Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

mis textos son hardcore aunque no escuches los gritos

03/12/2007 GMT 2

garaipenak eta garaipen ezak... oraingoz

amaiur @ 18:55

bilbon irabazi egin dugu. errepresioari herri presioarekin erantzuten, kaleak jendez betetzen, 18/98 stop! esaten, 3 egunetan sekulako jendetza batzen, borroka da bide bakarra esaten, ez gaituzue geldituko esaten, ta zelda ilunetan dauzkagunen oroitzapena presente izaten.

gaur grabatuak dauzkadan bideoak ordenagailura pasatzen nenbilela orain ziega ilun batean dagoen bat agertu da. oihuka, jende pilaren artean, abesten edo. ta gararekin gogoratu naiz (ez det uste lotura errealik dutenik pertsona hark eta garak, baina bueno hori etorri zait) eta sabino ormazabal delakoa atxilotzen zuten uneko bideoa (garan dago eskegita) ikustean oroitzapen pila etorri zaizkit, hor inguruan ibili naizenetan gertatutakoak, maiderrek nola pasako zun une hori ere etorri zait, mikelekin genitun elkarrizketak, bere izena gogoratzen ez dedan informatiko hori, marga, sozialdemok karraskarien ondotik pasatzearen torturaz ere gogoratu naiz...

ta gero venezuelarekin gogoratu naiz. miamitsu gorrotagarriek irabaztearen kabreoarekin geratu naiz. putre zikin hoiek euren helburua lortzeko europa eta yankilandia nola erabiltzen duten, euren balore bakarrak burtsan daudenak direla, eta nire planteamentua sozialista ez bada ere, sozialistak edo miamitsuak jartzen badizkidazu aukeran dudarik gabe joango naizela sozialistekin pentsatu dut. ez da nere planteamentu amestua, baina chavezek irabaztea nahi nuelako, baiezkoak irabaztea nahi nuelako, venezuelak irabazita (baietzak alegia) guk ere irabaziko genuelako.

izango da beste aukerarenbat aurrerago.

iritsiko da garaipenaren eguna.

30/11/2007 GMT 2

luma hoztea eta errespetua

amaiur @ 22:47

badira momentuak soilik gauza bati buruz idaztea desio duzula, beste dena antrutasunez josia dagoela ematen duelako, baina ezin baduzu nahi duzun horri buruz idatzi beste norbait inkomoda dezakezulako soilik luma hoztea geratzen da.

luma hoztea pertsona horri zor diozun errespetuaren (ta kasu hontan miresmenaren) seinale. baleki hiztun ixililezinak zeinen polita den ixiltasun konplize edo errespetuzkoa...

musuak dagozkionari (ta gaur bahitutakoen senideetako batenbatek nere blogtxo xume hau aurkitu badu hari ere) ta barkamenak dagozkionari ere (bueno, hau pluralean hobe, ez det oso aste ona izan ta dexentek sufritu naute)

etorriko dira garai hobeak, eta haiek iritsi zain egon beharrean haiek lortzearen alde borrokatuko dudala, borrokatzea besterik ez dudala, borroka dela nire hautua esango dizuet.

zoriontasunaren bidean ere... borroka da bide bakarra borroka da bide bakarra borroka da bide bakarra

26/11/2007 GMT 2

gizonduz

amaiur @ 13:42

gaur jakin dut mobida horren berri.

ofizialistena da (emakunde eta abar) beraz automatikoki nere mesfidantzaren argitxoa piztu da.

herbert bibermanek 1954ean salt of the earth film handian esaten zuena (neskak eta mutilak baturik ekin behar geniola emakumeen aurkako zapalkuntzari, gizonak ere inplikatu behar ginela, ez ginela zerikusirik ez zuten elementuak) 2007an (53 urte beranduago!) hasi da ikusten emakunde.

argi dago ez dela erreferente baliagarria, beltz kapitalista edo behartsu arrazista edo militar sartzen den maritxua baina okerrago dira.

jazarpenarekin amaitzeko euren botere kupotxoa nahi duten sektoreak.

emakunderi sua! mutilak nesken aliatu izateko BEHARRA dugu borroka feministan. hori ez da gaurko gauza, sektore militante antikapitalistak aspaldian jarri dira martxan, oportunismo instituzionalistak hiltzen gaitu.

borroka da bide bakarra, borrokada bide bakarra, borroka da bide bakarra, borroka da bide bakarra, borroka da bide bakarra...

elkartasuna da jazartuak jazarpenen aurka batzea, ez gu jazartzen gaituena neutralizatzeko guk beste batzuk jazartzea.

gure mundua izartxoz beterik nahi dugu, hilargiaren handitasun eta harrokeriari gogor eutsiko dioten zelulatxoak, maitasunez eta maitasunarengatik elkarrekin batuko direnak, besarkada denik eta ekintza subertsiboena bihurtuz, besarkada hori hilargiaren aurka zuzen-zuzenean doan gezitxoa baita.

eta hilargia mila zatitxotan txikitua geratu zen.

txikitutako hilargi bakoitzetik milaka izartxo berri sortuko dira.

baina bat berezia da, nik berarekin nahikoa dut.

25/11/2007 GMT 2

la mate porque era mia (monotematikoa bihurtu ez naizela ikus dezazuen)

amaiur @ 22:05

gaur donostira joan naiz.

ohitura bat dut trena hartzerakoan (pagatua, ze kolatzean pika ekiditen saiatzen naiz hortarako egokienak diren mugimenduak egiten) lehen bagoiean sartzen naiz, ta trena martxan jartzean hurrengo bagoira noa ta hola norbait aurkitu edo azkenera iritsi arte.

gaur ere hori egin det, ta azken bagoiean tipo bat ikusi det, ezagun bat, baina ez nun berarekin jarri nahi asike nengoen tokian ikusi det aulki huts bat ta hor jarri naiz.

ondoko aulkietan bikote bat zeon musuka, ta tipoak gaizki begiratu nau. tipoa gelditu ta etzula neska musukatu nahi jarri da. ta neskak eskua askatu eta tipoa moskeatu egin da.

-zer gertatu da?- esaten zion neskak
-ezer, puntazo bat.

ta bakoitza alde batera begira.

ta neska giratu eta berriro galdetu dio.

mutilak paso egiten zun, esaten zion gero esango ziola.

neskak orduan berataz lotsatzen zela ulertu du, ta esan dio

-tonta naizela uste dezu ala?

-...

tonta naizela uste dezu? erantzun!

-...

ta orduan sekulako bronka montatu du, ta bazijoala esan du.

trenetik korrika jeitsi da, ta ni tipoaren atzean kokatu naiz ulertu detelako intimidatu egiten nula ta hola neskari alde egiten uzteko.

baina ondoko atetik joan dira, ez gara leku berdinetik atera.

kaleraka zihoazela tipoa oihuka jarri da:

-gelditu zaitez! gelditu zaitez! etorri hona!

haserre zeon, oso kabreatua, humillatua.

neska harrapatu eta gelditu egin da. gero jendearen artean galdu dira.

eta jendea azaroaren 26aren itxurakeria azukreztatuaren baitan galdu da, kontzentrazioetara joan (portzierto ur botellek esponsorizatua) bi oihu egin eta kalean bortizkeria non nahi izateko.

eta emakume hori zer? zorte txarraren gatibu benetazko aliantza feminista bat sortzen dugun arte gizon eta emakume konprometituz osatua, benetan arazoari aurre egin arte, benetan sutu arte, bizitza kondenatuak morroi ezegokiak gurutzatzeagatik haien bidean.

ez du balio 3 egunetan eztakitzer aldarrikatzen egoteak gure bizitzetan hori ez badugu errepresentatua ikusten urte osoan ordu guztietan.

ez du balio ezertarako politika eraginkorrak bultzatzen ez badira, ta datuak azaletik ikusita soilik argi ikusten da ez dela.

fama txarra loreak ureztatzen

amaiur @ 15:39

Ez diot harrokerian,
fama txarra dut herrian.
Mintzatu edo isildu
lotsagabe naute deitu!
Ez dut nehori kalterik egiten
nire bidexka dut zintzo segitzen.
Baina jendeek ez dute maite
beren gisa bizi ez bazare,
nitaz dira gaizki mintzo,
mutuak ez bistan dago.

Festa nazionalean
ni gelditzen naiz ohean,
musika militarrari
gorroto diot aspaldi.
Ez dut nehori kalterik egiten,
musika hori ez bazait gustatzen.
Baina jendeek ez dute maite
beren gisa bizi ez bazare,
denen erhi puntan nago,
beso motzenean salbo.

Iheslari bat ikustean
zakurrak bere atzean,
harrika haizatzen ditut,
beharduna laguntzen dut.
Ez dut nehori kalterik egiten
zakurrak niri ez zaizkit gustatzen.
Baina jendeek ez dute maite
beren gisa bizi ez bazare,
lasterka ditut ondotik,
denak zango motzak ezik.

Profeta ez izan arren
badakit zer pentsatzen duten,
soka bat dute hartuko
lepotik daukate pasako.
Ez dut nehori kalterik egiten
beren bideak ez baditut hartzen.
Baina jendeek ez dute maite
beren gisa bizi ez bazare,
zintzilik ikusiko naute,
itsuek ez hainbat hobe.

----------------
esta mañana he tenido un sueño
salias tu, y el cielo estaba azul
mira bien hacia adelante ten cuidado
no tengo frenos ni un duro para soltar
sigo sentado con la guitarra en la mano
las notas no quieren sonar
escucha el ruido del muelle gritandole al mar
a veces se siente, se puede notar
por eso escuchame ya se que es un sueño
que yo lo quiero vivir una vez junto a ti
ducharme contigo fundirme en tu piel, y estar asi
por eso escuchame ya se que es un sueño
que yo lo quiero vivir una vez junto a ti
ducharme contigo fundirme en tu piel, y estar asi
nubes que pasan tiempo que no se detiene
la gente no saluda al pasar
el pelo de mi cara sigue saliendo
parece que todavia respiro
por eso escuchame ya se que es un sueño
que yo lo quiero vivir una vez junto a ti
ducharme contigo fundirme en tu piel, y estar asi
por eso escuchame ya se que es un sueño
que yo lo quiero vivir una vez junto a ti
ducharme contigo fundirme en tu piel, y estar asi

------------------------------

eta hitzak harri bihurtu ziren, harriak pareta, eta paretak etxe.

ezin goxoago egon bainaiteke zure hitzen artean, arratsalde hotz batean mantatxo bat jartzea bezala baita, nire bihotz homelessak izan dezakeen etxe ametsezkoena, goxoena, desiratuena

24/11/2007 GMT 2

hilargia erotikoa da (baina gehiago betetzen nau bere lagunak)

amaiur @ 02:25

hilargia erotikoa da, ez dako ukatzerik, gaurkoa bezalako gau hotz eta ilunetan hor ageri zaigu erraldoi, dotore, errealitate bat erakusten, bere edertasuna agerian uzten, biluzik.

baina badira bere inguruan laguntzaile txiki, ezezagun eta hauskor batzuk, errealitatea baino pritzesatxo ameslari bat dakarkigutela, azkar badoaz gure desiren aldea pizten dutela eta hilargiak duen handitasun horren beharrik ez dutenak ederrak direla ikusteko, gure bidea iluminatu dezatela nahi izateko, gure bidea erakusten uzteko.

izan ere, badira. hor, desafiatzen bezela, zeruko kubak, estatu batuen muturretan beren edertasuna eta balioa erakusten, otsoaren aurrean harro zutitzen den zerritxoa lez, gure imaginazioan, ametsetan, errealitateak duen edertasun guztia gainditzen.

eta ni begira, niregana etorri, eskutik heldu eta berak duen leku pribilegiatu hartatik mundua elkarrekin ikusi eta sentitzeko, hilargiaren laguntzaileak ez baitu hilargiak duen harrokeria puntu hori, xalada baita, gutakoa, ameslaria.

eta biziki estimatzen det, sua eta argia delako, nire barne sua eta iluntasunetik ateratzen nauen argia.

beste mundu(txo) berri bat darama(gu/da)lako bihotzean

23/11/2007 GMT 2

googleren esklabu

amaiur @ 13:31

laster da the boss deitzen dioten hori euskal herrian jotzekoa. halakoetan askotan ematen da googlemania- emulemania bat.

jende pila joaten da ekintza sozial moduan hartuta (ez dakit ezer berataz baina googlen-emulen begiratuko dut bezperan ta kontzertura noa) nere amari etzaio batere gustatzen horrela jartzen naizenean (ze askotan gogorarazten diot bera hala joan zela mikel laboa eta bob dylanen kontzertura, hau da, gehiago famagatik gustoko zituelako baino) kontua da horrela interesik ez dun jende guayistak (argazkia ateratzean bere funtzioa bukatuko duenak alegia) kontzertuak bizitza alda diezaiokeen jende asko uzten duela kanpoan (jeje, bai, askotan geratu naiz kanpoan) badirudi minipuntuak ematen dituztela halako gauzetara joateagatik (edo museo aspergarri bateko esposaketa triste batera joateak tipoa ezaguna delako, nahiz eta ezer ez gustatu, soilik esateko ni han izan naiz, ezer sentitu gabe ere, han izan naiz esateko)

eta bizitzeko modu hortara akomodatzen doa gizartea, azaleko jarrerak, antzutasuna, faltsukeria eta famatuak-ikusi-nahi-ditut jarrerak hedatzen doazen bitartean.

ttu eginen nioke horri guztiari, baina nahiago dut ametsen mundura eramango nauen batenbat musukatzeko erabili.

22/11/2007 GMT 2

ameslariak militante bihurtzen garenean

amaiur @ 00:46

aurreko batean testu hunkigarri bat aurkitu (bizitza aldatzen edo hobe esanda markatzen duten hoietako bat) nuen blog batean saltseatzen. ta nire ikuspuntua oso modu ederrean erretratatua ikusten det gainera.

eskerrikasko horrelako gauzak idazteagatik, sekulako ilusioa egiten du esperantza badela, izan behar dugula, ametsek bizirik dirautela ikusteak.

militantzia eta konstatzia. kritikotasuna ta elkartasuna.

grisa aspergarria da! dio nere herrian auki daitekeen pintada batek, etzaio arrazoirik falta. amesten (ta borrokatzen) jarraituko dugu gris guztia ezabatu arte!

MILITANTZIARI BURUZ
http://mourirpourdesidees.blogspot.com-etik hartua

Militate on batek behar du
Hasieratik ametsen iturburu izan;
Ideia abstrakto guzti horiek
Nolabait baliatzen jakin;
Mundu deritzogun zirko hau aldatzeko
Gogoa eta betebeharra sentitu;
Kideekin batera, ekin eta
Ideia berritzaileak aportatu;
Injustizien aurrean zutik mantendu
Eta erasoen aurrean sutu;
Ikuskizunaren lekuko izan ordez
Gertakarietan esku hartu.

Militante on bati eskatzen diogu
Ikuspegi zabala eta aurrerakoia;
Iniziatiba eta jarrera baikorra;
Konpromezua eta kontzientzia.

Militante on batek, batez ere,
Kausan sinetsi beharko du
Ekintzaile edota pentsalari izango bada.
Hala ere, are garrantzitsuagoa da
Militanteak, egoki iruditzen zaionean
Taldearen iritziak kuestionatzea.
Militante bat ez baita egiten
Ematen zaion informazioa digeritzen.
Militante ona, jasotzen duenaren
Kritika gogorra eginez
Eta iritzi kolektibotik edanaz
Kriterio propioa sortuta
Eratzen den kidea baita.

Guk ez ditugu berdin pentsatzen duten
Berrehun mila klon nahi,
Militantziak ez du inoiz
Bakoitzak dituen ideien jarioa
Gelditu behar.

Militantziak ez du izan behar
bularrean eramateko intsignia bat.
Eta ezta ere, talde baten barnean
onartua sentitzeko modu bat.
Militantziak ez du izan behar
gogoz kontrako zerbait.
Militantziak behar du izan
Egunero amets egitera
Zaramatzan ilusio bat.

20/11/2007 GMT 2

tangoa

amaiur @ 20:53

askotan esaten didate bohemio hoietako bat naizela.

egia esan ez dit gehiegi inporta hau naizen edo ez, baina tangoa latza da (nik jende horrekin lotzen det, ez dakit zentzurik duen edo ez) gustatzen zait tangoa, baina barnetik datorrena, ez 5 azukre kilo bota ondoren geratzen dena, tango bassatia, mingarria, bihotzetik ateratzen dena, sentimentuen goratzea ekartzen duena, irrazionala. gorroto ditut pausoak milimetrikoki neurturik egiten dituzten dantzari profesional hoiek, tangoarten oinarria, ni erakartzen nauena ahazturik aktuatzen baitute horrela.

badakit klasikoegia dela baina ikaragarri gustatzen zait tango famatuenetako baten (famatuenaren?) bukaera:

De noche, cuando me acuesto
no puedo cerrar la puerta,
porque dejándola abierta
me hago ilusión que volvés.
Siempre llevo bizcochitos
pa tomar con matecitos
como si estuvieras vos,
y si vieras la catrera
cómo se pone cabrera
cuando no nos ve a los dos.

La guitarra, en el ropero
todavía está colgada:
nadie en ella canta nada
ni hace sus cuerdas vibrar.
Y la lámpara del cuarto
también tu ausencia ha sentido
porque su luz no ha querido
mi noche triste alumbrar.

norekin zaude?

amaiur @ 20:44

izarretatik animatu naute idaztera.

orain ez naiz originalegia izango, baina nerea ez izateak ez du esan nahi mereziko ez duenik.

aspaldian batzuk (oso gutxik) ondo dakizuen moduan mineroen grebetako filmak ikusi ditut, batzuentzat tontakeria edo anekdotikoa izan daitekeenak ni asko markatu nau, ta honek sorkuntza lantzea ekarri dit, ta hor nabil nere abestiak egiten ta notatxo batzuk jarriko dizkizuet.

hau zein aldetan zaude? izena duen abesti ezagun baten bertsio egokitua da (berez grebei buruzkoa da, piketean ala greba txikitzaileekin?)

aldaketak, kritikak eta abar egin mesedez, horrelako gauzak asko eskertzen dituenetakoa naiz. hori bai, kasu honetan gehienbat forma aldaketak hobetsiko nituzke, mezua uste det nahiko argi dagoela.

norekin zaude? norekin zaude?
inor ez da neutrala erabaki zaitez
heterosexisten alde ala borrokatzen?
norekin zaude, norekin zaude?

bildu zaitezte denak
entzun zazue hau
ez dugu irabazi
jazarpenak dirau

jazartua nintzen ta
jazartua naiz gaur
borrokatzera batu
heldu gazte ta haur

norekin zaude? norekin zaude?
inor ez da neutrala erabaki zaitez
heterosexisten alde ala borrokatzen?
norekin zaude, norekin zaude?

jazarpena jasaten
nola segi lasai?
erakutsi gaudela
borrokarako gai

ez entzun boterearen gezurrak
ez ahaztu arreba baztertua
nola nahi duzu aske izan
utziaz laguna ahaztua?

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!