Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

mis textos son hardcore aunque no escuches los gritos

Artxiboa: Iraila 2007

27/09/2007 GMT 2

euskal jai desalojatzera etorri zirenean...

amaiur @ 13:18

euskal jai desalojatzera joan zirenean,

ixilik geratu nintzen,

ez bait nintzen hangoa.

sorgintxulo desalojatzera joan zirenean,

ixilik geratu nintzen,

ez bait nintzen hangoa

ametsenea desalojatzera etorri zirenean,

ez nuen protestatu,

ez bait nintzen hangoa.

letaman desalojatzera etorri zirenean,

ez nuen protestatu,

ez bait nintzen hangoa.

gu desalojatzera etorri zirenean,

etzegoen jada protestatu zezakeenik.

elkartasuna da eraldaketa ororen oinarria, bizitza triste ilun eta egoistetatik atera eta elkarri laguntza ematea, link afektiboak sortzea. bihotza sutan, arimak gogotsuki batzea denak helburu beraren bila.

kristo guztia intxaurrondora!

bihar manifa 20tan eta igandean ahal den jende guztia han lo egitera!

hautsi dezagun testua, letaman ez da hustuko!

26/09/2007 GMT 2

demokrazia hitzak nazka ematen dit

amaiur @ 17:32

demokrazia hitzak nazka ematen dit. hitz horrengatik miloika basakeria egin delako. herriak jazartu, lege ustelak ezarri, alkatesa lotsagabeak legitimatu, mugimendu sozialak anikilatu, herriari erabaki ahalmena kendu, botere gehiegikeriak, torturatu, gartzelaratu, hil. drogekin jendarte inkonformista ixildu, medioekin zarata egin jende bat isilarazteko, ustelkeria eman da, xantaia, trapitxeoak, jazartzailea defendatu da jazartuaren aurrean, hezkuntzaren bidez jendea moldatu da, ez dute ikasi euren kabuz pentsatzeko, ikasi dute euren kabuz pentsatu ahal ez izateko.

demokraziak nazka ematen dit, ezin dut jasan.

demokrata deitzen direnek demokrazia ahoan dutela jarduera antidemokratikoak burutzen dituzte eurentzat demokrata ez direnen aurka!

ni bezala pentsatu edo bestela etzara demokrata. zenbat min egin duen mccarthy ustel hark.

eta pentsatzea kargutik kendu eta hamarkadetara beraren teknikak baino basatiagoak erabiltzen direla... masiboki eta ez herrialde gutxitan

batzutan pentsatzen dut faxista hitzarekin ere antzeko zerbait gertatzen dela, askotan erabiltzen dela zentzurik ez duenean, deskalifikatzeko modu bezela

23/09/2007 GMT 2

beste testu transzendental bat

amaiur @ 18:33

ipuin erotiko bat idaztera nindoan, baina errealitate gordinak bortizki jo nau eta honela geratu da. gertakizun errealetan

oinarrituriko fikzioa da, eta kuriosoa bada ere errealetik gehien duena izan liteke fikziozkoena dena.

arratsaldeko bostak ziren eta etxetik atera nintzen, asanbladara joan nahi nuen lasai lasai buelta bat ematen. atsegin dut

bueltatxo bat ematea bakardadean, hausnartzen. hurrengo egunean klasea nuen, eta horren inguruan nenbilen pentsatzen. di-da

batean gladys-en parkera iritsi nintzen, eta gutxira jada ametsen etxean nengoen.

asanbladan erabaki genuen mobilizazioak egitea ametsen defentsan, eta auzoa inplikatzea oso ondo etorriko litzatekeela

komentatu genuen. banderatxoak egin genituen balkoietan jartzeko, ta manifarako.

gorritxo gaiztorik oraindik ez zen ageri. manifa hasi genuen eta orduan bai, orduan agertu ziren. eta bero zebiltzan, batzuk

identifikatu zituzten manifaren arduradun bezala jarriaz. eta gero barrikadak altxa zituzten batzuk, beste batzuk alde egin

zuten.

afaltzen nengoela, ondokoen elkarrizketa entzun nuen. sutan jarri ninduen. gorritxo gaiztoen defentsan eta gazteon aurkako

diskurtso hori auzoan bertan, mobidaren zentrutik oso metro gutxira emateak piztu egin ninduen. gorrotozko begirada bat izan

zen nire agurra eta alde egin nuen leku horretatik.

filmak ikusten geratu ginen desalojatzera etorriko zirenei itxoiten genien bitartean. sherlock holmesen bat ikusi genuen, eta

gero pixkanaka jendea alde egiten hasi zen. nik han geratu behar nuen, eta beste bat ere nirekin geratu zen.

gure arteko elkar ezagutza garatzen joan ginen, gure beldurretaz eta ametsetaz hitz egiten, gure desiretaz eta betetzen

gintuzten gauzetaz. hotza egiten zuen, eta gainera ixiltasun beldurgarria zen nagusi kanpoan, edozein zaratak aztoratzeko

moduko ixiltasun hori.

eta elkarri besarkatu ginen, biok genekien gau hori ez zela erraz ahazten denetakoa izango ze emozionalki oso kargatua

egoteaz gain, gure bizitzen zatitxo bat eta oroitzapen pila gordetzen zituen etxe horren azken eguna izan zitekeen.

dardarka ginen biok, eta belarrira gauzak xuxurlatzeari ekin genion, xuabe-xuabe elkar laztantzen hasten ginelarik. musuak

masailean eta lepoan, eta halako lasaitasun maila bat lortzen joan ginen, zilborrekin jolasten jarraitu genuen...

berak piercing bat zuen ditiburuan eta nik kontatu nion nola ikaragarri berotzen nauen hor piercinga ikusteak eta xuabe-xuabe

ikutzen hasi nintzen (minik ez egiteko) eta ni berotzen nindoan. nabaritu nuen bera ere antzeko zebilela eta elkarren

gorputzak deskubritzeko jokuak egitea proposatu nion. tentsioa lizunki garaitzea alegia. mihiarekin batak bestearen gorputza

errepasatzea, hatzekin gure zulotxoak deskubritzea... oso esperientzia politta izan zen eta ordurako genuen konexioa indartu

egin zen, orduan aurpegiak aurrez aurre jarri genituen eta denbora gelditzeko kapazak diren musu hoietako bat eman genion

elkarri, gure mihi bustiak euren artean jolasten, harnasa gelditzen eta eskuekin bestearen dena nabaritzen, sentitzen, gure

parte berri bat bezala. hankarteetara eraman nuen eskua eta gogor eta bustiak zeudela nabaritu nuen, horrek ilusioa egin ohi

dit, eta egun horretan baita ere noski. sortu genuen mundutxo horrekin ahaztua nuen hasieran genuen tentsioa. biok horren

biluzik (eta ez soilik fisikoki), horren bustirik, horren bero eta horren irribarretsu ginen...

eta bapatean...

PUM,PUM,PUM!

Zipaioak ziren eta gu desalojatzera zetozen pelotazoka!

atera gintuzten eta hor zeuden gure lagun eta lekua defendatzera zetozen guztiak eta baita ere eztakitzenbat gorritxo gaizto.

halako batean esnatu egin nintzen, dirudienez zarautzetik etorri ta gero ametsenean gertaturikoarekin pentsatzen hartu nuen

lo hondartzan, baina pum, pum, pum!-a oraindik entzuten zen, anbulantziak joan eta etorri... gorritxo gaizto pila bueltaka...

eta markelen argazkia. amets bat izan zen, baina momentu hartan elementu guztiak hor zeuden, ametsenea eta markel gure

bihotz, paret eta argazkietan, gorritxo gaizto pila kaña emateko gogoz, munipak ere gertu ziren...

hortik egun gutxira, ametsenearen desalojoaren urteurrena baina hilabete lehenago hor ondoan dagoen letamanen desalojoa eman

daiteke, beste ametsen gune bat desagerrarazi nahi dute donostian.

nik gustura egingo nituzke ipuin erotikoak baina horrelakoek etsipena soilik dakarkidate.

batzutan pentsatzen dut erotismoa gure ihesbidea dela, bizitza gris eta tristetik alde egiteko, bihotza bizirik mantentzeko

ta sentitzen ez ahazteko. baina horren zaila dirudi askotan gure arimak gorrotoz blai ez geratzea...

batzuk ziega ilunetan sartzen dizkigute, leku batzuk suntsitu egiten dituzte, gai batzuetaz espresatzea debekatu egiten

digute...

baina potentzialidade handiena gure memoriak du, oraindik ez baita asmatu gure memoriatik oroitzapen hoiek denak borratzeko

ezer.

eta bukaera klasiko berritzaile bat emateko...

ipuina ez bazaizue gustatu nere errua eta atsegin baduzue eman eskerrak markel ta erikari.

zor nien. zor dizuet.

(markeli lotsagatik edo kasi ezagutzen ez nuenez ez diodalako idatzi gogo asko izan arren eta erikari berarekin izango dudan
azken oroitzapena ez delako nahiko nukeen bezain politta)

ezin asimilatu

amaiur @ 03:48

san juanetan hernanin izan nintzen ahal nuen guztitan. haietako bitan neska batekin egon nintzen, bere lagun bat ikusten nauenero datorkit esaten berarekin ligatu nahi nuela. gaur hortaz aparte beste gauza bat esan dit, gaindosiagatik hil dela.

ekainean norbaitekin ligatzen-edo egotea eta 3 hilabete beranduago hila dagoela jakitea oso jebia da.

baina etzen berri txar bakarra, pixkat beranduago jakin dudanez letaman (intxaurrondoko gaztetxea) astelehenean edo asteartean bota dezakete.

egia esan ez naiz ia inoiz egon (behin bakarrik) baina donostin bi gaztetxe daude orain (nik dakidala loiolakoa eta letaman) eta egiakoa ere bota zuten... (momentu klabea nere bizitzan)

gaur atzo idatzi nuen ipuin bat jarri nahi nuen, ipuin erotiko-politikoa zen.

baina idatzi nuenetik orainarteko denbora honetan gauza txarrak soilik gertatzen zaizkit (bakardadea geroz eta presenteago egiten da, aurrez aipaturiko bi kontuak, astebukaera honetarako nituen planetatik batere ez da bete...)

hobera doazenean idatziko dut, izan ere neretzako oso oso berezia da ipuina (esan nahi det asko duela autobiografikotik, eta beraz puntu emozional oso fuertea duela)

momentuz jendea animatzea besterik etzait gelditzen intxaurrondora azaltzeko.

astelehena eta asteartean kristo guztia letamanera!

(astelehenean ni berri hau gabe ere joatekoa nintzen emanaldi bat ikustera baina orain gogo gehiagorekin)

20/09/2007 GMT 2

jum jum el papa

amaiur @ 14:30

abestia entzuteko, ze abestia da...

http://www.farsaproducciones.com.ar/Farsateca_mp3.htm

Moriraaaaaaaaa!
buen dia mi nombre es tomas garaicoechea
un niño (un niño, un niño como cualquiera)
yo vivo aqui, soy alumnodelcolegiopupilosancayetanodelorobovianobonfortesalucidelpadrecarolo del orto domiiiiiiiiiiiiiiiiiiinico
yo me duermo en la misa no me se el avemaria nunca aprendi el padre nuestro no obedezco a mis maestros y los curas me regañan si les digo que no se nada de dios
yo dibujo en las paredes leo libros de aventuras hago aviones de papeles tengo cero en conducta y los curas me regañan si les digo que no se nada de dios
(oh señor mi señor salvanos...)
(somos los curas hacemos el bien sin mirar a quien, este niño es judas recemos por el, blasfema y peca) es malniño y cruel! (pecador!)
-(el niño a pecado señor director en vuestro retrato bigotes pinto)
-el me ha humillado y lo castigare
-(un dia de encierro...)
-y hostias a granel

xk me pasa esto? si yo... si yo no hice nada! ya estoy cansado... esto tiene que terminar!
no puedo seguir asi!
estaba encerrado y sin nada que hacer, me puse a leer historias de miedo en donde aprendi a enfrentarme a los problemas que me aquejan hasta el fin...
(que si se mata al vampiro mayor es todo mejor)
sus victimas vuelven a la normalidad y el mal en el mundo desaparecera

-niños preparaos xk su santidad el papa ha llegado a nuestro pais, mañana, a primera hora, iremos a visitarle y alli sabreis lo que es bueno. es una experiencia unica! que nunca olvidareis... Tomas, mal que me pese tu tambien vienes

-sergio, quien es el papa?
-el papa es el cura mas grande... el mas importante... el cura mas cura!
-que... el padre de todos los curas?
-eso! el papa es...

(el papa es el amo y la solucion, de mi perdicion, como en las historias al amo acabare, salvare al mundo entero y un heroe sere)

siiiiiii , yo quiero... matar... al papa!
yo lo matare
(no lo mataras)
si, lo matare
(no lo haras)
si, lo matare
(no lo mataras)
si, lo hare, si lo mataras
(no lo haras)
si, lo hare
(no lo mataras)
si!
yo matare al papa
yo matare al papa
yo matare al papa
(el lo matara)

un plan construiremos
(y lo lograremos)
yo matare al (papa de verdad)
(yo matare al papa
yo matare al papa
yo matare al papa
YO MATARE AL PAPA)
na na na na na na na na... na na
yo matare al papa
el matara al papa
(si, matara al papa)
morira!

18/09/2007 GMT 2

ideiak, nazioak, anarkismoa, askapena, independentismoa

amaiur @ 15:56

"berriro ere berdinarekin" esango duzue batzuk. ba bai ta ez.

duela gutxi, irailaren 11ean, diada nazionala izan zen katalunian. eta manifan bloke beltza atera zen. anarkoindependentisten bloke beltz antiautoritarioa. ta salseatzen jarri naiz ta deskubritu det liburu bat reeditatu dutela negres tempestesekoek "Anarquisme i Alliberament Nacional" (anarkismoa eta askapen nazionala) katalanez dago, hemendik jetsi daiteke.

haiek dioten bezela (baina gure bertsioan)

ez frantzia, ez espainia, ez euskal estatua! agintzen duenak agintzen duela antiautoritarioak beti!

aberri egunerako bloke beltzik izango al dugu hemen?

kasualitateak 2

amaiur @ 14:46

ez da kasualitate berri bat, aurrekoaren jarraipena da.

gaur donostiara joan naiz sarrera bila (fados ikusteko) ta agortuak zeuden! 2 ordutan. ostiralean berriz jarriko omen dituzte, lehenago lortzen ez badet han izango naiz.

ta hortara nindoan... enteratzen bazeate nun lor dezakedan, batenbatek sobran sarrerarik badu edo dana dalakoa abisa dezala.

emanaldi horrek oso berezia izango denaren itxura guztia du...

ia joatea lortzen dudan.

17/09/2007 GMT 2

kasualitateak

amaiur @ 15:18

aspaldi ez nuela ezer idazten eta gaur kasualidade batekin topatu naiz. urteak dira donostiako zinemaldira joan nahi dudala. normala dena zinezalea naizela kontuan izanik. baina aurten kuriosidade handia piztu didan emanaldi bat egongo da. fados izeneko pelikula egin du carlos saurak eta honekin batera fadista batzuk izango dira kontzertu bat ematen.

kontua da jarri naizela saretik bilatzen eta deskubritu dudala aurretik tangoa eta flamencoari buruzko zintak ere egin zituela. gogoratzen ez denarentzat nik hemen aipatu nituen musika bereziak hain justu.

ta horrek animatu nau joaten saiatzera. ostegunean 18.30tan hasiko da. batenbatek nahi dit akonpañatu? badakit inoiz ez duela inork erantzuten baina noizpait erantzun beharko du batenbatek ez?

10 euro balio du.

hemen berria

12/09/2007 GMT 2

kopiatu eta zabaldu

amaiur @ 17:38

igandeko donostiko sarraskiaren bideoa

Homosexualak bakerako zubia? (aseli hartua)

amaiur @ 10:08

<><>duela denbora bat,  punkamineko jendea ezagutzeko aukera izan nuen, benetan aukera interesgarria ze haien mundua deskubritu eta hartan saltseatzeko aukera eman zidan. duela gutxi aselen bloga topatu nuen.

<>bertan testu hau aurki daiteke

Homosexualak bakerako zubia?

Nork esango zigun homosexualek lagunduko zutela Ekialde Hurbilera bakea ekartzen! Badakit ametsetan egon naitekeela, baina mementoz gay eta lesbianek lortu dute inork gutxik eskuratutakoa: etsai zaharren muturrak soka berean elkartzea. Dena jai koloretsu bati esker...

Ez da harritzekoa eta agian bake nobel batzuek lehenago pentsatu behar zuketen hortxe egon zitekeela giltza: hiru erlijioek jatorri bera badute, zergatik ez jo haien erro homofobo eta misoginoei, hasieran bat zirenak anaitasunera eroateko? Anaitasunera, bai, hauen artean ahizpatasunak jai daukalako. Itun Zaharra irakurtzen hasi eta hortxe gatazka odoltsuaren bukaerarako gakoa gure zain. Hiru erlijioak eskutik homosexualen aurka! Prestatu misilak desbideratu horiek txikitzeko! Animaliak baino okerragoak diren horiek lur gainetik ezaba! (zein gutxi ezagutzen dituzte batzuek abereen ohitura intimoak...).

Asko eskatzea ote da hauen moduan elkar musuka hasteko eskatzea?

Pulp Fiction-eko "Lobo" handiak zioen legez, "ez diezaiogun elkarri zakila oraindik jan..." (denetarako denbora egongo da, baina zuhur jokatzea hobe!).

<>

11/09/2007 GMT 2

estatalistak eta teletubiak

amaiur @ 13:04

beldurtzen ari naiz, geroz eta errepresentazio estatalista gehiago dago. duela urte batzuk independentistetaz hitz egiten genuen, gaur egun ia astero berri bat aurki dezakegu euskal estatuaren beharraren inguruan. erreflexionatu gabe agian ez dago ezberdintasunik, pixkat analizatuaz ordea ikus dezakegu independentista eta estatalistaren artean ezberdintasun nabarmena dagoela (pnv-ri laguntzeaz aparte, ze ia segurutzat dut estatua sortuko balitz pnv-k lituzkeela papeleta gehien boterera iristeko) kontua da independentista hitzak irekirik uzten duela antolaketa ereduaren kontua, aldiz gaur egun horrenbeste komentatzen den euskal estatuak dexente murrizten du eztabaida hori eta horrela badirudi independentista garen guztiak estatalistak garela, eta hori ez da horrela.

badakit kaka dexente ematen dudala kontuarekin baina dena gutxi da eromen hau geratzeko. ze gero autonomiaren kontua dago (horren hitz politta horrela zikintzea ere...) benetako jarrera rupturistak eman beharrean geroz eta gehiago ikusten dira politikari profesionalen jarrerak mugimendu independentistan. aralar ezker batua eta pse-rekin paktatzen, ezker abertzale tradizionala autonomiaren alde...

eta komunikabideak marrazki bizidunen orientazio sexualari buruz espekulatzen! teletubi hau gay dela, sinpsoi (nere hitz oso mitikoa bihurtu da sinpsoia eta horregatik jarri dut horrela, bestela antinaturala dirudi) hau gay dala,beste hau lesbiana dala... oso ondo dago bisibilizazioaren alde lan egitea baina ez al da pasatzea? (jakinda ere askotan deslegitimatzeko asmoekin hasten dela kontua eta ez horrenbeste  berdintasunerako pausoak ematearren, baina irakurri dut artikulu bat komunikabide gay batean eta horregatik...) ze demontre axola digu marrazki bizidunek ze sexutako jendea duten gustoko? horren absurdua iruditzen zait...

garrulismoak baditu milaka aurpegi

amaiur @ 10:36

30.08.2007 -

FERNANDO SÁEZ ALDANA

Por encima de posturas individuales o doctrinas religiosas contrarias, nuestra sociedad no considera a la homosexualidad un comportamiento aberrante y por tanto corregible (eufemismo de reprimible) sino una orientación sexual diferente y tan lícita aunque minoritaria, lo que no significa anormal como pretenden burdas manipulaciones estadísticas (si infrecuente equivaliese a anormal los militantes de IU, por ejemplo, serían bastante anormales). Actualmente el debate homosexual se encuentra en fase avanzada (matrimonios, adopciones, etc.) y ya no se cuestiona el respetable derecho de cada cual a vivir su sexualidad como le plazca. Sin embargo, el porcentaje real de gays y lesbianas permanece desconocido. Y polémico. Desde el clásico estudio de Kinsey (1948) se acepta que un 10% de la población es homosexual. No que haya sentido un impulso ocasional o mantenido una relación esporádica (el tanto por ciento entonces se dispara), sino habitual. Sectores conservadores rebajan la cifra por debajo del 3% y en el otro extremo los gays californianos estiman que el 50% de su clero también lo es. Para conocer la tasa correcta se precisarían rigurosos estudios científicos que no acaban de interesar a los investigadores. Por eso sería de lamentar que el Sr. Makoki cediera finalmente a las presiones que nos impedirían conocer el porcentaje real de jóvenes riojanos maricones (guste o no, es así como el español coloquial, que es el que habla la gente, ha denominado toda la vida a los gays, igual que gordas a las señoras con sobrepeso, calvos a los alopécicos o locos a los psicópatas) utilizando un método tan sencillo y fiable como invitar a saltar a quienes no lo son mientras los cuentan. Pues es de esperar que el legítimo orgullo de los que lo son los mantendría quietitos mientras aquéllos hicieran el botarate. Así que, por culpa de una agresión consentida contra la libertad de expresión, la comunidad científica puede verse privada de un estudio, el de Makoki y cols., que hubiera contribuido a aclarar la incógnita. En tal caso, ya puestos a investigar sobre el tema, propongo a las autoridades otro experimento pero con una muestra superior y el anonimato garantizado: en la próxima campaña electoral difundan el eslogan «Maricón el que no vote». No sé si sus conclusiones desbancarían a las de Kinsey pero seguramente disminuiría el abstencionismo que empaña nuestra democracia. Incluso podría mejorar el ínfimo apoyo electoral de ciertos grupos políticos empeñados en debatir sobre memeces alejadas del interés ciudadano, sin que parezca importarles la posible relación causa-efecto entre tal estrategia y su marginalidad.

10/09/2007 GMT 2

asteburuaren balorazioa

amaiur @ 12:10

hau ya azken festa-asteburutako bat da. ta aprobetxatu beharra zeola ta etxetik kasi azaldu gabe ibili naiz.

<><>ostiralean lizartzan izan nintzan.  pixkat dagon egoeragatik, pixkat kloratitak jotzen zulako ta pixkat tipa bati esan niolako jungo nintzala (ta etzian sinisten!) bueno kontua da han jun nintzala, ta iritsi ta ti-ta baten tipa horrekin aurkitu nintzan asike gero ya ondo. kuriosoa iruditu zitzaidan bandera española tapatzeko ibili zuen sistema (globuekin igo zuten goraka ikurriña bat ta "gurea" jartzezun pankarta bat ta horrekin tapatu zuen) ta ikeragarria euren eskuzabaltasuna. asustatzeko modukua. pisu bat zeon 40 bat ohekin eztakitzenbat egongela sukaldia ta dena kanpotik jun ginenontzako. plasplasplas. baaaaaaaina ni ez dakizuenentzako indokumentatu bat naiz, ez daukat dnia ta pasaportia etxen ahaztu nun, ta ordun goizian goiz jun nintzan ze gero meza zeon pp-ko kristo guztiakin eta gorritxo gaiztoen presentzia oso probablea ez zitzaidan oso komenigarria.

larunbaten ezer aipagarririk ez eta iganden goizian goiz gora, baina holakua naiz ni ta 12k arte enintzan donostia iritsi. ta hor gorritxo gaiztoak azaldu zian ta ni dokumentazio gabe (berriz) asike trena hartu ta etxea berriz pasaportian bila. kontua da 12tan zeudela gorritxo gaizto batzuk. pasaportiakin iritsi nintzenen ejerzito oso bat zeon.80 bat irakurri detanez.

ta berotuta zebiltzan. ta ni noa jun ta ze egin jakin gabe, pues morbosuak zeuden lekun geatu behar izan nintzan lagun batzuk ikusi nitun arte. ta gero alde zaharrera sartu ginen, bazkaltzea ta hori, ta gero ya ezin nunez gehio jasan inutilana egiten egotia gorritxo gaiztoak jun arte  zarautzea jun nintzan

<>zarautzen ere aurkitu nun jente dexente. aspaldi ikusi gabeko jendia, lehengusuak,  lagunak, interesak konpartitzeitun jendia, ta gorritxo gaiztoak berrize.

total ta hontara nindoan 3 helburu jarri nitun, 1 eguneko. ta bate bete gabe bukatu det asteburua. hola ezin da.

hurrengo asteburun aber zemouz. ez da denbora asko pasako zarautzea berriro jun arte. maite det putzuzulo.

06/09/2007 GMT 2

linea gorria

amaiur @ 12:49

ez det inoiz deitu linea erotiko batera, baina askotan simulatu det lagunenbatekin (bueno ia beti berdinakin jeje) linea erotikoan kontua. ta inoiz ezpadet serio egin ere kriston morboa du. norbaiti zerrikeriak esaten berotzen jutea... eta euskeraz, noski.

interesgarria zait. ta ezagutzen nauzuenek badakizue oso emozionablea naizela.

<>laster linea gorria? musuak barrikadetatik emango dituena?

buf beldurgarria da holako planteamentuak izatea ze oso argi daukat kapaza naizela...

-----------------------------------------------

portzierto...

<>ostiralean lizartzan kloratitaren kontzertua

larunbatean euskal jaiak zarautzen

igandean estropadak donostin ta gauen igual zarautzea...

batenbat animatzen da?

05/09/2007 GMT 2

proposamenak abesti bidez?

amaiur @ 14:46
Como no estoy ni comprometido ni casado, ni nada y usted no está ni comprometida ni casada ni nada por qué no charlar un ratito, eh para no sentirnos tan solos, ah

 Como ando también, libre solterito con apuro y sin suerte y usted también libre solterita, agraciada y sin nadie por qué no pasear un poquito, eh debajo este cielo tan lindo.

 Busco compañera y yo le ofrezco digo, yo no se si usted querrá compartir las horas de mi vida juntos ya no habrá más soledad

 Como yo no estoy...... (etc.). 
hemen klikatu goear-era joateko

04/09/2007 GMT 2

diasporak

amaiur @ 12:08

diaspora denik eta kokaleku zailenetakoa da.  bitan zatitzen garelako,  gorputza leku batean eta bihotza bestean dugulako. hemengoek ez gaituztelako ulertzen baina hangoek erez. hemen ez garelako osorik sentitzen baina han ere ez. beti erdizka, beti osatu gabe, beti noraezean.

nik esan ohi dut gipuzkoako zaraitzuar diasporaren parte naizela, gutxitan dudan arren joateko aukera oso lotua sentitzen naizelako maila emozionalean, sufritzen dedalako ikusten nola desagertzen doan, nola paraje hori jende gabe geratzen doan ta nola hango euskera berezia (napoleon euskaltzaleak oker ez banago euskalki kontsideratzen zuen zaraitzuera) desagertua den jada.

gaur errealitate gordina da sakabanaturik gaudela munduaren zehar. eta ez luke zertan txarra izan... arrazoiagatik ez balitz. munduaren zehar gehien sakabanatu gaituzten arrazoiak gudak, jazarpena eta lana baitira. geure lurra maitatzea, geure jendea maitatzea izan da askotan gure jenaren artetik alde egiteko arrazoia. eta honek sufrikario hau guztia dakarkigu, diaspora inoiz ez baita naturala izango (izango balitz diaspora izateari utziko bailioke) kokaturik dagoen lur berri hortan.

aspaldidanik dut bideo bat egitearen asmoa diasporatik aportazio bat bezela zaraitzu eta orokorrean pirinioen egoeraren inguruan.asteburuan nere alderantzizkoa den (hau da, zaraitzun bizi den eta izatekotan diaspora hemen duen bat) batekin egon naiz, eta esan dit ekialdeko gazteria bilduko dela hemendik gutxira. han izango naiz ba.

hilabete kargatuak datorzkigu, aurreko urtetako martxan. ondo ondo.

<>raimonek oso abesti polit bat idatzi zuen diasporaren inguruan "he deixat ma mare" izenekoa.

hor doa euskerazko itzulpen librea (nerea da asike izan ditzake falloak saiatuko naiz ordena errespetatzen beraz pixkat artifiziala gera daiteke)

<>NIRE AMA UTZI DUT

<>nire ama utzi dut

bakarrik

xativako kale zurian.

nire amak beti

<>itxoiten du

joan nintzen bezela bueltatzea.

utzi ditut maite nauten

lagunak eta anaiak

eta amak bezela espero dute

lehen bezela bueltatzea

hona etorri naiz

<>uste baitut  esan diezazkizuedala

nire hizkuntza maltratatuan

oraindik ere anaitzen gaituzten

hitz eta gertakariak

oraindik ere pertsonen artean pertsona garela

sentiarazten diguten

hitz eta gertakariak

beldurraren aurkako borrokan

odolaren aurkako borrokan

minaren aurkako borrokan

gosearen aurkako borrokan

oraindik ere anaitzen gaituzten

hitz eta gertakariak

ezberdintzen gaituenaren eta

gure artean arrotz sentiarazten gaituenaren

aurkako beharrezko borrokan

nire ama utzi dut

eta anaiak ere bai.

lagunak eta etxea utzi ditut

eta lehen bezala bueltatzea

espero duen jende guztia.

eta uste dut ondo egin dudala

eta uste dut ondo egin dudala

badakit, badakit, badakit,

kale zurira bueltatuko naizela

baina orain hemen,

baina orain hemen,

uste dut hau ere badela nere etxea

eta bihotza zabalik

esan diezazuekedala

zuei guztioi:anaiak

ANAIAK

<>

musika bizitzan

amaiur @ 08:14

asko atsegin dut musika mota ezberdinak entzutea. egoera bakoitzak musika bat balu bezela delako, pertsona bakoitzak abesti bat, leku bakoitzak.

musika bakoitzak oroitzapen pila dakarzkidalako.

tangoak damien argentinarra eta bere gelan mundu berri bat deskubritu nuenekoa, bandoneonaren erresuman erori nintzenekoa.

flamencoak hegoaldeko sentimentu bortitz eta erromantikoak, donostiatik pasioan deskubritu nuen flamenco festa hori eta nola sartu nintzen espero gabe eta nola izan nintzen festa ikusgarri horren testigu presentzial espontaneoa. el cabrero. besoetako ileak aiztoak baino zorrotzago jartzea lor dezaketen momentu hoietako bat.

fadoa, ezberdina dala esan behar da ze hau aurrekoak ez bezala ezin uler dezaket. fadoa portugalgoa baita. baina miresmena sortzen didate interpreteek. letra oso ilun triste eta gogorrak izan ohi dira fadoan, behin batek esana da fado bat ona kontsideratzeko negar eginarazi behar diola publikoari, baina fadista ez da kasi mugitu ere egiten, oso emotiboa imaginatzen det.

hiru musika hauei estima berezia diet, baina pena ematen dit baita ere hauen egoerak, izan ere, hiru gobernuek turistizatu egin dute eta herri xume eta ignoratuarena zena gaur egun estatuak diruz lagundua dago eta turistentzako montaturiko txoko batzuk egin dituzte zeintzuetan bere sorrerako xarma eta zentzua galtzen duten.

baita ere gogoan dut mem jaialdira joan ginenekoa 2003ko abenduan, alec empire ikustera eta nola aluzinatu genuen tipo horrekin, ate berri gehiago nola ireki zizkidan eta nola musika elektroniko pila entzuten hasi nintzen.

edo crooner handien dotorezia, nabarmenki influitu nauena (gehien bat frank izan bada ere, gutxitzen doa botere absolutua) kuriosoa da ze gehien influitu nauenetakoa da eta gutxien nabaritzen denetakoa.

<>eta nola ez, tango-flamenco-fado hirukoa eta gero ezin faltako ziren jazz, blues soul eta abarrak.

<>bizitzaren momentu ezberdinetan, egoera animiko ezberdinetan eta modu ezberdinetan etorri badira ere nere bizitzara argi dago geratzeko etorri direla. londonen izan nintzenean youth hostel hoitako batean izan nintzen. gau batean tabernara jeitsi (youth hosteleko tabernara) eta jam session hoitako bat zegoen, neska bat kantatzen zebilen eta ni bero jartzen ari nintzen, derrepentean mutil bat igo zen, erritmo lasaiarekin hautsi eta rapeatzen hasi zen. ya ezin nuen gehiago, asko zen hori niretzat, lehen orgasmo musikalaren antzeko zeozer izan zen. benetan ahaztezina.

rap-a beti egon da gustoko musiken artean, gertatzen dena da ez zaizkidala zabalduen dauden poseak gustatzen, baina duela gutxi ezagutu nituen talde libertario batzuk zeintzuek nahiko ondo betetzen duten ni bila nabilen hori, rap ez heterosexista alegia.

<><>adibide bezala hor doa mentenguerra edo folie a trois/722 eta baita abram (ataraxia diskoan klikatuta disko bikain hori jeitsi daiteke)

egia esan hau dena nujazz-agatik dator (jamendon entzuteko klikatu hemen) gogoratu dudalako batek nola esaten zuen jendeari ez zaiola gustatzen numetal egiten dutela esatea, eta honek degeneratu du niri gustatzen zaidanaren zati bat errepasatzen.

ta ya honaino ekarri nautela haiek ere linkatuko ditut. maz mon kis da taldea, multimedia atalean dago musika jeisteko aukera, benetan talde kañeroa. badut hortik elkarrizketa bat egina baina ez daukat ordenagailuan, ia egunen batean jartzerik dudan.

azken aldian musikarekiko gustua galdu ez badet ere egia da gehiago betetzen nautela letrek, ta igual nahiago detela entzun musika zerria ta letra kañeroak eta ez horrenbeste musika ona ta letra xinple eta errazak. 100% cutre pero real hardcorean edo musikherria euskal musikagintzan. musikherrian kiston artistak badaude ere ideiek garrantzia asko dutelako.

baina bada talde bat estima berezia diodana (gainera irailean disko berriarekin datorkigu):la casa azul. oso nere estiloko taldea da, izan ere azaleko analisiak okerrak izatera kondenatuak daude talde honekin, musika oso oso alaiaren barnean letra gogorrak doazelako. eta gainera nere fantasi eszenikoetako bat betetzen du, baina hori burutzen dedanean kontatuko dizuet, ze bestela sorpresa gabe geratuko zinatekete.

ale espero det interesgarria izatea hau. ta gomendatu dizkizuedanak gustatzea.

03/09/2007 GMT 2

euskaltube

amaiur @ 19:08

<>gaur gara egunkariaren webean irakurri ahal izan degu euskaltube sortu dela.

aski jakina da youtube google video eta abar jendea nazkatzen ari direla. espero dezagun euskaltube honen ezberdintasun bakarra ez izatea euskal hori.

ya egin det userra, laster lehen bideoak.

bestela beti geratuko zaigu intimidades 

01/09/2007 GMT 2

indarge

amaiur @ 16:12

suposatzen det hitza ofizialki existituko dela, ez naiz inoiz bila jarri, baina hitz hori erabiltzen det inpotentziaren edo ahuldadearen antzeko termino bezala.

<> gaurlako egun batean asmatua izan zela dirudi, edo egun hau gaizki etorri dela mundura, bakartua, jazartua, gutxitua, hutsa sentiarazten bainau. indarge.

munduak ni bertan egongo ez banintz bezela jarraitzen duelako, ikustezin eta antzu bihurtzen noalako, eta desagertzerik ez dudalako. eta zer dago gogorragorik uneoro kontutan hartua ez zarela jasaten egon behar izatea baino? ihesbiderik gabe, besarkatu eta maitatuko zaituenik gabe, orduak nola pasatzen diren ikusten eta biharko eguna hobea izango denaren esperantzarekin.

egun eguzkitsu batean argirik/berorik ezin sentitzea bezala.

<>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!