saudade
gogoan dut hitz hori lehen aldiz non irakurri nuen, dixebraren abesti baten letra irakurtzen izan zen, nork esango zidan momentu hartan irakurtzen ari nintzen hitz horrek bizitza markatuko zidala...
gogoan dut hitz hori lehen aldiz non irakurri nuen, dixebraren abesti baten letra irakurtzen izan zen, nork esango zidan momentu hartan irakurtzen ari nintzen hitz horrek bizitza markatuko zidala...
berriro ere mikroekin jolasean hastera?
sekulako proposamen politta egin da, asko motibatzen nauena ta ilusio asko egiten didana, ia aurrera doan
"ai buruak balu egunek duten konstantzia bera, bata bestearen atzetik beti, geratu gabe aurrera, gertatuak gertatu beti aurrera, zeinen indartsu eta geldiezin litzatekeen..."
marc eta alfonsoren omenez
Si véns amb mi,
no demanis un camí planer,
ni estels d'argent,
ni un demà ple de promeses, sols
un poc de sort,
i que la vida ens doni un camí
ben llarg.
----------------
alegia:
nirekin bazatoz
ez eskatu bide laua izatea
ezta zilarrezko izarrak
ezta promesaz beteriko etorkizuna, bakarrik
zorte pixka bat
eta bizitzak eman diezagula oso bide
luze bat
-------------------------------
aspaldian irakurri deten zati emotiboena iruditu zait, ta gainera erreflejatua ikusten naiz hitz hoietan
abesti osoa:
Si em dius adéu, vull que el dia sigui net i clar, que cap ocell trenqui l'harmonia del seu cant.
Que tinguis sort i que trobis el que t'ha mancat en mi.
Si em dius "et vull", que el sol faci el dia molt més llarg, i així, robar temps al temps d'un rellotge aturat. Que tinguem sort, que trobem tot el que ens va mancar ahir.
I així pren tot el fruit que et pugui donar el camí que, a poc a poc, escrius per a demà.
Què demà mancarà el fruit de cada pas; per això, malgrat la boira, cal caminar.
Si véns amb mi, no demanis un camí planer, ni estels d'argent, ni un demà ple de promeses,sols un poc de sort, i que la vida ens doni un camí ben llarg.
edo:
Si me dices adiós quiero que el día sea limpio y claro, que ningún pájaro rompa la armonía de su canto. Que tengas suerte y que encuentres lo que te ha faltado en mí.
Si me dices te quiero que el sol haga el día mucho más largo, y así robar tiempo al tiempo de un reloj parado. Que tengamos suerte, que encontremos todo lo que nos faltó ayer.
Y así toma todo el fruto que te pueda dar el camino que, poco a poco, escribes para mañana. Que mañana faltará el fruto de cada paso por esto a pesar de la niebla, hay que andar.
Si vienes conmigo no pidas un camino llano ni estrellas de plata ni una mañana llena de promesas, solamente un poco de suerte y que la vida nos dé un camino bien largo.
independentista bazara ta zure talde faboritoa espainiarra bada,
zure talde faboritoak espainia errepresenta badezake eurovisionen,
ze jarrera da koherenteena: espainiak irabaztea desiratzea edo galtzea nahi izatea?
txantxantxan
galdera hori dut buruan
portzierto, taldea la casa azul da, nahiz eta justu aurkeztu duten abestia (uste dezakezuenaren kontra) gutxien gustatzen zaidanetako bat den
badaude hitzak, irudiak, esan nahi dutena bostmila aldiz gainditzen dutela kolektibo batzuen bihotzetan, pertsona batzuen bihotzetan.
"bueltatzen" kasu, batzui abesti bat dakarkie gogora, beste batzuei laguna, edo gurasoa, edo ikastera joana dena, edo borondatez kontra eraman dutena, edo musu hura, egun ahaztezin hori,... sentimentuen sumendi bihurtzen da hitza.
bueltatzen, arrieta andereñoagatik, bueltatzen makinaria guztia martxan jartzera, bueltatzen harreman sarea osatzen saiatzera (bipuntuzero), bueltatzen ikastera, entzutera, disfrutatzera, sufritzera, idaztera, amestera, lotsatzera, alaitzera, jolastera, beldurtzera, urduri jartzera, iraultzera, negar egitera, kale hartatik paseatzera, laguna besarkatzera, biluztera, bizitzera.
denboraren orratz erdoilduen ziztada zorrotzak ene bihotza odolusten
masailetik behera negar malko suizidak jausten
etorkizun ezaren itsaso mugagabean nire ametsak itotzen
eta zu, eder eta gozo, nere aurrean ikusten
ameslariaren azken arnasa sentiarazten nauzu etorkizunarekin amesten
Musikerrepresaliatuak kontzertuetara!!!
Badira urte batzuk Markinan Gaztemugi! Euskal Herriko Gazte Mugimenduaren Topaketak egin zirela. Honen ondotik, Arrasaten gazte talde bat bildu eta MusikHerriaren hasiera suposatu zuen. Horrenbeste jende, amets eta borroka... eta berriro ere, azken gertakizunen harira, Markinara bueltatu beharrean gaude, zoritxarrez.
MusikHerria sortu genuenetik, kolektiboak ezberdina izan behar zuela argi genuen: herri mugimendutik sortua denak duen puntu hori behar zuen; eta herri mugimenduaren parte den heinean, hainbat dinamikatan aktiboki parte hartzea etorriko zen geroago.
Iazko urtarrilean, musikari eta herritar kontziente eta aktibo bat, Adikune taldeko Markel, bahitu ziguten. Azaroan, ordea, Enkarterriko beste gazte konprometitu bat, Apurka taldeko Potxu, eraman zuten. Oraingoan, dinamika errepresiboak bere horretan jarraitzen duenean, Markinako Oliba Gorriak taldeko Ezkerra eta Enekoren atxiloketak salatu beharrean gaude, hauek ere euskal herritar kontziente eta aktibo izateagatik giltzaperatu dituztelako. Badakigulako, ondo jakin ere, Markel, Potxu, Eneko eta Ezkerra bezala beste askok jasaten ari diren jazarpen eta kartzelaratzeak, Estatu Espainolak Euskal Herria eta konkretuki euskal gazteria anikilatzeko saiakeraren baitan kokatzen direla.
Potxuk jasandako torturen ondorioz, bere autoinkulpazioa lortu zuten, hori baita inkomunikazioa eta torturaren helburua. Era berean, Eneko, Ezkerra eta Lea-Artibain atxilotutako lagunek ere tratu txarrak salatu dituzte. Horregatik, MusikHerriak bere kezka agertu nahi du disidentzia politikoa desaktibatzeko metodo horiek babesten dituzten eragileengatik; izan ere, tortura zuzenean praktikatzen dutenak badaudelako, baina demokraziaz eta giza eskubideez ahoa betetzen duten beste batzuk, tortura ahalbidetzen duen inkomunikazioaren aurrean, ezer gertatu ez balitz bezala beti beste alde batera begira gelditzen direlako ere.
Baina gorrotoaren politika bultzatu eta babesten duten horiek ez bezala, guk ez ditugu ahaztuko, ez dugu gure borrokan etsiko lau kideok gure asanbladetan zein kontzertuetan gurekin izan arte, gauza asko esan baititzakegu, baina ezeren gainetik gauza bat: maite zaituztegu! Ez etsi, zuekin gaude!
Gure aldetik, MusikHerriak hautu argia egin zuen bere garaian: MusikHerria ezin uler daiteke herri mugimenduarekiko harremanik gabe, eta saiakera kriminalizatzaile horien gainetik, MusikHerriak argi du zilegitasuna ez duela audientzia espainolak ematen, zilegitasuna berez badaukagulako eta kalean eta lanean, antolakuntza eta borrokarekin demostratzen dugulako. Horregatik, ozen esaten dugu lanean segituko dugula, borrokan, gure esparrutik, musikatik, herri eta gazte mugimenduarekin batera, herri eta mundu libre eta justuago baten alde.
Utzi Euskal Herria eraikitzen!
Utzi bakean herri mugimendua!
Markel, Potxu, Eneko eta Ezkerra askatu!
MusikErrepresaliatuak kontzertuetara!
izan dezue noizbait pertsona bat bizitza guztian gertu izanda ezaguna denaren eta pertsona bat bizitza osoan ordu gutxitan ikusita lagun denaren sentsazioa?
kukutzako egunetaz akordatzen etorri zait hau, han ibili ohi den gizon batekin akordatzen, ordenagailuaren aurrean eta pornoa buruan dudala, izan ere ordenagailu artean ibiltzea atsegin du ta berak esan zidan poetak lehen zirena (asaldatzaileak, iraultzaileak) izango zela pornoa.
pornoak poesia galtzen ari zen jendartzea eraldatzeko gaitasuna hartuko zuela.
zenbat hizketaldi antzu "lagunartean" eta "ezezagun" batekin bazkari batean izandako elkarrizketak bizitza gopitik behera aldatu zidan.
vayapordios.
lagunak ezpaitaude batera emandako ordu kantitatean, sentitutako sentsazioen kalidadean baizik.
beldur naiz, badira aste batzuk berri txarrak, beldurrak, kabreoak, eztabaida gogor eta mingarriak eta duda latzak ditudala.
badira aste batzuk benetan kezkatua noala, ta aste hau ya bum! egiteko modukoa da.
eztanda egin nahi det, ta behar det, baina ez daukat eztanda kontrolatuko didanik, ya kezkatua ta aztoratua nengola ezkerra ta eneko hartu zituzten, ta horrek joditu intzian, asko joditu zian, gero etxean egunero bronkak, ta barnera gorde naiz, mundutik at bezela, gaur gainera sekulako eztabaida fuertea izan det, gainera gaur deklaratu dute atxilotuek eta barrura doaz (ta zein egoeratan daude? ondo daude? zerbait egin diete? galdera hoiek buruan bueltaka) ta eztabaidana superatzen nengola (bestea latzagoa da, ta berriak izan arte...) goizeko 4.30tan etxera deitu dute, eta harrituta geratu naiz (ez baita bate normala) ta osaba zela jakitean ta ia lotan zeuden galdetu gabe gurasoak esnatzeko eskatu didanean aluzinatzen neon.
baliteke orainarteko heriotzarik garrantzitsuena ematea hurrengo orduetan (bi ordu ematen zizkioten azken berrien arabera)
galdua nago, guztiz deskolokatua, eta beldur naiz, ez dakit zer etor daitekeen, nola hartuko dudan datorrena, nola egingo diodan aurre etorkizunari.
jaio.sufritu.hil.
Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!