreiritzi gutxiago dituztelarik hauek horrela. Hasieran esan bezala, nazionalismo batek (euskal nazionalismoaren kasuan behintzat hala da), idealizazio bat dakarrelako, idealizazioak eredua, ereduak defentsa eta defentsak inmobilismoa. 

Gatazka politikoak eta honek dakartzan mamu guztiek (gizartearen zatiketa eta estereotipazioa, euskal kulturaren politizazioa...) bere horretan dirauten bitartean oso zaila izango bada ere, eredu horiek gainditzeak behar luke hurrengo helburua. Modu horretara, hainbeste aurreiritzirik gabe, musika sorkuntza osasuntsuago eta anitzago bat lortu ahal izateko, euskarari merezi duen protagonismoa emanaz. Bestalde, eta hau da artikulu honetatik zeharka bada ere atera dezakegun beste ondorio bat, euskaraz hitz egiten duena da euskalduna, eta horrek izan beharko luke, egotekotan, beharko lukeen balizko ideal bakarra. Hortik kanpo ezarri nahi izango diren baldintza eta sailkatze oro euskal kulturaren osasun onaren kaltetan izango dira, denak.

Oier Iruretagoiena Tüsüri, musikaria

¿Porqué cobra la SGAE? (ladrones)

amaiur @ 13:05

hemendik hartua

¿Porqué el canon a CD’s y ahora se habla, repito, se habla, de que haya un canon a los discos duros? ¿Cómo puede el ‘derecho a la compensación de los autores’ pasar por encima de nuestros otros derechos como consumidores con la connivencia de todos los partidos políticos?

Pues muy sencillo: si leeis estas líneas, veréis por cuáles derechos más han pasado por encima a lo largo de la historia esta panda de ladrones.

ESTO UNA VERGÜENZA.

Por difusión pública de música sin cobro de entrada.

Por ello cobran a bares, supermercados y todo lugar donde haya musica. Logicamente esto te los cobran estos establecientos incrementando el precio del producto.

Quedan exentos actos religiosos. Te puedes casar con musica de OT y no pagas un duro. (aunque ya es mal gusto)

Curiosidad: Cada vez que se toca el himno nacional la SGAE cobra. El motivo es que un “autor” hizo unos arreglos y por ese motivo se cobra como si lo hubiera compuesto.

Por difusión pública de musica con cobro de entrada.

Esto es, en los conciertos o discotecas. Se llevan un porcentaje de la recaudacion, por lo que esa porcentaje sale directamente de tu entrada.

Curiosidad: Da igual que el concierto sea benefico. El prestige o la gala de Tele 5 para los niños desamparados pagan a la SGAE. Les da igual que los autores no esten asociados. Si no pagas: al juzgado y concierto clausurado.

Por difusión pública audiovisual sin entrada.

Los bares, las tiendas de electrodomesticos y todo el que tenga una tele encendida en un lugar publico. Logicamente el consumidor lo paga en el precio final.

Curiosidad : Da igual que la tele este para partidos de futbol. LA SGAE intenta cobras de todas maneras.

Curiosidad 2: Da igual que el representante de la asociacion que legamente debe cobrar por esos derechos (DAMA) ya se haya pasado para cobrarlos. La SGAE tiene actualmente una demanda judicial pendiente por esto.

Por difusión pública audiovisual con cobro de entrada.

Como en el cine. Se llevan un porcentaje de la recaudacion, por lo que esa porcentaje sale directamente de tu entrada.

Curiosidad: Da igual que la pelicula sea extranjera

Emisión pública de musica.

Todas las cadenas de radio, aunque sean por internet y sin lucro pagan por ello. Tu a cambio oyes mas publicidad.

Curiosidad: Pretenden cobrar hasta por la musica de fondo de tu pagina personal. ¡¡¡¡ Ya lo han intentado !!!!

Curiosidad 2: Cuando un cantante sale en la tele en playback (gratis, pues está promocionando el disco) la SGAE se presenta para cobrar.

Emisión privada de musica.

Los circuitos cerrados musicales o el hilo musical. Lógicamente, se incrementa el precio del abono.

Emisión publica audiovisual.

Por ejemplo TVE o cualquier TV local pagan. Despues a ti te lo quitan de los impuestos.

Curisidad: Cuando reponen una serie se presentan a cobrar de nuevo. Da igual que la serie sea producida por esa misma cadena.

Emisión privada audiovisual.

Por ejemplo Canal+ o Digital+. Ellos te lo cobran en la cuota.

Curiosidad: Con esto hundirán a casi todas las comunidades de vecinos que tenían un circuito privado de TV.

Alquiler de fonogramas o material audiovisual.

A los videoclubs, que despues pagaras tu al alquilar.

Curiosidad: Las cintas de videoclub salen seis veces mas caras que las que compras tu. La unica diferencia es que se tiene licencia para alquiler.

A la estampación de fonogramas.

Por cada CD o cinta original que se fabrica. Despues se incrementa el precio.

Curiosidad: Si no has pagado a la SGAE ninguna fabrica quiere hacerte tus propios CDs.

A la fabricación de material audiovisual.

DVDs o Cintas de viedo originales. Eso incrementa su precio.

Curiosidad: Pagan a priori una cantidad fija. Pagas lo mismo un bodrio español que la última superproducción de Hollywood.

A la fabricación de soportes magnéticos de grabación.

Una cinta de casette, un minidisc, una cinta de video. Se paga por unidad, con lo que lo pagas finalmente tu.

Curiosidad: Es indiscriminado. Da igual que sea para un profesional del video.

A la fabricación de los soportes ópticos de grabación.

CD-R, CD-RW, DVD-R, DVD-RW, DVD+R, DVD+RW, DVD Audio, DVD-RAM.

Curiosidad: A miles, pero que os voy a contar del canon del CD que no sepais.

A los equipos de grabación.

Un radiocasete que grabe, un video que grabe, un copiador de CD de musica. Pago por unidad que se añade al precio final.

Curiosidad: Se aplica tambien a los equipos profesionales. Los mismos que usan las fabricas para hacer las cintas del videoclub.

A los equipos que reproduzcan imágenes.

Por ejemplo las fotocopiadoras y eso que es ilegal fotocopiar libros. Cosa que sube su precio.

Curiosidad: La que tienes en el trabajo tambien ha pagado.

Curiosidad 2: Un dispositivo multifunción (impresora más escaner), paga a la SGAE cerca de cincuenta euros, porque “potencialmente” se puede usar para copiar libros. Aunque sea un HP para uso doméstico.

A la impresión de libros.

Las imprentas pagan por cada libro que saca al mercado.

Curiosidad: Pagan hasta los libros de texto que usan vuestros niños para ir al colegio.

A las tiendas multicopistas

Cualquier tienda que haga fotocopias al publico paga.

Curiosidad: La que hay enfrente de tráfico, que fotocopia tu carnet, también paga.

Aparatos reproductores en lugares públicos

Por cada TV o radio que hay en un bar, por ejemplo.

Curiosidad: Si el bar tiene dos televiones paga dos veces, y eso que es evidente que en las dos ponen lo mismo. Si ademas tiene un aparato de radio también, aunque lógicamente no funcionara al mismo tiempo que la tele.

Resumiendo:

LADRONES amparados por la ley (del PP, claro)

Rostros conocidos, un programa contundente... ¿y el dinero?

amaiur @ 12:06

hemendik hartua

El partido nacional español que impulsa ¡Basta ya! cuenta con Rosa Díez como gancho electoral y con rostros conocidos, repercusión mediática y un programa contundente. Pero montar un partido y presentarse a las elecciones es muy caro y ¡Basta ya! dice no tener dinero. En 2004, IU declaró un gasto electoral de 10,2 millones de euros. Obtuvo de subvenciones 2,3 y de las cuotas de los afiliados 1,6. ¿Y las donaciones? El gran PP declaró 3,7 millones por esa vía.

Iñaki IRIONDO

Vestida de rojo, exultante y ante 22 micrófonos, Rosa Díez anunció ayer en Bilbo que se da de baja en el PSOE, renuncia a su «escaño como parlamentaria española en el Parlamento Europeo» y ficha por el partido nacional español que impulsa ¡Basta ya!. La rueda de prensa se vio forzada por el adelanto que la víspera hizo el diario «Abc» y que, probablemente, desbarató los planes de los promotores de la iniciativa, que contaban con ges- tionar de otra forma el salto de la eurodiputada. Para el 7 de setiembre está prevista una cena-coloquio en Donostia y para el 29 la presentación pública en Madrid de la nueva formación.

La veterana militante socialista justificó su decisión en el hecho de que «he llegado -dijo- a la conclusión de la inutilidad de defender las ideas por las que me afilié hace 30 años al PSOE dentro del partido». Y añadió que una vez concluida su militancia en el PSOE, «me pongo a trabajar desde ya mismo a tiempo completo en la Plataforma Pro [impulsada por los diri- gentes de ¡Basta ya! Fernando Savater y Carlos Martínez Gorriarán], porque creo en ese proyecto, que ojalá se constituya en partido y pueda presentarse a las próximas elecciones generales».

Desde el seno del PSOE se presentó la salida de Rosa Díez como «la crónica de un abandono anunciado», destacando que la europarlamentaria hace tiempo que viene atacando públicamente a su partido y manteniendo un discurso muy similar al del PP. Además, se quiso dejar constancia expresa de que Díez no participaba ya en los trabajos del grupo parlamentario socialista en la Cámara europea. La visión que vende el PP, por su parte, pretende aprovechar esta deserción como muestra del desconcierto en el que la estrategia de Rodríguez Zapatero ha sumido a numerosos y veteranos militantes del PSOE.

El filósofo Fernando Savater, uno de los impulsores del nuevo partido, definió a Rosa Díez y a él mismo como «banderines de enganche» de la formación. En cualquier caso, parece que la ex eurodiputada está llamada a ocupar un alto puesto en la dirección, mientras que Savater dice que no tendrá ningún cargo. Citando a Groucho Marx, apuntó que «nunca pertenecería a un club que admitiese como socios a personas como yo».

Esta actitud de Savater no es anecdótica, pues montar un partido de la nada exige mucho esfuerzo. Se ha visto ya a dónde conducen experiencias similares como la de Ciutadans de Catalunya. También allí un grupo de intelectuales, cabreados con el stablishment político que les rodeaba, decidieron impulsar un partido y, como dice ahora Savater, que una vez esté «puesto en marcha» sean sus afiliados quienes «lo lleven adelante». Y en menos de un año esos intelectuales están cabreados entre sí y divididos, mientras Ciutadans ha sufrido una escisión y carece de cualquier referencialidad política.

Luego hay otro problema, y es que para presentar un partido político a las elecciones -y más aún a unas «generales» como pretende ¡Basta ya!- no es suficiente con contar con banderines de enganche, un programa que pueda resultar más o menos atractivo y grandes dosis de voluntad. Hace falta dinero. Mucho dinero. Millones de euros.

Los gastos de un partido y de una campaña electoral son enormes. Rosa Díez ha de saberlo. Por poner un ejemplo, sirva de referencia que en el año 2004 Izquierda Unida -que a buen seguro no es uno de los partidos más despilfarradores del ámbito estatal- declaró al Tribunal de Cuentas unos gastos electorales de 10,2 millones de euros. Además de unos gastos de personal de 2,9 millones de euros y una partida de gastos generales de funcionamiento de 2,3 millones.

Y en las grandes formaciones estas cantidades se multiplican. El PP declaró en 2004 unos gastos de nada menos que 98,3 millones. Y el informe del PSOE recoge una cantidad que se eleva a los 57,5 millones de euros.

Estos gastos se mitigan con las subvenciones oficiales, pero éstas sólo llegan a quienes obtienen representación institucional y nunca antes de que la tengan. Las vías legales de financiación de los partidos son las cuotas de sus afiliados, las donaciones que pueden obtener y las subvenciones que otorgan tanto el Estado como distintas instituciones. El nuevo partido que cree ¡Basta ya! no podrá contar con ninguna subvención hasta que no consiga representación parlamentaria. Para hacer números puede observar que IU tuvo en 2004 un gasto electoral de 10,2 millones de euros y que por la vía de la subvención estatal sólo recuperó 2,3 millones. Sus ingresos declarados por cuotas fueron 1,6 millones y tiene muchísimos más afiliados que los 2.000 con los que dice contar Savater. ¿Cuánto se puede obtener de las donaciones? El PP, partido consolidado y de gobierno hasta entonces, declaró en 2004 unos donativos por valor de 3,7 millones.

Teniendo en cuenta que ¡Basta ya! asegura en su página web que «estamos fatal de dinero», al nuevo partido no le quedará más remedio que endeudarse con los bancos. Y para seguir con el ejemplo de IU, esta formación declara tener una deuda a largo plazo de 11 millones y otra de 3,5 millones a corto.

Mucho dinero -demasiado- que pedir para un proyecto con notables riesgos de quedarse sin apenas subvenciones. Un proyecto, por cierto, al que no van a hacerle ningún favor desde el PSOE, pero tampoco desde el PP. ¿Quién lo financiará?

27/08/2007 GMT 2

neskak, hernetsuak eta ejekutableak

amaiur @ 01:35

dexentetan sartu ohi naiz hernetsuek zer dioten ikustera.

gaurkoan medeak-en blogeko sarrera hontara bidali naute.

arturo perez-reverte ez oso ezezagunaren testu batetaz ari dira.

arturok gauza asko esaten ditu testu hontan. "estiloaren" eta "emakume zinematografikoen" etiketapean ezkutatu arren matxista ustela eta frankismoaren nostalgikoa dela argi uzten digu.

ze pena ematen didaten neskak horren modu azalekoan analizatzen dituen jendeak. bueno pena edo gorrotoa.

zenbat elkarrizketa interesgarri galduko zituzten, zenbat jende interesgarri, zenbat momentu polit, euren pentsamendu matxista ta falozentristagatik (emakumeak gu zaintzeko daude, gu, zakildunok gara garrantzitsua) ze bizitza tristeak. lotsagarriak. negar egitekoak.

baina nere estiloari jarraiki, aurrekoan musikherriarengatik deskubritutako testu batekin egin nuen bezala gai nagusia edo haseran atentzioa deitu duena desbideratuko det.

kontua da testu hau diario vasco egunkari aurrez frankista ta orain ultrakontserbadorearen (a.k.a. frankismoaren nostalgikoa) suplementoan zetorrela (ta baita el correo ta diario de navarra) ta kasualitatez hiru residuo frankista hoiek gaur egun probintzia hoietan gehien saltzen diren egunkariak dira. eta badakite hori oso ondo hau publikatzean, beraz oso argi du publikatzen duenak testu edoi zabor hori jende askok irakurriko duela, jende askok barneratuko duela eta jende askori geratuko zaiola tatuaturik buruan.

ze nik ezagutzen ditudan kasu gehienetan kaka egitera zoazenean zeoze eramaten du jendeak eta askotan suplementoa izaten da, eta kaka denek egiten degu. arturok seguraski ez uste arren, bere amak eta aktoresa guzti horiek baita ere.

bada jende pila dioena diario vasco dala egunkari oso ona. ez jubiletek soilk, zeintzuek frankismotik eta ohituragatik (eta eskelengatik) erosten duten, 18-19-23 urteko jendeari ere entzun diot halakorik. edo ez dute sakonki irakurtzen edo ultrakontserbadore enkubiertoak dira edo pentsamendu bakarrak burua jan die.

niri alergia ematen dit egunkario hori ikutze hutsak, eta hori beste ia ezeri ez naizela alergikoa.

ez det egunkari arteko gerra bihurtu nahi, baina nik bere mehe izate hortan (diario vascoren loditasunarekin konparatuta bai) ta nahiz eta normalean meheek ez didaten halako morbo haundiegirik ematen nahiago dut berria.

de rerum natura-gatik edozer!

23/08/2007 GMT 2

dulce

amaiur @ 20:38

gaur bi neskato etorri naizkit etxera. dulce eta izen arrarodun beste bat.

dulcerekin gogoratu naiz beste dulce batengatik.

testigos-de-jehova hoitakoak ziren eta hor aritu zaizkit inmigrazioa eta etorkinen inguruan galdezka. ta ia erlijiosoa nintzen eta hori dena. eta hor joan dira, baina bi aldizkaritxo utzi dizkiate. irakurgarriak bazaizkit egun hauetakoren batean destripatuko ditut.

ez dakizue ondo zenbat gustatzen zaidan testuak destripatzea.

diote beste egun batean etorriko direla nerekin hitz egitera. pena da, beste egoera batean ezagututa sekulako morboa emango lidakelako dulcek.

<> seguruena telefonoa emango nioke.

<> orain nire buruan eukitzearekin konformatu beharko.

maitasunaz eta sexuaz ez dugu hitz egin baina ondo ikusiko al luke gaurko kanpaijotze saioa berari eskeintzea?

18/08/2007 GMT 2

hauxe naiz ni

amaiur @ 22:40

behin, aurreko fotologarekin, liberakzioa burutu nuen. nahiko polemika, morbo, barre eta (espero det) atragantatze eragin diztuzte argazki hoiek. momentu hontan ez daude ikusgai. bueno bai, baina hortako ni ligatu behar nauzue ze nere etxean daude jejeje

serie horri abesti bat lotu nion, ez dana oso nere estilokoa baina ideia eman zidana izan zen.

esta soy yo izena du abestiak, hauxe naiz ni bezala itzuli nuen. eta momentu iluminatu batean letra jarri nion, gerora deliriotan amaitu bazun ere (beraz ez saiatu enkajatzen abestiarekin, igual gehienak enkajatzen du baina delirioei esker guztiak ez)

hor doa letra ia ze iruditzen zaizuen.

hauxe naiz ni...

esango didate
zentzugabea naizela
ez dudala zer eginik
eta oker nagoela

esango didate baita
lan egin behar dudala
ametsez ezin dela bizi

esango didate
izaki arraroa naizela
ez dakidala
zer den ona zer txarra
zein den nere bidea...

hauxe naiz ni
hauskorra eta zuzena
desagertzera doan
bizi nahi duen pertsona
hauxe naiz ni
hau da nire momentua
ez dut etsi nahi eta
ez dut galdu nahi denbora

hauxe naiz ni...

esango didate
jaberik gabe noala
ez dudala aberririk
ez dudala arimarik

esango didate
sentimenturik gabea
barre egin beharko nukela
ta gutxiago kexatu

esango didate
izaki arraroa naizela
ez dakidala
zer den ona zer txarra
zein den nere bidea...

hauxe naiz ni
hauskorra eta zuzena
desagertzera doan
bizi nahi duen pertsona
hauxe naiz ni
hau da nire momentua
ez dut etsi nahi eta
ez dut galdu nahi denbora

ez dakit zer uste duzun
ez naiz zure bufoia
ez naiz zure esklabu izateko jaioa
ez naiz nahi zenuena
agian ez zenuen
egin zenuena egin behar

hauxe naiz ni
hauskorra eta zuzena
desagertzera doan
bizi nahi duen pertsona
hauxe naiz ni
hau da nire momentua
ez dut etsi nahi eta
ez dut galdu nahi denbora

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!