Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

mis textos son hardcore aunque no escuches los gritos

Artxiboa: Urtarrila 2008

27/01/2008 GMT 2

berri txarrak

amaiur @ 07:01

beldur naiz, badira aste batzuk berri txarrak, beldurrak, kabreoak, eztabaida gogor eta mingarriak eta duda latzak ditudala.

badira aste batzuk benetan kezkatua noala, ta aste hau ya bum! egiteko modukoa da.

eztanda egin nahi det, ta behar det, baina ez daukat eztanda kontrolatuko didanik, ya kezkatua ta aztoratua nengola ezkerra ta eneko hartu zituzten, ta horrek joditu intzian, asko joditu zian, gero etxean egunero bronkak, ta barnera gorde naiz, mundutik at bezela, gaur gainera sekulako eztabaida fuertea izan det, gainera gaur deklaratu dute atxilotuek eta barrura doaz (ta zein egoeratan daude? ondo daude? zerbait egin diete? galdera hoiek buruan bueltaka) ta eztabaidana superatzen nengola (bestea latzagoa da, ta berriak izan arte...) goizeko 4.30tan etxera deitu dute, eta harrituta geratu naiz (ez baita bate normala) ta osaba zela jakitean ta ia lotan zeuden galdetu gabe gurasoak esnatzeko eskatu didanean aluzinatzen neon.

baliteke orainarteko heriotzarik garrantzitsuena ematea hurrengo orduetan (bi ordu ematen zizkioten azken berrien arabera)

galdua nago, guztiz deskolokatua, eta beldur naiz, ez dakit zer etor daitekeen, nola hartuko dudan datorrena, nola egingo diodan aurre etorkizunari.

jaio.sufritu.hil.

23/01/2008 GMT 2

ez, ez dut nahi (ez ez ez)

amaiur @ 22:44

gaur markina eta ondarru inguruan 8 atxiloketa izan dira, bertan gure familia handiko bi (familia handia musikherria da)

diruaren gainetik
kontzientzia eraikiz
musika ekintza zuzen
bezala erabiliz
aldarrikapenerako
transmisiorako
musika aske izateko

lehen aldiz lasarten ikusi nitun, mendi martxa mortala ta geroko udan oker ez banago, herriko festetan, debekuen gainetik kamioirockean.

eta aluzinatua utzi ninduten (bueno aluzinatu euren letren kañak aluzinatuarazi zian.

gero denbora bat aurrerago musikherriaren familian agertu ziren ze ordurako ia ahaztua nuen kontzertua, denbora pasa da ya musikherriaren bere aurreneko pasoetatik eta denbora pasa da durangoko aurkezpen publikotik, baina gauza batzuk ez dira aldatzen.

egun hartan oliba gorriak eta gartzela zebiltzan denon ahotan, gaur oliba gorriak eta gartzela daude denon ahotan.
eneko, ezkerra ta gainontzeko atxilotuak kalea!

Irakurri gehiago »

18/01/2008 GMT 2

zelulatxo bat hiltzen denean

amaiur @ 00:01

egun batzutan hutsa sentitzen naiz, bortizki hauskorra, txiki eta zentzugabea.

zure existentziaren zergatiaren inguruan hausnartzen aritu ta ezer ulertzen ez dezun momentu hoitako batean bezela, inolako heldulekurik gabe, inolako ihesbiderik gabe, zuzenean galbidera, zuzenean desastrera, noraezean.

badira egunak bihotza bera ere dardarka izaten dudala, inork nabaritu ez arren lehertuko dela dirudiela, bere ixiltasunean, bere anonimotasunean, bere taupaden beroak eta bere babes-ezaren hotzak ematen duen egoera kuriosoan (paradoxikoan).

badira egunak nik plan bat izanda ere, nik asmo bat izanda ere, egoera batzuk asmo hoiek abortatu eta kaltegarriak zaizkidan erabakiak hartzera eramaten nautela, inor ohartu gabe, barnetik eramaten sufrikario guztia, barnetik negarrez, gelditu ezinik negarrez. xumeki mindua, mundua ez baita gelditzen, mundua aurrera doa gertatzen dena gertatuta ere.

badira egunak gauza gutxik dutena zentzua, eta okerrena dena, jende gutxik detekta ditzakeela gertatzen diren mikrohistoriatxo guztiak.

ba egun hoietako bat dut gaurkoa, negar malkotan baina inor konturatu gabe sufritzea tokatzen zaidan egun hoietako bat.

mingarriena agian ez da hori, mingarriena agian bihar inork ez duela jakingo da, bihar inorentzako ez dela relebantea izango, ez dela irakaspenik edo hobetzen lagun diezaguken ezer egongo, denak berdin jarraituko duela berriro sentsazio honek guztiz hartzen nauen arte.

berriro ere bakardadean, berriro ere ixilik eta berriro ere bortizki hauskor izan arte, inpotentzia nitaz jabetu arte.

gaur rocky horror picture show ikusiko det, behar detelako, antidepresibo moduan baliagarria izateko kualidadea duelako.

eta bihar masa akritiko edo alkoholizatuaren artean nahastuko naiz eta esango didate mozkorra noala inoiz alkoholik edan ez badut ere, hausnartu, analizatu eta inguruan gertatzen direnetaz konturatzeko gaitasuna galdu baitugu

02/01/2008 GMT 2

abenturak ta kalenturak

amaiur @ 22:15

gaur zinera joan naiz film bat ikustera. exeri eta gutxira ondoan jarri den tipoarekin hitzegiten hasi naiz (bueno, bera hasi da) bastante pelikula kutrea espero nun (nerabeentzako egiten dan zerrikeria yanki hoitako bat) ta tipoak urte dexente zitun (30-40) ta bastante serio ikusten zun filma, kritiko batek ikusiko lukeen bezela edo. gero neska batzuk sartu dira ta hola geratu gea:

- kritikoa pasilotik gertuen gero ni, gero NESKA ta gero bere laguna (ta atzean beren lagunak, bukaerararte jakin ez badet ere)

filma hasi eta egoerak gertatzen joan ahala tiparen irribarrea nabaritu det, ta gustatu egin zait, ia irribarreko begirada intentso bat (segun zeinentzako lizuna ere) eskeintzen nion, gehiago merezi zuen baina bueno, ahal bezainbeste egin det.

batzutan bere hanka nerearen aurka jartzen zen (ez dakit nahita edo ez) eta oso bero notatzen zen, askotan mugitzen zuen, ta orduan bustia egon zitekeela imaginatu det (alua, ez hanka) ta ni ere bero jarri naiz.

egoera oso berezia izan da.

pentsatu nahi det bera ere guztiz konsziente zela, ze begiradatxo batzuk topatu egin dira, biok elkarri begira irribarretsu...

ta filma bukatzea desiatzen nengoen berarekin hitzegiteko, esateko ia zerbait hartu nahi zuen edo, gainera bere laguna denaz konturatu da asike berak nahi bazuen bere laguna etzen arazo izango.

berezia izan da ze sala nahiko betea zegoen eta denak filma ikusten edo inutilarena egiten zeuden, baina fila batean behintzat polita zen egotea, ezberdina zen egoera ta ezberdinak filakoen buruetan zeuden pentsamentuak.

filma amaitu eta orduan konturatu naiz lagun gehiago zituela (zeintzuek ez duten ezer nabaritu ta beraz etzekiten zer gertatu zen) eta orduan gauza okerrago ikusi det.

atera behar zutela ikustean aurrea hartu diet, eta pixkat azeleratu ta gero asko mantsotu det erritmoa ta atzera begiratuaz ulertarazi nahi izan det hitzegin nahi bazun itxoingo niola, beretzako ninduela, momentu hortan beraren ondoan izan nahi nuela.

baina lagunen aurrean ez egiteagatik edo besterik gabe interesik etzuelako ez da ezer gertatu.

gero larunbatean desiatu nun neska bat ikusi det, ta agurtu nau. ta geratu bezela nahi zuen hitzegiten, baina nik beste neska irribarretsua nuen buruan, eta ezin izan det.

eta iluntasunean eta bakardadean, musika entzunaz, jendearen artean galdu naiz nere gorputza etxean kokatu arte.

gorputza, ze burua ze gertatuko ote litzateke? galdera planteatzen dabil oraindik...

zenbat momentu on eta polit lotsak anikilatuak, zenbat min eta atsekabe, zenbat bakardade...

(gainera filma salan gertatzen ari zenaren inguruan zijoala esan daiteke... kasualitatea? seinale ez interpretatu bat? huskeria bat? ez dakit, ta zoritxarrez ez det uste inoiz jakin ahalko dudanik...)

titulua ezinhobea eh?

01/01/2008 GMT 2

go on home british soldiers go on home

amaiur @ 00:32

Go on home British soldiers, go on home
Have you got no fucking homes of your own
For 800 years we've fought you without fear
And we'll fight you for 800 more

If you stay British soldiers, if you stay
You'll never ever beat the IRA
For the 14 men in Derry
Are the last that you will bury
So take a tip, and leave us bloody be

So go on home British Soldiers, go on home
Have you got no fucking homes of your own
For 800 years we've fought you without fear
And we will fight you for 800 more

We're not British, we're not Saxon, we're not English
We're Irish and proud we are to be
So fuck your Union Jack, we want our country back
We want to see old Ireland free once more

So go on home British soldiers, go on home
Have you got no fucking homes of your own
For 800 years we've fought you without fear
And we will fight you for 800 more

We'll fight them British soldiers for the cause
We'll never bow to soldiers because
Troughout our history, we were born to be free
So get out British bastards leave us be

So go on home British soldiers, go on home
Have you got no fucking homes of your own
For 800 years we've fought you without fear
And we will fight you for 800 more

Go on home British soldiers, go on home
Have you got no fucking homes of your own
For 800 years we've fought you without fear
And we will fight you for 800 more
-----------------------------------

beste batzuk ere egin dezaketela eh... i mean, ez dezu british izan behar zuretzako dala pentsatzeko... ya tu zabeh

ez kuban, ez irlandan, ez kurdistanen, ez iraken, ez euskal herrian

internazionalismoa edo herrien arteko elkartasuna ta berdinen arteko tratua da, edo ez da.

musuak ta maitasuna borrokan, elkartasunean eta erresistentzian sinisten dezuen guztientzako.

ta gorrotoa, gorroto bortitz eta barnekoa horren aurka borrokatzen duten inperialista zikinentzat.

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!