Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

mis textos son hardcore aunque no escuches los gritos

18/09/2007 GMT 2

ideiak, nazioak, anarkismoa, askapena, independentismoa

amaiur @ 15:56

"berriro ere berdinarekin" esango duzue batzuk. ba bai ta ez.

duela gutxi, irailaren 11ean, diada nazionala izan zen katalunian. eta manifan bloke beltza atera zen. anarkoindependentisten bloke beltz antiautoritarioa. ta salseatzen jarri naiz ta deskubritu det liburu bat reeditatu dutela negres tempestesekoek "Anarquisme i Alliberament Nacional" (anarkismoa eta askapen nazionala) katalanez dago, hemendik jetsi daiteke.

haiek dioten bezela (baina gure bertsioan)

ez frantzia, ez espainia, ez euskal estatua! agintzen duenak agintzen duela antiautoritarioak beti!

aberri egunerako bloke beltzik izango al dugu hemen?

kasualitateak 2

amaiur @ 14:46

ez da kasualitate berri bat, aurrekoaren jarraipena da.

gaur donostiara joan naiz sarrera bila (fados ikusteko) ta agortuak zeuden! 2 ordutan. ostiralean berriz jarriko omen dituzte, lehenago lortzen ez badet han izango naiz.

ta hortara nindoan... enteratzen bazeate nun lor dezakedan, batenbatek sobran sarrerarik badu edo dana dalakoa abisa dezala.

emanaldi horrek oso berezia izango denaren itxura guztia du...

ia joatea lortzen dudan.

17/09/2007 GMT 2

kasualitateak

amaiur @ 15:18

aspaldi ez nuela ezer idazten eta gaur kasualidade batekin topatu naiz. urteak dira donostiako zinemaldira joan nahi dudala. normala dena zinezalea naizela kontuan izanik. baina aurten kuriosidade handia piztu didan emanaldi bat egongo da. fados izeneko pelikula egin du carlos saurak eta honekin batera fadista batzuk izango dira kontzertu bat ematen.

kontua da jarri naizela saretik bilatzen eta deskubritu dudala aurretik tangoa eta flamencoari buruzko zintak ere egin zituela. gogoratzen ez denarentzat nik hemen aipatu nituen musika bereziak hain justu.

ta horrek animatu nau joaten saiatzera. ostegunean 18.30tan hasiko da. batenbatek nahi dit akonpañatu? badakit inoiz ez duela inork erantzuten baina noizpait erantzun beharko du batenbatek ez?

10 euro balio du.

hemen berria

12/09/2007 GMT 2

kopiatu eta zabaldu

amaiur @ 17:38

igandeko donostiko sarraskiaren bideoa

Homosexualak bakerako zubia? (aseli hartua)

amaiur @ 10:08

<><>duela denbora bat,  punkamineko jendea ezagutzeko aukera izan nuen, benetan aukera interesgarria ze haien mundua deskubritu eta hartan saltseatzeko aukera eman zidan. duela gutxi aselen bloga topatu nuen.

<>bertan testu hau aurki daiteke

Homosexualak bakerako zubia?

Nork esango zigun homosexualek lagunduko zutela Ekialde Hurbilera bakea ekartzen! Badakit ametsetan egon naitekeela, baina mementoz gay eta lesbianek lortu dute inork gutxik eskuratutakoa: etsai zaharren muturrak soka berean elkartzea. Dena jai koloretsu bati esker...

Ez da harritzekoa eta agian bake nobel batzuek lehenago pentsatu behar zuketen hortxe egon zitekeela giltza: hiru erlijioek jatorri bera badute, zergatik ez jo haien erro homofobo eta misoginoei, hasieran bat zirenak anaitasunera eroateko? Anaitasunera, bai, hauen artean ahizpatasunak jai daukalako. Itun Zaharra irakurtzen hasi eta hortxe gatazka odoltsuaren bukaerarako gakoa gure zain. Hiru erlijioak eskutik homosexualen aurka! Prestatu misilak desbideratu horiek txikitzeko! Animaliak baino okerragoak diren horiek lur gainetik ezaba! (zein gutxi ezagutzen dituzte batzuek abereen ohitura intimoak...).

Asko eskatzea ote da hauen moduan elkar musuka hasteko eskatzea?

Pulp Fiction-eko "Lobo" handiak zioen legez, "ez diezaiogun elkarri zakila oraindik jan..." (denetarako denbora egongo da, baina zuhur jokatzea hobe!).

<>

11/09/2007 GMT 2

estatalistak eta teletubiak

amaiur @ 13:04

beldurtzen ari naiz, geroz eta errepresentazio estatalista gehiago dago. duela urte batzuk independentistetaz hitz egiten genuen, gaur egun ia astero berri bat aurki dezakegu euskal estatuaren beharraren inguruan. erreflexionatu gabe agian ez dago ezberdintasunik, pixkat analizatuaz ordea ikus dezakegu independentista eta estatalistaren artean ezberdintasun nabarmena dagoela (pnv-ri laguntzeaz aparte, ze ia segurutzat dut estatua sortuko balitz pnv-k lituzkeela papeleta gehien boterera iristeko) kontua da independentista hitzak irekirik uzten duela antolaketa ereduaren kontua, aldiz gaur egun horrenbeste komentatzen den euskal estatuak dexente murrizten du eztabaida hori eta horrela badirudi independentista garen guztiak estatalistak garela, eta hori ez da horrela.

badakit kaka dexente ematen dudala kontuarekin baina dena gutxi da eromen hau geratzeko. ze gero autonomiaren kontua dago (horren hitz politta horrela zikintzea ere...) benetako jarrera rupturistak eman beharrean geroz eta gehiago ikusten dira politikari profesionalen jarrerak mugimendu independentistan. aralar ezker batua eta pse-rekin paktatzen, ezker abertzale tradizionala autonomiaren alde...

eta komunikabideak marrazki bizidunen orientazio sexualari buruz espekulatzen! teletubi hau gay dela, sinpsoi (nere hitz oso mitikoa bihurtu da sinpsoia eta horregatik jarri dut horrela, bestela antinaturala dirudi) hau gay dala,beste hau lesbiana dala... oso ondo dago bisibilizazioaren alde lan egitea baina ez al da pasatzea? (jakinda ere askotan deslegitimatzeko asmoekin hasten dela kontua eta ez horrenbeste  berdintasunerako pausoak ematearren, baina irakurri dut artikulu bat komunikabide gay batean eta horregatik...) ze demontre axola digu marrazki bizidunek ze sexutako jendea duten gustoko? horren absurdua iruditzen zait...

garrulismoak baditu milaka aurpegi

amaiur @ 10:36

30.08.2007 -

FERNANDO SÁEZ ALDANA

Por encima de posturas individuales o doctrinas religiosas contrarias, nuestra sociedad no considera a la homosexualidad un comportamiento aberrante y por tanto corregible (eufemismo de reprimible) sino una orientación sexual diferente y tan lícita aunque minoritaria, lo que no significa anormal como pretenden burdas manipulaciones estadísticas (si infrecuente equivaliese a anormal los militantes de IU, por ejemplo, serían bastante anormales). Actualmente el debate homosexual se encuentra en fase avanzada (matrimonios, adopciones, etc.) y ya no se cuestiona el respetable derecho de cada cual a vivir su sexualidad como le plazca. Sin embargo, el porcentaje real de gays y lesbianas permanece desconocido. Y polémico. Desde el clásico estudio de Kinsey (1948) se acepta que un 10% de la población es homosexual. No que haya sentido un impulso ocasional o mantenido una relación esporádica (el tanto por ciento entonces se dispara), sino habitual. Sectores conservadores rebajan la cifra por debajo del 3% y en el otro extremo los gays californianos estiman que el 50% de su clero también lo es. Para conocer la tasa correcta se precisarían rigurosos estudios científicos que no acaban de interesar a los investigadores. Por eso sería de lamentar que el Sr. Makoki cediera finalmente a las presiones que nos impedirían conocer el porcentaje real de jóvenes riojanos maricones (guste o no, es así como el español coloquial, que es el que habla la gente, ha denominado toda la vida a los gays, igual que gordas a las señoras con sobrepeso, calvos a los alopécicos o locos a los psicópatas) utilizando un método tan sencillo y fiable como invitar a saltar a quienes no lo son mientras los cuentan. Pues es de esperar que el legítimo orgullo de los que lo son los mantendría quietitos mientras aquéllos hicieran el botarate. Así que, por culpa de una agresión consentida contra la libertad de expresión, la comunidad científica puede verse privada de un estudio, el de Makoki y cols., que hubiera contribuido a aclarar la incógnita. En tal caso, ya puestos a investigar sobre el tema, propongo a las autoridades otro experimento pero con una muestra superior y el anonimato garantizado: en la próxima campaña electoral difundan el eslogan «Maricón el que no vote». No sé si sus conclusiones desbancarían a las de Kinsey pero seguramente disminuiría el abstencionismo que empaña nuestra democracia. Incluso podría mejorar el ínfimo apoyo electoral de ciertos grupos políticos empeñados en debatir sobre memeces alejadas del interés ciudadano, sin que parezca importarles la posible relación causa-efecto entre tal estrategia y su marginalidad.

10/09/2007 GMT 2

asteburuaren balorazioa

amaiur @ 12:10

hau ya azken festa-asteburutako bat da. ta aprobetxatu beharra zeola ta etxetik kasi azaldu gabe ibili naiz.

<><>ostiralean lizartzan izan nintzan.  pixkat dagon egoeragatik, pixkat kloratitak jotzen zulako ta pixkat tipa bati esan niolako jungo nintzala (ta etzian sinisten!) bueno kontua da han jun nintzala, ta iritsi ta ti-ta baten tipa horrekin aurkitu nintzan asike gero ya ondo. kuriosoa iruditu zitzaidan bandera española tapatzeko ibili zuen sistema (globuekin igo zuten goraka ikurriña bat ta "gurea" jartzezun pankarta bat ta horrekin tapatu zuen) ta ikeragarria euren eskuzabaltasuna. asustatzeko modukua. pisu bat zeon 40 bat ohekin eztakitzenbat egongela sukaldia ta dena kanpotik jun ginenontzako. plasplasplas. baaaaaaaina ni ez dakizuenentzako indokumentatu bat naiz, ez daukat dnia ta pasaportia etxen ahaztu nun, ta ordun goizian goiz jun nintzan ze gero meza zeon pp-ko kristo guztiakin eta gorritxo gaiztoen presentzia oso probablea ez zitzaidan oso komenigarria.

larunbaten ezer aipagarririk ez eta iganden goizian goiz gora, baina holakua naiz ni ta 12k arte enintzan donostia iritsi. ta hor gorritxo gaiztoak azaldu zian ta ni dokumentazio gabe (berriz) asike trena hartu ta etxea berriz pasaportian bila. kontua da 12tan zeudela gorritxo gaizto batzuk. pasaportiakin iritsi nintzenen ejerzito oso bat zeon.80 bat irakurri detanez.

ta berotuta zebiltzan. ta ni noa jun ta ze egin jakin gabe, pues morbosuak zeuden lekun geatu behar izan nintzan lagun batzuk ikusi nitun arte. ta gero alde zaharrera sartu ginen, bazkaltzea ta hori, ta gero ya ezin nunez gehio jasan inutilana egiten egotia gorritxo gaiztoak jun arte  zarautzea jun nintzan

<>zarautzen ere aurkitu nun jente dexente. aspaldi ikusi gabeko jendia, lehengusuak,  lagunak, interesak konpartitzeitun jendia, ta gorritxo gaiztoak berrize.

total ta hontara nindoan 3 helburu jarri nitun, 1 eguneko. ta bate bete gabe bukatu det asteburua. hola ezin da.

hurrengo asteburun aber zemouz. ez da denbora asko pasako zarautzea berriro jun arte. maite det putzuzulo.

06/09/2007 GMT 2

linea gorria

amaiur @ 12:49

ez det inoiz deitu linea erotiko batera, baina askotan simulatu det lagunenbatekin (bueno ia beti berdinakin jeje) linea erotikoan kontua. ta inoiz ezpadet serio egin ere kriston morboa du. norbaiti zerrikeriak esaten berotzen jutea... eta euskeraz, noski.

interesgarria zait. ta ezagutzen nauzuenek badakizue oso emozionablea naizela.

<>laster linea gorria? musuak barrikadetatik emango dituena?

buf beldurgarria da holako planteamentuak izatea ze oso argi daukat kapaza naizela...

-----------------------------------------------

portzierto...

<>ostiralean lizartzan kloratitaren kontzertua

larunbatean euskal jaiak zarautzen

igandean estropadak donostin ta gauen igual zarautzea...

batenbat animatzen da?

05/09/2007 GMT 2

proposamenak abesti bidez?

amaiur @ 14:46
Como no estoy ni comprometido ni casado, ni nada y usted no está ni comprometida ni casada ni nada por qué no charlar un ratito, eh para no sentirnos tan solos, ah

 Como ando también, libre solterito con apuro y sin suerte y usted también libre solterita, agraciada y sin nadie por qué no pasear un poquito, eh debajo este cielo tan lindo.

 Busco compañera y yo le ofrezco digo, yo no se si usted querrá compartir las horas de mi vida juntos ya no habrá más soledad

 Como yo no estoy...... (etc.). 
hemen klikatu goear-era joateko

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!