Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

mis textos son hardcore aunque no escuches los gritos

Artxiboa: Urria 2007

26/10/2007 GMT 2

hausnar dezagun, mesedez, hausnar dezagun

amaiur @ 15:46

“Ustedes, los mortales, devalúan la palabra amante. Amante es el que ama, el que ejerce el amor. No hay palabra más hermosa en el diccionario que amante. Sin embargo, se empeñan en darle connotaciones negativas, cargando al vocablo de clandestinidad, engaño y riesgo. Como si acaso la clandestinidad, el engaño y el riesgo no fueran tres de las acciones más honrosas que ha conocido un ser vivo”.

marc-ek esaten duen bezala euskaldunak 8 ordu pasatzen ditu lotan ta beste denak estatuak engañatzen

euskaldun askok ere klandestinitatea ezagutu behar izan dute, oraindik orain halako klandestinitate maila batean egotera behartuak daude herri mugimendu batzuk, ta esperozagun ez orokortzea eta behin betiko egoera hau desagertzea

arriskua, zantzutegi nazionalean kas edariak aipatzen dituztenetik delitu izan litekeelakoan... nor dago arriskutik kanpo?

gu (pertsonak) maitatzeko hotzegiak ginelakoan eta maitaleek ezagun dituzten hitzak ezagun guretzat ere

11/10/2007 GMT 2

demokrats

amaiur @ 19:30

oso gogoko dut hitz hori.

nere degenerazio linguistikoetako bat da, demokrazia eta arratoiak (gajoak) nahasten dituena.

gaur dokumental bat ikusten nengoen, madrilgo lavapies auzoaren ingurukoa (a ras del suelo, emulen aurki dezakezue) eta bertan lavapies auzoko borroka eta kezkak agertzen dira.

politikarien inguruan dexente hitz egiten da, ez da dokumental guztiz politikoa baina argi dago egin dutenen asmoa bazela.

kontua da politikarietaz hitz egitean mesfidati agertzen zaizkigula, ez dutela sinesten batere klase politikoan, baina halere berriz bozkatzera joateko intentzioarekin imaginatzen nituen.

halako egoerak geroz eta hedatuagoak daude espainiar estatuan, baina gurera joanaz, euskal herrian bada bozkatu nahi baina uzten ez dioten jendea. honen aurrean bi bide har daitezke:

1- bozkatzeko gogoekin jarraitzea marko berdinean bada ere

2- arotzarena egin ta txikitu gaur egun dagoena denok libreki ibili gaitezkeen eta herritarren kezkengandik gertuago ibiliko den boterea (edo botere eza) ahalbidetzen duen beste eszenario bat eman arte.

nik oso argi dut bigarren posizionamendua dela nirea, kontua da egunero argiago ikusten dudala beste bideek ez dutela ezer onik ekartzen.

monarkia, konstituzioa, autodeterminazio eskubidea, identitatea, antolaketa modua (zergatik izan behar da demokrazia bide bakarra?) eztabaidaezin diren bitartean jo ta suntsitu.

inposaketen aurrean altxatzen ez bagara noiz altxako gara?

antimonarkikoa, 1978ko konstituzio frankistaren aurkakoa, independentista, euskalduna ta akrata.

05/10/2007 GMT 2

5 egun 5 gau...

amaiur @ 12:59

Euskal ezker independentistako 20 ordezkari inguru atxilotu dituztela-eta, salaketa kanpaina abiatu dugu.

Adierazpenarekin ados bazaude, bat egin ezazu.

Zure blogean, bat-bateko mezularitzan, epostan, Myspacen, Fotologen... freebatasuna hitza duen post bat idatzi besterik ez duzu egin behar.

Adierazpena:
Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude: freebatasuna

--------------------------------------------------

ohar pertsonala: bat egiten dut ekimenarekin atzo burutu zen basakeria salatzeko intentzioarekin baina argi utzi nahi dut ez dudala demokrazia babesten.

ez espainiari, ez frantziari, ez euskal estatuari.

dagoena dagoela boterean, antiautoritarioa beti!

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!