gaur donostira joan naiz.
ohitura bat dut trena hartzerakoan (pagatua, ze kolatzean pika ekiditen saiatzen naiz hortarako egokienak diren mugimenduak egiten) lehen bagoiean sartzen naiz, ta trena martxan jartzean hurrengo bagoira noa ta hola norbait aurkitu edo azkenera iritsi arte.
gaur ere hori egin det, ta azken bagoiean tipo bat ikusi det, ezagun bat, baina ez nun berarekin jarri nahi asike nengoen tokian ikusi det aulki huts bat ta hor jarri naiz.
ondoko aulkietan bikote bat zeon musuka, ta tipoak gaizki begiratu nau. tipoa gelditu ta etzula neska musukatu nahi jarri da. ta neskak eskua askatu eta tipoa moskeatu egin da.
-zer gertatu da?- esaten zion neskak
-ezer, puntazo bat.
ta bakoitza alde batera begira.
ta neska giratu eta berriro galdetu dio.
mutilak paso egiten zun, esaten zion gero esango ziola.
neskak orduan berataz lotsatzen zela ulertu du, ta esan dio
-tonta naizela uste dezu ala?
-...
tonta naizela uste dezu? erantzun!
-...
ta orduan sekulako bronka montatu du, ta bazijoala esan du.
trenetik korrika jeitsi da, ta ni tipoaren atzean kokatu naiz ulertu detelako intimidatu egiten nula ta hola neskari alde egiten uzteko.
baina ondoko atetik joan dira, ez gara leku berdinetik atera.
kaleraka zihoazela tipoa oihuka jarri da:
-gelditu zaitez! gelditu zaitez! etorri hona!
haserre zeon, oso kabreatua, humillatua.
neska harrapatu eta gelditu egin da. gero jendearen artean galdu dira.
eta jendea azaroaren 26aren itxurakeria azukreztatuaren baitan galdu da, kontzentrazioetara joan (portzierto ur botellek esponsorizatua) bi oihu egin eta kalean bortizkeria non nahi izateko.
eta emakume hori zer? zorte txarraren gatibu benetazko aliantza feminista bat sortzen dugun arte gizon eta emakume konprometituz osatua, benetan arazoari aurre egin arte, benetan sutu arte, bizitza kondenatuak morroi ezegokiak gurutzatzeagatik haien bidean.
ez du balio 3 egunetan eztakitzer aldarrikatzen egoteak gure bizitzetan hori ez badugu errepresentatua ikusten urte osoan ordu guztietan.
ez du balio ezertarako politika eraginkorrak bultzatzen ez badira, ta datuak azaletik ikusita soilik argi ikusten da ez dela.